Bilbao International Logo

21/09/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Una delegación de la ciudad coreana de Siheung conoce la estrategia de Bilbao en materia cultural y deportiva

Seiheungeko Udalak (Hego Korea) lehentasunezko bi helburu jarri dizkio bisitari, bata Bilboko Udalak sustatzen dituen kultura- eta kirol-politikak ezagutzea, eta bestea hiriaren eraldaketa-prozesua aztertzea.

Bi egun hauetan, ordezkaritzak San Mames, Lezamako kirol-instalazioak, Guggenheim Bilbao Museoa, Azkuna Zentroa eta Bilboko Udala bisitatuko ditu. Zehazki, honako hauek dira ordezkaritza horretako kideak: Kim Yong Jin, Siheungeko Udaleko Kirola Garatzeko Saileko zuzendaria; Cho Seon Ho, Kirola Garatzeko Saileko kudeatzailea; Jang Jae Cheol, Udal Batzarreko zinegotzia; eta Cho Wook Hee, Siheungeko Athletic Clubeko presidentea. Kike Liñero Athletic Clubeko entrenatzaile ohia eta gaur egungo Siheungeko Athletic Clubeko entrenatzailea Asiako herrialdetik datorren ordezkaritzarekin batera egongo da.

Siheungeko Udalak interes handia erakutsi du, eta Bilboko Udalak garatutako estrategiak ezagutu nahi ditu, bai kultura eta kirol eremuetan erabilitako udal-politikak, bai hiriaren eta kultur- eta kirol-azpiegitura nagusien eraldaketa, hala nola Guggenheim Bilbao Museoan, Azkuna Zentroan edo San Mamesen egindakoa. Xede hori lortzeko, hainbat pertsonekin hitz egingo dute, besteak beste, Oihane Agirregoitia Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirolen zinegotziarekin, Alfonso Martínez Cearra Bilbao-Metropoli 30eko zuzendari nagusiarekin, Jon Berasategi Athletic Clubeko zuzendari nagusiarekin, Jokin Garatea talde bereko zuzendaritza-kidearekin eta María Bidaurreta Guggenheim Bilbao Museoko Kanpo Harremanetarako koordinatzailearekin.

Siheung hiria Seul hiriburutik berrogei kilometrora dago, eta guztira milioi erdi biztanle inguru ditu. Maiatzean, Koreako Gobernuak kultura-hiriburu nazional izendatu zuen.