Bilbao International Logo

21/10/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Kazakhstango eta Kirigizistango Gobernuetako ordezkariek Bilbo bisitatuko dute Asiako Garapenerako Bankuko kideekin batera

Kazakhstango eta Kirgizistango Gobernuetako ordezkariek eta Asiako Garapenerako Bankuko hainbat arduradunek Bilbo bisitatu dute azken hamarkadetan hiriak jasan duen garapen eta eraldaketa prozesuaren proiektu enblematikoak ezagutzeko.

Asiako ordezkaritza 20 pertsonak baino gehiagok osatzen dute eta Xabier Ochandianok emango die ongietorria, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu zinegotziak. Horren ostean hirian zehar ibiliko dira eta Bizkaiko hiriburuko toki eta zerbitzu adierazgarrienak bisitatuko dituzte. Agendari amaiera emateko Guggenheim Museoa bisitatuko dute ordezkariek.

Kirgizistango Gobernuko ordezkarien artean Toktomatov Nurmambet lehen ministroaren aholkularia eta Ekonomia eta Nekazaritza ministerioetako goi-karguak daude. Asiako Garapenerako Bankuko ordezkaritzan Tan Vicky Castillo Lim Eskualdeko Lankidetza zuzendaria nabarmendu behar da. Bilbora egingo duten bisita Fundación Metrópolik sustatu du.