Bilbao International Logo

BILBAO URBAN EVOLUTION

Industria hiria izatetik, zerbitzu eta kultura hiria izatera.

Gaur egun, Bilbo, hiri-birmoldaketaren adibiderik onenetarikoa da. Hiribilduaren hiri-garapena ezagutu modu ikusgarri eta intuitiboan, hirian egindako lanik garrantzitsuenetatik ibilbide historikoa eginez.

Sartu

Bidean

Hiribilduaren eraldaketa ez da hasiera eta bukaera duen prozesua, denboran jarraitzen duen zerbait baizik.

Bilbo urbanismo eta arkitektura arloetan punta-puntako hiri bezala egonkortuko duten proiektuak ezagutu, etorkizuneko lorpenak.

Sartu

Lan berriak

Azkenaldian, Bilbo urbanismo eta arkitektura estreinaldi handiak dituen hiria da.

Atal honetan, xehetasun osoz erakusten ditugu bukatutako lan berriak, Bilbo Berriaren parte direnak.

Sartu

Eraikin historikoak

Bilbok bere historia gordetzeko guztia eman du.

Eraikin historikorik gehienak birmoldatu eta gorde egin izana ezinbestekoa da arkitektura berria aspaldiko artisten arkitekturarekin uztartzeko.

Sartu

IZARDUN ARKITEKTOAK

Nazioarteko arkitekto ospetsuek hiri xarmagarri honetan arte-lan modernoak utzi dituzten heinean (haietako askok Pritzker saria jaso dute, hots, Arkitektura arloko osperik handieneko saira), beste batzuek zenbait eraikin berri dituzte haien sinadura utziz.

Sartu

13/09/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Visitas al sifón de la Universidad, una de las infraestructuras subterráneas más singulares de la red de saneamiento + Visita a “la Magia de la Ría”

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak, Itsasadarraren irudia eraldatu eta, herritar guztien gozamenerako bere ingurunearen gune egituratzaile berri bilakatu duen Osoko Saneamendu Planaren 35 urteei buruzko ikus-entzunezko erakusketa interaktiboa jasoko du urriaren 31ra arte.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta AZTI Teknologia zentroak elkarren artean antolatu duten “Itsasadarraren magia – 35 urte bizia sortuz” egitasmoak ekimen berria jarriko du martxan irail honetan. Ekimen horren bitartez, herritarrek Unibertsitateko Sifoia izenez ezagutzen dena bisitatu ahal izango dute, Bizkaiko saneamendu sareko lur azpiko instalazio berezienetakoa eta ikusgarrienetakoa.

Unibertsitateko Sifoia, Ur Partzuergoak Bilboko Deustua auzoan eraikitako azpiegitura da, Itsasadarraren eskuinaldetik Galindoko (Sestao) EDAR izenekora bitarteko hondakin urak jasotzeko. 1997tik funtzionatzen ari den azpiegitura horren xede nagusia Itsasadarren alde batetik besterako ur joan-etorri hori posible egitea da, araztegira egin beharreko bidean. Putzu horretaraino 300.000 biztanle baino gehiagoren ur zikinak heltzen dira egunero.

Izan ere, 2000. urtetik Bilbok hondakin ur guztiak jaso eta tratatu egiten ditu eta, ondorioz, ez dago isurketa kutsagarririk; etxeetako eta industriako ur zikin guztiak kilometroak betetzen dituzten kolektoreen eta intertzeptoreen bitartez bideratzen dira Galindoko araztegiraino. Sifoia, ubidearen azpian harkaitzean zulatutako galeria batek lotutako bi putzu bertikal handik osatzen dute. Putzuen maila aldaketak sifoi efektua eragiten du, eta horrek hodi handien bitartez bultzatzen ditu urak. Horrez gain, instalazioak usainak tratatzeko eta garbitzeko sistema modernoa ere badu, eta horri esker hirigunean sor daitekeen edozein eragin negatibo baliogabetzen du.

Ibilbide gidatua Ur Partzuergoaren instalazio honetan abiatuko da. Horren eraikin nagusia kale mailan dago, Botika Zaharrean. Bisitaria Bilboko lur-azpira jaitsi ahal izango da, eta azalerara irten ondoren, itsasadarraren beste aldean -Arte Eder Museoaren ondoan- Itsas Museoraino ibilalditxoa egingo da, “Itsasadarraren Magia” erakusketa bisitatzeko, hori ere aditu baten laguntzarekin. Aurretik izena eman ostean doakoa izango den ekimena LARUNBATETAN gauzatuko da, irailaren 19an eta 26an eta urriaren 3an eta 10ean, goizeko 11:00etatik aurrera, eta aurreikusitako iraupena bi ordu eta erdikoa izango da.

Sifon Universidad

Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, eta talde bakoitzean 20 pertsonatara mugatuta egongo dira, eta parte hartzeko gomendatzen den gutxieneko adina 7 urtekoa da. Beste alde batetik, industria instalazioa denez, eta puntu batzuetan eskailerak eta maila aldaketak dituenez, oinetako erosoak eramatea gomendatzen da. Ibilbide osoa ez dago egokituta urritasun fisikoa duten pertsonarentzat. Izen ematea bihartik aurrera egin ahal izango da, 946870402 telefono zenbakiaren bitartez.

Beste alde batetik, IGANDE guztietan, datorren urriaren 25era arte, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak bisita gidatua eskainiko du “Itsasadarraren magia” osatzen duten elementu eta material guztiak ezagutzeko. Museoan egingo den ibilbide gidatua eguerdiko 12:00etan hasiko da, eta ez du museoaren sarrerari gehitu beharreko kosturik izango, baina kasu honetan ere plazak mugatuak izango dira.

Horrez gain, datorren ostiralean hasiko dira berriro Itsasadarraren ingurumen egoera egokia egiaztatzeko itsasontziz egingo diren ibilbideak, aldian behin egiten diren ingurumen zainketa lanak azalduko dituen AZTIko ikerlari batek gidatuak. Ia 400 pertsonak hartu dute parte jada ekainean eta uztailean egindako sei ibilaldietan, eta oso modu positiboan baloratu dute ekimena eta ibilaldian jasotako azalpenak. Irailean hiru irteera egingo dira, eta urrian beste bi.

BISITAK UNIBERTSITATEKO SIFOIRA + BISITA “ITSASADARRAREN MAGIA”

Irailak 19 / 26 eta urriak 3 / 10 (Hasiera 11:00etan sifoian)
ERRESERBAK TEL: 94 6870402 (DOAKOA LEKU GUZTIAK BETE ARTE)