Bilbao International Logo

03/12/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Hot Chip taldearen pop eta dance fusioa Bilbao BBK Live 2016 Jaialdira iritsiko da

Hot Chip pop eta dance fusioan talde berritzaileenetako bat da, eta Bilbao BBK Live 2016 Jaialdiaren XI edizioan joko duten taldeen zerrendara gehitu da. Jaialdia uztailaren 7an, 8an eta 9an egingo da. Musika elektronikoaren nazioarteko erreferentzia bihurtu dituen Why Make Sense? azken diskoa aurkeztuko du banda britaniarrak. Hot Chip taldeak jada baieztatutako beste artista batzuekin batera egongo da kartelean, besteak beste, Pixies, New Order eta M83.

Hot Chip boskotea Londresen batu zen 2000. urtean, Alexis Taylor eta Joe Goddard buru zituztela. 2004. urtean lehenengo LPa kaleratu eta gero, 2006. urtean iritsi zitzaien arrakasta The Warning izeneko albumarekin. Hain zuzen ere, DFA diskografian argitaratu zen eta James Murphy musikaria aritu zen zuzendari gisa. Diskoari esker, Mercury Prize sariaren izendapena jaso zuten, eta, horrez gain, NME aldizkariak Over and Over singlea aukeratu zuen urteko abestiaren kategorian.

Hot Chip taldeak maiatzean merkaturatu zuen Why Make Sense izeneko azken diskoa, karrera osoko seigarrena. Bertan, argi utzi dute soinu berriak ikertzen eta esploratzen jarraitzen dutela, disco estiloa, 90.eko hamarkadako R&Ba, edota post-punka, esaterako. Seigarren lanari dagokionez, Mojo aldizkari britaniar ospetsuak hauxe idatzi zuen: “zer nahi duen primeran dakien talde baten bilakaera logikoa da”. Prestigio handiko beste komunikabide batzuek ere diskoa goraipatu dute, hala nola NME edo Pitchfork komunikabideek.

Jaialdiak ondoz ondoko bigarren `sold out´ delakoa egitea lortu zuen aurreko edizioan, eta, une honetan 90 euroko bonu eskaintza bat du abenduaren 3ra arte (gehi sei euro gastuengatik). Kanpina duen bonuak 100 euroko prezioa du, gehi sei euro gastuengatik.

Hirugarren urtez jarraian, Bizkaiko ikusleek B motako Bizkaiko Kultur Txartela erabili ahal izango dute Bilbao BBK Live Jaialdiko bonuak erosteko. Txartela BBK orotarako kutxazainetan erosi ahal izango dute Bizkaian, 2015eko abenduaren 10etik 2016ko urtarrilaren 27ra, edo agortu arte. Erabiltzeko epea 2015eko abenduaren 10ean hasi eta 2016ko urtarrilaren 30ean amaituko da. Prezioa 28 euro da, eta 40 euroko erosketa-balioa du.