Bilbao International Logo

23/11/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

ITALIAKO DISEINUA, INDUSTRIES&DESIGN JARDUNALDIAREN ARDATZA DWEEK 2015 ASTEAREN BARRUAN

Bilbao Bizkaia Design Council-ek (BiDC), Industries & Design jardunaldiaren beste edizio bat antolatu du azaroaren 24rako, Dweek 2015 astearen barruan. Industria diseinuaren ezagutza eta nazioarteko jardunbiderik onenak gure lurraldera hurbiltzea helburu, produktuen berrikuntza hartuko du ardatz jardunaldiak, eta, zehazkiago, material berrien garapena eta aplikagarritasuna. Beste alderdi batzuen artean, diseinuaren eta materialaren konbinazioaz ari garela erreferente diren Italiako bi enpresaren esperientzian sakonduko da. Enpresa horiek Cassina eta Oikos dira. Gainera, materialen aplikazio ugariak eta egungo sorkuntza, ekoizpen eta kontsumo eretan duten eragina aztertuko dira. Azkuna Zentroan egingo da jardunaldia; 16:00etan hasi eta 19:30ean amaituko da.

Kasu arrakastatsuak

“Berrikuntza eta materialak enpresa teknologikoetan”. Izenburu hori izango du lehenengo hitzaldiak. Michele Caniato mintzatuko da, Material ConneXion-eko eta Culture + Commerce-ko lehendakaria. Aditu italiar horrek diseinuaren eta materialen arloko berrikuntzari buruzko bere ikusmoldea azalduko du. Adibide zehatzak ere emango ditu, nola munduko enpresarik onenek diseinuaz baliaturik arrakasta izan duten eta merkatuko lehen tokia lortu duten. Kalitatezko diseinua kalitatezko negozio bihurtzeko daukan joerari esker akordio onuragarriak gauzatu ahal izan ditu mundu osoan ospea duten diseinatzaileekin, Fortune 500 zerrendako enpresekin eta nazioarteko hainbat magnaterekin. Horien artean aipatzekoak dira Fred Segal, Philippe Starck, Target, Yves Behar, Sami Hayek, Kravitz Design, Lualdi, Molteni edo SBE. Materialak eta horien adierazpen fisiko eta estetikoak erabiltzeko gaitasuna, 80ko hamarkadatik hasita, diseinuaren, Italiako arkitekturaren eta Made in Italy horren parte diren enpresen arrakastaren oinarri izan da.

Bigarren hitzaldia,Zentzumenak birmoldatuz materialen bitartez” izenburukoa, 17:35ean hasiko da eta Giulio Ceppi arkitekto, diseinatzaile eta Milango Politeknikoko irakaslea arituko da hizlari. Hainbat hamarkadatako esperientziaren ondoren eta diseinuaren historiako kasu bakanak kudeatu eta gero, gaur egun aztertu eta erakutsi egin daiteke nola materialek eragin izugarria izan dezaketen pertzepzioaren gainean. Esan liteke errealitate artifiziala birdefinitzeko tresnarik onenak direla, zentzumen-heterogeneotasunak eskaintzen duen kultura-oparotasunean modu iraunkorrean bizi nahi badugu.

Altzarien diseinua

“Cassinaren historia: Italiako diseinuaren maisulanak”, gai horretaz jardungo du hirugarren hitzaldian Rodrigo Rodríguez adituak. Gaur egun Forza Projects Ltd, design contract furniture-ko eta Material ConneXion Italia-ko lehendakaria da, beste ardura batzuen artean. Italiako altzarien sektoreko enpresarik garrantzitsuena da Cassina, hirurogeiko hamarkadan hura sortu zuenari esker. Izan ere, sofak ekoizteko modua aldatu zuen: poliuretano-apar berri bat asmatu zuen eta erosoagoak izateaz gainera diseinatzailerik onenek nahi zituzten formak har zitzaketen sofak ekoizten hasi zen. Cassinak arrakasta lortu zuen mundu osoan, 70eko hamarkadako Italiako diseinatzailerik onenekin lan eginez eta, gainera, iraganeko arkitekto handien piezak editatuz: besteak beste Le Corbusier-enak. Diseinuari ez ezik, Cassinak arreta perfekzionista jartzen die produktuaren xehetasunei eta materialen azterketari ere. Inork ez du zura Cassinak bezain ondo lantzen eta inork ez dauka oihal eta larruen halako katalogo oparorik. Gaur egun Amerikako talde handi baten parte da, eta italiar diseinuaren liderra izaten jarraitzen du munduan.

Jardunaldiko azken saioan, 18:25ean,Arkitektura iraunkorrerako kolorea eta materia” izango dira aztergai Roberto Lugaresi OIKOSeko salmenta zuzendari nagusiaren eskutik. Italiako enpresa lider horretan bat egiten dute dekorazioaren tradizioak eta artisautza sortzaileak, bilaketa eta berrikuntza iraunkorra xede hartuta. Hitzaldi horretan gai interesgarriak jorratuko dira, hala nola iraunkortasuna, berrerabilera, edo proiektugileekiko elkarreragina, proiektua pertsonalizatzeko.

Info gehiago: blog.bidc.eus/industries-design/

X-Server-Name: eu1p-n1-c2 X-Server-IP: 104.238.189.91 Set-Cookie: SRV_ID=eu1p-n1-c2|Wwde0|Wwde0; path=/