Bilbao International Logo

ART CITY

Artearen apustua oso lotuta dago Bilbok hartu duen hiri eta ekonomia garapenaren eredu aldaketarekin.

Ez Guggenheim Museoa bakarrik, arte garaikidearen erakusketarik sofistikatuenak ekartzeko gaitasuna duena, Arte Ederren Museoa ere, bere berrikuntza ikusgarriarekin, eta Bilbao Arte Fundazioa programak sustatzen ari dira artea bere esparru guztietan ekoiztu eta zabaltzeko.

Sartu

Artea kalean

Bilbotik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da.

Salvador Dalí, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Miquel Navarro, Manolo Valdés, Jeef Koons, Luis Borgoise, Vicente Larrea… bezalako artistek beren irudimenaren lekukoa utzi dute eta dimentsio berria ematen diote hiriko zenbait lekuri.

Sartu

Hiri altzariak

Eserlekuak, paperontziak, txorkoak, luminariak, oztopo-zutoinak, autobus geltokiak, seinaleak...

Atal honetan hiria identifikatzen duten elementu urbanoak erakutsiko ditugu, askotan oharkabean pasatzen direnak.

Sartu

BILBAO DESIGN

Diseinuaren kontzeptua oso zabala da. Hain zabala da, askotan artearekin edo artearen beste esparru batzuekin dagoen muga oso lausoa dela.

Atal honetan saski-nahaski bat aurkezten dizuegu, diseinua ildo nagusi duten edukiekin.

Sartu

Bilbao Art District

Bilbao Art District jaio egin da, galeriek, museoek eta hiriko artearen esparruko eragilerik garrantzitsuenek elkarrekin martxan jarri duten ekimen bat, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea, babesa eta lankidetza ditu.

Sartu

09/08/2012

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Jedd Novatt-en eskultura, Deustuko Unibertsitateko liburutegiaren ondoan

Bilboko Udalak Jedd Novatt eskultorearen ‘Chaos’ deritzon eskultura inauguratu du gaur. Eskultura Deustuko Unibertsitatearen Liburutegiaren ondoko berdegune batean kokatuta dago, eta Mary Spencer filantropo eta bildumagile iparramerikarrak eman dio dohaintzan Bilboko hiriari.

Obrari atxikitako identifikazio plakan, 2008an zendutako senarraren omenez egindako eskultura honen fitxa teknikoarekin batera, honako hau irakur daiteke: Sash Spencer-en oroimenez, bere emazte Mary.

Kokalekua aukeratzerakoan, ondo gogoan hartu da parke berrian bestelako elementu eskultorikorik ez egotea eta obra ikuspuntu desberdinetatik begiratzeko eskaintzen duen aukera. Horren haritik, inguruan dauden kota desberdinetako lursailetatik ikus daitekeen kokalekua hautatu da, eskultura osatzen duten bolumen desberdinak egoki bistaratzeko moduan.

Hiria azken urteotan arte eta arkitekturaren alorreko nazioarteko erreferentzia bilakatu izana dugu, Rafael Moneo, Cesar Pelli, Frank Gehry, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Richard Serra, Jeff Koons eta beste artista batzuen lanak tarteko direla, eskultura hau Bilbori dohaintzan emateko arrazoietako bat. Horrez gain, eskultoreak harreman handiak ditu aspaldidanik Bilborekin eta Euskadirekin , bere obra gehienak Eibarko enpresa batean ekoitzen baitira.

ESKULTURAREN EZAUGARRIAK

Izenburua: “Chaos Nervión”
Egilea: Jedd Novatt
Materiala: brontze patinatua
Neurriak: 370 x 350 x 740 cm.
Pisua: 3.500 kg.
Urtea: 2011

Chaos Nervion

Pieza hau, Sotheby’s etxeak Chatsworth-en (Ingalaterra) antolatutako “Beyond Limits” delako erakusketan izan da ikusgai 2011ko irailean eta urrian. Erakusketa kolektibo horretan, nazioarteko artista ospetsuek ere parte hartu dute, Manolo Valdés, Takashi Murakami, René Magritte, Damien Hirst eta Jaume Plensa tarteko direla.

JEDD NOVATT

Jedd Novatt (New York, 1958) ikasle ibili zen New York-eko Sarah Lawrence College eskultura eskolan. Ondoren, Frantziara joan zen, Savannah College of Art and Design delakoaren menpeko Lacoste Arte Eskolan ikasketak jarraitzeko asmoz. Artistak Manhattan-en garatu du bere sorkuntza lana, harik eta 2002. urtean bizilekua Parisen ezarri zuen arte.

Orain arteko ibilbide artistikoan, Jedd Novatt-en eskulturak aldatuz joan dira neurriei dagokienez, baina hasierako izaerari eutsiz eta ikusleei grabitatea, oreka, pisua eta forma-jokoa bezalako kontzeptuak igorriz.

Jedd Novatt-en obrak Europako eta Estatu Batuetako azoka eta museo ugaritan egon dira ikusgai. Horien artean, ARCO Madrid, Art Basel, Art Basel Miami, TEFAF-Maastricht eta New York, Londres, Paris, Los Ángeles, Napa Valley (Kalifornia) eta Miami bezalako hirietako beste erakunde batzuk nabarmen daitezke.

Jedd Novatt mundu osoko bilduma publiko eta pribatuetan ere aurki daiteke. Bere erakusketa garrantzitsuenen artean, iaz Roubaix-eko (Frantzia) Arte eta Industria Museoan eta Sotheby’s etxearen eskutik Chatswoth House-n (Derbyshire, Erresuma Batua) antolatutakoak nabarmendu behar dira. Artistari buruzko informazio gehiago: www.jeddnovatt.com