Bilbao International Logo

ART CITY

Artearen apustua oso lotuta dago Bilbok hartu duen hiri eta ekonomia garapenaren eredu aldaketarekin.

Ez Guggenheim Museoa bakarrik, arte garaikidearen erakusketarik sofistikatuenak ekartzeko gaitasuna duena, Arte Ederren Museoa ere, bere berrikuntza ikusgarriarekin, eta Bilbao Arte Fundazioa programak sustatzen ari dira artea bere esparru guztietan ekoiztu eta zabaltzeko.

Sartu

Artea kalean

Bilbotik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da.

Salvador Dalí, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Miquel Navarro, Manolo Valdés, Jeef Koons, Luis Borgoise, Vicente Larrea… bezalako artistek beren irudimenaren lekukoa utzi dute eta dimentsio berria ematen diote hiriko zenbait lekuri.

Sartu

Hiri altzariak

Eserlekuak, paperontziak, txorkoak, luminariak, oztopo-zutoinak, autobus geltokiak, seinaleak...

Atal honetan hiria identifikatzen duten elementu urbanoak erakutsiko ditugu, askotan oharkabean pasatzen direnak.

Sartu

BILBAO DESIGN

Diseinuaren kontzeptua oso zabala da. Hain zabala da, askotan artearekin edo artearen beste esparru batzuekin dagoen muga oso lausoa dela.

Atal honetan saski-nahaski bat aurkezten dizuegu, diseinua ildo nagusi duten edukiekin.

Sartu

Bilbao Art District

Bilbao Art District jaio egin da, galeriek, museoek eta hiriko artearen esparruko eragilerik garrantzitsuenek elkarrekin martxan jarri duten ekimen bat, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea, babesa eta lankidetza ditu.

Sartu

20/05/2014

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Henry Moore, Arte en la Calle

Bilboko Alkateak, la Caixako Euskal Herriko eta Kantabriako zuzendariak eta Henry Moore Foundationeko kontserbatzaileak Henry Moore erakusketa ireki dute gaur Bilbon.

Hiriko espazioan integratutako artearen ideia antzina-antzinakoa da. Antzinatean, esfingeak, hegodun zezenak eta gerlari izugarriak jartzen ziren hirietako harresien eta jauretxe eta bestelako toki santuen zaintzaile.

Artea kalean programaren bidez, “la Caixa” Gizarte Ekintzak zerupeko museo bihurtu nahi du Bilbo, zentzu berria eskainiz eskultura monumentalari eta, aldi berean, mundu osoan izen handikoak diren artisten obrak erakutsiz. 2006an jarri zen abian Artea kalean programa eta harrezkero herritarrei hurbildu die gaur egungo hainbat artistaren sormen-lanak, hala nola, Manolo Valdés edo Igor Mitoraj-enak, baita modernitatearen erreferente direnenak ere, Auguste Rodinenak berbarako.

Ekimen honek erreferente bisual berriak sortzeko eta dinamizatzeko borondateari erantzuten dio. Kasu honetan, Henry Mooreren pieza monumentalak inguruarekin elestatzen dira, bat datozelako berarekin edo kontrastea sortzen dutelako, eta inpaktu handia eragiten die aurrenekoz ikusten dituztenei. Asmo horrekin, erakusketek funtzio soziala betetzen dute: jakintzarako eta integraziorako bitartekoak dira, denen eskura daudenak gainera. Eta horixe da izan ere “la Caixa” Gizarte Ekintzaren kultura arloko helburu nagusia.

Orain, kaleko beste erakusketa bat egingo da Bilbon, eskultore modernorik garrantzitsuenetakoari eskainia. Horrela, gure herriko kaleetara itzuli da Madrilen eta Bartzelonan 1981ean egindako atzera begirako erakusketaren eta “la Caixa” Gizarte Ekintzak 2006an CaixaForum Barcelonan aurkeztutako erakusketa handiaren ostean.

Henry Moore. Artea kalean erakusketa Henry Moore Foundationen eta Bilboko Udalaren laguntzarekin antolatu da.

Henry Moore Bilbao