Bilbao International Logo

28/10/2014

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Cargos públicos de Corea del Sur visitan Bilbao para conocer su transformación y estrategias de turismo

Hego Koreako ordezkaritza ofizial bat Bilbo bisitatzen ari da gaur, azaroaren 28an, hiriaren biziberritze prozesuari eta prozesu horren plangintza eta finantzazioari buruzko informazioa jasotzeko asmoz, baita, bereziki, bilbotarrek prozesu horretan izan zuten parte hartzeari dagokionez ere; ordezkaritza Asiako herrialde horretako administrazio publikoko ardura handiko 20 karguk osatzen dute. Hego Koreako ordezkariak hirian egoteko beste arrazoietako bat Bilbo erreferente turistiko eta kultural bihurtzeko aplikatutako udal estrategia ezagutzea da. Bilboko alkate Ibon Aresok bilera egin du ordezkariekin, Bilboko udaletxean.

Hiriaren biziberritze prozesua erreferente bihurtu da mundu osoko hirientzat, eta ordezkariek Bilboko alkatearen eskutik ezagutu ahal izan dituzte prozesu horren nondik norakoak. Ordezkari korearrek interes berezia agertu dute Bilbao Metropoli 30 elkarteak eraldaketa prozesuan egindako lanari dagokionez, baita Bilboren aldaketa urbano, ekonomiko, kultura eta sozialerako baliatutako lankidetza publiko eta pribatuari dagokionez ere.

Koreako funtzionarioek nabarmendu dute adostasun handia lortu dela Bilboko Udalaren eta hiritarren artean hiri industriala eraldatu eta mundu osoko milaka bisitari erakartzen dituen zerbitzu hiri berritzailea izateko. Ildo horretan, Koreako ordezkaritzak Bilboko turismo politikaren eta turistak lortzeko estrategien gaineko interesa azaldu du.

Visita Corea del Sur

Koreako ordezkarien artean, ministerio hauetako goi-arduradunak daude: Genero Berdintasuna eta Familia, Zientzia eta Etorkizuneko Plangintza, eta Nekazaritza, Elikadura eta Landa Arazoak. Gainerako ordezkariak funtzionarioak eta erakunde publikoetan ardura handiko karguak dituzten pertsonak dira, hala nola, Koreako Osasun Zerbitzuan, Turismo Sailean, Bank of Korean, Auzitegi Gorenean eta abar.