Bilbao International Logo

ART CITY

Artearen apustua oso lotuta dago Bilbok hartu duen hiri eta ekonomia garapenaren eredu aldaketarekin.

Ez Guggenheim Museoa bakarrik, arte garaikidearen erakusketarik sofistikatuenak ekartzeko gaitasuna duena, Arte Ederren Museoa ere, bere berrikuntza ikusgarriarekin, eta Bilbao Arte Fundazioa programak sustatzen ari dira artea bere esparru guztietan ekoiztu eta zabaltzeko.

Sartu

Artea kalean

Bilbotik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da.

Salvador Dalí, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Miquel Navarro, Manolo Valdés, Jeef Koons, Luis Borgoise, Vicente Larrea… bezalako artistek beren irudimenaren lekukoa utzi dute eta dimentsio berria ematen diote hiriko zenbait lekuri.

Sartu

Hiri altzariak

Eserlekuak, paperontziak, txorkoak, luminariak, oztopo-zutoinak, autobus geltokiak, seinaleak...

Atal honetan hiria identifikatzen duten elementu urbanoak erakutsiko ditugu, askotan oharkabean pasatzen direnak.

Sartu

BILBAO DESIGN

Diseinuaren kontzeptua oso zabala da. Hain zabala da, askotan artearekin edo artearen beste esparru batzuekin dagoen muga oso lausoa dela.

Atal honetan saski-nahaski bat aurkezten dizuegu, diseinua ildo nagusi duten edukiekin.

Sartu

Bilbao Art District

Bilbao Art District jaio egin da, galeriek, museoek eta hiriko artearen esparruko eragilerik garrantzitsuenek elkarrekin martxan jarri duten ekimen bat, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea, babesa eta lankidetza ditu.

Sartu

29/06/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

El Museo Guggenheim Bilbao presenta el 3 de julio de 2015 Jean-Michel Basquiat: Ahora es el momento

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia

  • Komisarioak: Dieter Buchhart eta Álvaro Rodríguez Fominaya (Bilbao)
  • Noiz: 2015eko uztailaren 3a–azaroaren 1a
  • Babesle: Iberdrola

Guggenheim Bilbao Museoak Jean-Michel Basquiat: Bada garaia aurkeztu nahi du. Europan aitzindaria den erakusketa honetan, ehunka lan biltzen dira AEBetako eta Europako askotariko museo eta bilduma pribatuetatik ekarritako formatu handiko pinturak eta marrazkiak. Art Gallery of Ontariok antolatu eta Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan egindako erakusketa hau Basquiaten ekoizpenaren lehen gaikako azterketa da, eta Iberdrolaren babes oparoa jaso du.

Jean-Michel Basquiat (1960–1988) 20 urte zituela ospetsu bihurtu zen bere marrazki eta pintura urratzaile bihurriak zirela eta; New Yorkeko artearen mundua irauli zuen 1980ko hamarkadaren hasieran. Nazioarteko ospea hartu zuen hainbat gai (arrazakeria, politika edo gizarte-hipokresia) lantzen dituzten artelan indartsu eta adierazkorrei esker. 27 urte bakarrik zituela hil eta bere ibilbidea eten egin zen arren, bere lanak izugarrizko eragina izaten jarraitzen du.

Artistak berak deskribatu zuenez, “gizabanakoaren egia sakonenetarako abiapuntua” dira bere artelanak, bizigarriz eta hunkigarritasunez beteak. Kaleko artea zuten erreferentziatzat, grafiti kontzeptuala hartzen baitzuten oinarri, eta material birziklatuak erabiltzen zituen euskarri-lanak egiteko, adibidez, zaborretako ateak edo bilgarriak.

Kaletik ospea izatera

1976an, Basquiat eta bere adiskide Al Diaz Behe Manhattango hormak SAMO© ezizenaz

margotzen hasi ziren, zeri eta “SAMe Old shit” esaerari erreferentzia eginez (“betiko kaka”). Artelan horietan asmamenez baliatzen zituzten hitzak, horiek ikusten zituztenak zirikatzeko.

Basquiaten ospea areagotzen joan zen laster. Rock-talde bat eratu zuen, eta Edo Bertoglioren indie film batean agertu zen, Downtown 81; gainera, Andy Warholen adiskide egin zen. Bere bakarkako lehenengo erakusketa, 1982an 21 urte baino ez zituela, osorik saldu zen.

Bat-batean horren ezagun bihurtuta, ospetsuekin harremanetan eta haiekin ideiak partekatzen hasi zen, adibidez, David Bowierekin edo Madonnarekin —azken hau neska-lagun izan zuen denbora labur batez—. Musika-bideo batzuetan ere agertu zen, eta New York Times en aldizkariaren portadan protagonista izan zen. Hil eta 27 urtera, bere eraginak indarrean dirau.

Basquiaten ikuspegi artistiko berritzaile eta zirikatzaileak ikusizko lengoaia erradikal bat ekarri zion 1980ko hamarkadako New Yorkeko eszenari, zenbait gairi helduz, adibidez, arrazakeria, klase-borroka, gizarte-hipokresia eta beltzen historia. Inspirazio-iturri hartu zituen arte jasoa, adibidez, Espresionismo Abstraktua eta Arte Kontzeptuala, baina baita hip hopa, jazza, kirola, komikiak eta grafitia, eta ikur errepikakor batzuk erabili zituen bere artearen eta bizitzaren oinarrizko gaiak esploratzeko.

Ibilaldi bat erakusketan barrena

Lehenengo gaiak: “Kalea da estudioa” eta “Heroiak eta santuak”

Erakusketak Museoaren hirugarren solairuan kokatutako zortzi atal dauzka, eta 305. aretoan hasten da. Hain zuzen, hor aurkezten dira bere artelan goiztiarrenak, bi gairen inguruan harilkatuz: “Kalea da estudioa” eta “Heroiak eta santuak”. Pieza horien gaiek, ikuspegiak eta materialek hiriko paisaiak dituzte inspirazio-iturri. Brooklynen jaio zen; aita Haitikoa zuen eta ama estatubatuarra, jatorriz Puerto Ricokoa. 17 urte baino ez zituela, New Yorkeko arte-giroan sartu zen bete-betean grafiti kontzeptualaren bidez. Artelan horiek mezu politikoak, poetikoak eta dibertigarriak dira, zirikatzaileak, bere adiskide Al Diazekin batera sortutakoak, biak ere SAMO© izenpean aritzen zirela.

Basquiatek ez zuen bere burua grafiti-artistatzat jotzen, baina grafitia erabili zuen artearen

munduko ateak zabaltzeko giltzarri. Ondoren, kalean aurkitzen zituen materialak erabiltzen hasi zen lanerako: baztertutako apar-goma zatiak, leihoak eta ateak. Basquiatek bere estilo bereizgarria baliatu zuen lehen artelan berritzaile hauetan hiria irudikatzeko —autoak, hegazkinak, trenak eta kaleko jolasak— eta, hartara, kaleko poesia erakusketa-aretoetan sartu zuen. Atal honetan, nabarmentzekoak dira Izenburu gabe/Auto istripua (Untitled/Car Crash, 1981) eta 4. zenbakia (Number 4, 1981).

Francesco Clemente artistak (Basquiaten lankide aritutakoa) ondorengoa esan zuen irudi ironiko horiei buruz: “Jean-Michelen koroak hiru punta dauzka, bere hiru errege-leinuei dagozkienak: poetarena, musikariarena eta boxeo-txapeldunarena. Jeanek indartsutzat hartzen zituenekin neurtzen zuen bere trebetasuna, zaletasun eta adin kontuei begiratu gabe”.

Basquiatek zalantzan jarri zuen Mendebaldeko historia gizon beltzak errege edo santu gisa irudikatzerakoan. Koroa ikurtzat erabili zuen, behin eta berriro, bere heroien handitasuna aldarrikatzeko: kirolariak, musikariak eta idazleak. Leinu horien lorpenak inspirazio-iturri hartuz, Basquiatek uste zuen leinu noble horien lana jarraitzen zuela eta, sarritan, koroa horrekin irudikatzen du bere burua autorretratuetan. Koroa ikur aldakorra da: batzuetan argi-koroa da eta, bestetan, arantza-koroa da; santutasunarekin martirioa etorri ohi dela azpimarratzeko.

Are, Basquiatentzat heroi eta santu horiek gudariak dira eta, ondorioz, garaile irudikatzen ditu inoiz baino sarriago, besoak gora, garaipenaren seinale. Horren eredu ditugu Busted Atlas 2 (1982), Titulurik gabea (1982) eta Lasterketako zaldi iluna—Jesse Owens (Dark Race Horse—Jesse Owens, 1983).