Bilbao International Logo

ART CITY

Artearen apustua oso lotuta dago Bilbok hartu duen hiri eta ekonomia garapenaren eredu aldaketarekin.

Ez Guggenheim Museoa bakarrik, arte garaikidearen erakusketarik sofistikatuenak ekartzeko gaitasuna duena, Arte Ederren Museoa ere, bere berrikuntza ikusgarriarekin, eta Bilbao Arte Fundazioa programak sustatzen ari dira artea bere esparru guztietan ekoiztu eta zabaltzeko.

Sartu

Artea kalean

Bilbotik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da.

Salvador Dalí, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Miquel Navarro, Manolo Valdés, Jeef Koons, Luis Borgoise, Vicente Larrea… bezalako artistek beren irudimenaren lekukoa utzi dute eta dimentsio berria ematen diote hiriko zenbait lekuri.

Sartu

Hiri altzariak

Eserlekuak, paperontziak, txorkoak, luminariak, oztopo-zutoinak, autobus geltokiak, seinaleak...

Atal honetan hiria identifikatzen duten elementu urbanoak erakutsiko ditugu, askotan oharkabean pasatzen direnak.

Sartu

BILBAO DESIGN

Diseinuaren kontzeptua oso zabala da. Hain zabala da, askotan artearekin edo artearen beste esparru batzuekin dagoen muga oso lausoa dela.

Atal honetan saski-nahaski bat aurkezten dizuegu, diseinua ildo nagusi duten edukiekin.

Sartu

Bilbao Art District

Bilbao Art District jaio egin da, galeriek, museoek eta hiriko artearen esparruko eragilerik garrantzitsuenek elkarrekin martxan jarri duten ekimen bat, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea, babesa eta lankidetza ditu.

Sartu

07/03/2014

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

El realismo de José Ramón Muro llega al Museo de Reproducciones de Bilbao

Erakusketa martxoaren 8tik apirilaren 21era bisitatu ahal izango da.

José Ramón Muro Peregen pintura errealista Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bilboko Berreginen Museora heldu da. Larunbat honetan, martxoaren 8an, goizeko 11:00etan, inauguratuko den erakusketa museoaren bigarren solairuan bisitatu ahal izango da apirilaren 21era arte.

“Argiak eta itzalak” izenburupean, José Ramón Muro Peregek, Hiriaren hainbat eszenatoki jasotzen dituzten 17 margolan aurkeztuko ditu. Eszenatoki horien artean Kale Nagusia, Doña Casilda parkea, Zorrotzaurre, Zazpi Kaleak edo San Mames daude.

José Ramón Muro Bilbon jaio zen 1954an. Hainbat erakusketa egin izanaz gain, marrazketari eta pinturari eskainitako pasioz betetako ibilbide luzea du.

Hiriko paisaiara egokitutako hiperrealismoaren mugan, aldez aurretik aukeratutako gaiaren prestakuntza ona egiten du, teknika landua erabiliz, konposaketa zaindua eta osotasunaren perspektiba aberasten duten hiriko altzarien ñabardurak sartzen ditu.

Perspektiba nabarmentzen duten ondo definitutako ihes lerroak eta kontraste handiak José Ramón Muro Peregen lanen ezaugarri orokorra dira. Gehienetan pintura akrilikoa erabiltzen du, euskarri zurrunean, eta teknika mistoak aplikatuz. Artelan bakoitza, hasieratik, aukeratutako gaitik, kontu handiz planifikatutako egitasmoa da, kasualitatez aukeratu ez diren argien eta itzalen konposaketan modu berezian markatuta dagoen instante baten argazki errealitatea irudikatuz.