Bilbao International Logo

Slow Food BILBAO-BIZKAIA

Elkarte hau ondo jatearen aldeko gustua berreskuratzeko asmoarekin jaio zen. Tokian tokiko ekoizleen elikagaiak erabiltzeari ematen dio lehentasuna gehienezko kalitatea eta ekoizpen arduratsuaren jasangarritasun ekonomikoa bermatzeko.

Slow Food produktuak eta ekoizleak ezagutu, baita talde honek sortutako 0. Kilometroko jatetxe sarea ere.

Sartu

Izardun Jatetxeak

Bilbon eta Bizkaian dauden eta goi mailako sukaldaritza lantzen duten jatetxeen zerrenda aurkezten dizugu, Michelinen gida gorri ospetsuaren izarra lortu dutenak.

Kalitatea, sormena eta plater bakoitzaren gaineko lanagatik gailentzen dira jatetxe hauek; euren filosofia eta denboraldiko menuak ezagutu.

Sartu

Jatetxeen Gida

Bilbora datozen bisitari askoren oroitzapenik onena, hiriko jatetxe batzuetako mahaian eseri eta jandakoaren gozamenik ederrena gogoratzean du iturria. Bertako euskal gastronomia dastatzeko unea dugu hau, baina izen honen barruan elkartzen diren sukaldaritza era desberdinen nortasuna ezagutzeko ere.

Sartu

Pintxoak

Goi mailako sukaldaritza miniaturan. Bilboko pintxorik onenen hautaketa zabala eskaintzen dizugu, baita nola egin azaldu ere.

1997tik dagoen "Pintxo taberna – Bilbo-Bizkaia – Pintxo Txapelketan" saria lortu duten pintxoak, hiribilduko lokalik onenek parte hartzen dute bertan.

Sartu

Gure ardoak

Ardoa beti izan da protagonista hiribilduko bizimoduan.

Bilbok Bizkaiko txakolina eta Errioxako ardoa promozionatzen ditu. Horrela, mahatsondo eta ardoagatik nazioartean ezagunak diren eskualdeetako zortzi hiri handik osatzen duten munduko sarearen partaide da Bilbo.

Sartu

05/10/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

KATEDRAL GASTRONOMIKOA: 9 Michelin izar San Mamesen

Athletic Clubek Bizkaiko sukaldari onenez osatutako “Sukaldariburu taldea” aurkeztuko du.

Daniel García, Eneko Atxa, Fernando Canales, Jabier Gartzia, Josean Alija, José Miguel Olazabalaga eta Zuriñe García dira San Mames gastronomia-katedrala bihurtzeko asmoz lana egingo duten sukaldariak.

Egun gutxiren barruan irekiko den San Mames VIP Area guneak 6.000 m² ditu estadioaren erdiko eraztunean. Guztira, 2.860 eserleku izango ditu palko eta banakako besaulkietan banatuta. Maila goreneko zerbitzuek, zelaiaren ikuspegi paregabeak eta diseinu zabalak, enpresa eta partikularren arteko harremanak bultzatuko dituzte. Ahaztu gabe, futbola, erreferentziazko lotunea izango dela. San Mames VIP Area-k San Mameseko pasio eta giroa bizitzea ahalbidetuko du. Hau da, Athletic-en espiritua.

Eta gune berri honi Bizkaiko gastronomia onena gehituko bagenio? Herri honen isla eta adierazle izanik, gure gastronomiak San Mamez VIP Area sukaldaritza bikaintasunaren muinean jartzen du alde batetik, San Mames topagune bihurtuz, hau da, “Bizkaiko Gune Gastronomikoa”, eta bestetik, gastronomia turismo sektorea bultzatzeko eragile gisa hartzen duelako. Azken honetan Bizkaiko sukaldaritza onena osatzen duten kohesio-indarrak batu nahi ditu lehiakortasuna bultzatzeko eta ikusgai jartzeko.

Egitasmo honekin Athletic Clubek San Mames Bizkaiko sukaldaritza munduko gastronomia-erreferentzia bihurtu duten sukaldariburuak, erakundeak, elkarteak, ekoizleak eta eskolak batuko dituen topagunea izatera iritsi dadin nahi du.

Helburua lortzeko lehenengo pausuak orain arte kirol estadioetan emandako eskaintzekin zerikusirik ez duen eredu berri baten beharrean jartzen gaitu. Beraz, proiektu berri honetan lehen mailako sukaldariz osatutako “Athletic Clubeko sukaldari taldea” osatu nahi dugu maila goreneko zerbitzuak eskaintzeko.

Partidu egunetako San Mames VIP Area-ko zerbitzua Michelin gidan izarra duten Bizkaiko jatetxeek emango dute: Aizian, Nerua Guggenheim Bilbao, Azurmendi (3*), Andra Mari, Etxanobe, Zortziko eta Boroa. Bizkaiko sukaldaritzaren ordezkaririk onenak topaketa bakoitzean aldiberean izango dira lanean.

Proiektu berezi honekin Athletic Clubek bere harri-koskorra ekarri nahi du futbolaren bidez Bizkaiko gastronomiak munduan zehar merezitako oniritzia izan dezan. Aldi berean, San Mames gastronomia planteamendua duten nazioarteko kirol-barrutien artean erreferentzia bilakatzea nahi du.

San Mames VIP Are-k kirol munduan erreferentzia izatea lortu nahi du futbola, pasioa, zaletasuna eta gastronomiaren bikaintasuna lotuz. Elkartasun hau da, gainera, Athletic Clubek eta Bizkaiak islatzen dutena.