Bilbao International Logo

15/12/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak Udaletxean hartu ditu Bilbon ordezkatutako kontsulak

Juan Mari Aburtok, Bilboko Alkateak, Bilbon ordezkatutako Kontsulei harrera egin die. Gurean aspaldidanik egon den Kontsulen kolektiboan berrogei herrialde baino gehiago daude ordezkatuta. Lehenengo topaketa honetan, Alkateak Bilboko sena haien jatorriko herrialdeetan zabaltzea eskatu die Kontsulei.

Kontsulatuetako 50 ordezkarik baino gehiagok parte hartu dute topaketa honetan, Bilboko Alkateak bere agintaldiko hasierako sei hilabetekoan ordezkari instituzional garrantzitsu hauekin egindako lehenengoa izanik. Ekintza hau Udal Gobernu berriak ezarritako helburuetako bat izan da. “Agintaldiaren hasiera honetan kontsul, enbaxadore, alkate eta ordezkari instituzional ugarirekin harremanak eduki ditugun arren, gure lehentasuna Bilbon ordezkatutako kontsulei Udaletxean harrera egitea izan da, gure hiriaren historian ere parte hartu dutelako. Eta Udal eta Alkate hauen asmoa da gure hiriaren oraina eta etorkizuna idazten jarraitzeko haien laguntzari eustea”.

Ildo horretan, Juan Mari Aburtok Kontsulei laguntza eskatu die nazioarteko proiekzioa duen hiri modernoa eraikitzen jarraitzeko. Asmo horretan, enpresa eta negozio berriak, turismo gehiago, sormenean oinarritutako industria, teknologia berriak, B+G+b-ko ikerguneak egongo dira. Izen handiko unibertsitatea hiriaren erdigunean finkatuko du, nazioarteko portuaren eta aireportuaren bidezko lotura onekin, metroz eta tranbiaz osatutako garraio sare aurreratuarekin eta hirigintza-arloko garapenaren abangoardian kokatuta.

Bilboren argia eta ahotsa

Hitz batean, helburua Bilbao nazioarteari zabalduta dagoen eta berezko identitatea duen hiri oparo eta modernoa izatea dela esan du. “Pertsonen hiria izan bedi, merkatu berriak sortuta, aberastasuna eta lana sortzeko moduko lekua.”

Xede hori lortzeko, haiek ordezkatzen dituzten herrialdeetan “Bilboren sena zabaltzea” gomendatu die Alkateak Kontsulei. “Zuek izango zarete gure itsasargia eta ahotsa gure hiria ezagutu eta bertan inbertsioak eta negozioak egin ditzaten, baita gure esperientziaren, ezagutzaren eta kulturaren berri emateko ere. Harremanak sendotu ditzagun, desadostasun eta tirabirarik gabe. Hemen gaur guztiok interes bakarrak batzen gaitu: gure herrialdeentzako ezagutza eta aberastasun handiagoa bilatzea.”

Juan Mari Aburtok gogoratu duenez, une honetan Bilbon batez beste nazioarteko laurogei ordezkaritza daude, haietako gehienak ekonomiaren eta enpresaren alorreko interesekin. Batez besteko hori agintaldi honetan handitu nahi dugu Bilbon ordezkatutako Kontsulen ekarpen eta ezagutzaren bitartez.

Harreraren ostean, Udalak antolatuta, Bilboko Arte Ederren Museorako bisita gidatua egingo dute. Bertan, haren zuzendaria den Javier Viar jaunak hartuko ditu. Helburua gure harremanetan, adiskidetasunean, batasunean eta gertutasunean sakontzea da.