Bilbao International Logo

ART CITY

Artearen apustua oso lotuta dago Bilbok hartu duen hiri eta ekonomia garapenaren eredu aldaketarekin.

Ez Guggenheim Museoa bakarrik, arte garaikidearen erakusketarik sofistikatuenak ekartzeko gaitasuna duena, Arte Ederren Museoa ere, bere berrikuntza ikusgarriarekin, eta Bilbao Arte Fundazioa programak sustatzen ari dira artea bere esparru guztietan ekoiztu eta zabaltzeko.

Sartu

Artea kalean

Bilbotik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da.

Salvador Dalí, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Miquel Navarro, Manolo Valdés, Jeef Koons, Luis Borgoise, Vicente Larrea… bezalako artistek beren irudimenaren lekukoa utzi dute eta dimentsio berria ematen diote hiriko zenbait lekuri.

Sartu

Hiri altzariak

Eserlekuak, paperontziak, txorkoak, luminariak, oztopo-zutoinak, autobus geltokiak, seinaleak...

Atal honetan hiria identifikatzen duten elementu urbanoak erakutsiko ditugu, askotan oharkabean pasatzen direnak.

Sartu

BILBAO DESIGN

Diseinuaren kontzeptua oso zabala da. Hain zabala da, askotan artearekin edo artearen beste esparru batzuekin dagoen muga oso lausoa dela.

Atal honetan saski-nahaski bat aurkezten dizuegu, diseinua ildo nagusi duten edukiekin.

Sartu

Bilbao Art District

Bilbao Art District jaio egin da, galeriek, museoek eta hiriko artearen esparruko eragilerik garrantzitsuenek elkarrekin martxan jarri duten ekimen bat, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea, babesa eta lankidetza ditu.

Sartu

06/10/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Hormako mezuak Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumako kartelak (1886-1975)

15|10|06 • 16|01|18 BBK Aretoa

Kartelgintza modernoaren jatorria XIX. mendearen bigarren erdialdean dago; izan ere, garai hartan, aldaketa ekonomiko, politiko eta sozial handiak egon ziren, eta horrek merkataritza arloko ordena berria ekarri zuen, eta, gainera, markak ugaritu egin ziren eta kontsumo-ohitura berriak agertu ziren. Testuinguru horretan, mende oso batez, kartelgintzak erantzuna eman zien gertakari edo ideia politikoak zabaltzeko beharrizanei, bai eta zenbait produktu edo gune turistiko sustatzeko beharrizanei ere.

Hormako mezuak. Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumako kartelak (1886-1975) erakusketak berrehun pieza baino gehiago emango ditu ezagutzera, denak ere museoaren antzinako kartelen fondo handi eta ez lar ezagunekoak. Aipatutako lanak Euskal Herriko Unibertsitateko Artearen eta Musikaren Historia Saileko irakaslea den Mikel Bilbao Salsiduak aukeratu ditu.

Kartelgintza modernoaren aitzindarien obrak jarriko dira ikusgai; besteak beste, Jules Chéret, Théophile Alexandre Steinlen edo Eugène Grassetenak. Era berean, nazioartean ospetsuak diren diseinatzaile handien lanak ere ikusi ahal izango dira: Leonetto Cappiello, Paul Colin, Jean Carlu, Charles Loupot, Ludwig Hohlwein, Raymond Savignac, Saul Bass, Milton Glaser, Roiman Cieslewicz, Giovanni Pintori, Jan Lenica, Armando Testa edo Shigeo Fukudarenak, adibidez. Horiez gain, euskal kartelgintzaren ordezkaritza esanguratsua ere egongo da, eta, horrela,Adolfo Guiard, Aurelio Arteta, Antonio de Guezala edo Elías Salaverría margolari garrantzitsuek publizitatearen esparruan egindako lan handia ikusi ahal izango da. Gainera, marrazkilari handien obrak ere izango dira; besteak beste, Rafael de Penagos, Federico Ribas, Emilio Ferrer, Josep Morell, Manolo Prieto edo Josep Artigasenak.

Erakusketaren izenburuan, 1886-1975 urteak agertzen dira; izan ere, kartelik antzinakoena Adolfo Guiardek (Bilbao, 1860-1916) 1886an sortutakoa da, eta, horrez gain, 1975eko zenbait kartel ere badaude, tartean Victory 1945, Shigeo Fukuda (Tokio, 1932-2009) diseinatzaile grafiko ospetsuarena.

Ibilbidea zazpi esparru tematikotan dago oinarrituta –turismoari; zezenketei; merkataritzari; kirolari; politikari eta gerrei; azoka, erakusketa eta biltzarrei; eta kulturari eta entretenimenduari buruzko kartelak–, eta, horrela, kartelgintzaren, publizitatearen eta diseinu grafikoaren bilakaera ikus daiteke, bai eta publizitateak eta diseinu grafikoak XIX eta XX. mendeetako hizkera artistikoekiko izandako iragazkortasuna ere. Beraz, kartelgintzaren historiaren mende oso batetik egindako ibilbide luzea da; izan ere, kartela asmo iragankorrarekin sortutako objektua izan zen, baina, hala ere, oso hasieratik, bildumagileen piezen estatusa hartu zuen.

INFO GEHIAHOG: https://www.museobilbao.com/eu/