Bilbao International Logo

Slow Food BILBAO-BIZKAIA

Elkarte hau ondo jatearen aldeko gustua berreskuratzeko asmoarekin jaio zen. Tokian tokiko ekoizleen elikagaiak erabiltzeari ematen dio lehentasuna gehienezko kalitatea eta ekoizpen arduratsuaren jasangarritasun ekonomikoa bermatzeko.

Slow Food produktuak eta ekoizleak ezagutu, baita talde honek sortutako 0. Kilometroko jatetxe sarea ere.

Sartu

Izardun Jatetxeak

Bilbon eta Bizkaian dauden eta goi mailako sukaldaritza lantzen duten jatetxeen zerrenda aurkezten dizugu, Michelinen gida gorri ospetsuaren izarra lortu dutenak.

Kalitatea, sormena eta plater bakoitzaren gaineko lanagatik gailentzen dira jatetxe hauek; euren filosofia eta denboraldiko menuak ezagutu.

Sartu

Jatetxeen Gida

Bilbora datozen bisitari askoren oroitzapenik onena, hiriko jatetxe batzuetako mahaian eseri eta jandakoaren gozamenik ederrena gogoratzean du iturria. Bertako euskal gastronomia dastatzeko unea dugu hau, baina izen honen barruan elkartzen diren sukaldaritza era desberdinen nortasuna ezagutzeko ere.

Sartu

Pintxoak

Goi mailako sukaldaritza miniaturan. Bilboko pintxorik onenen hautaketa zabala eskaintzen dizugu, baita nola egin azaldu ere.

1997tik dagoen "Pintxo taberna – Bilbo-Bizkaia – Pintxo Txapelketan" saria lortu duten pintxoak, hiribilduko lokalik onenek parte hartzen dute bertan.

Sartu

Gure ardoak

Ardoa beti izan da protagonista hiribilduko bizimoduan.

Bilbok Bizkaiko txakolina eta Errioxako ardoa promozionatzen ditu. Horrela, mahatsondo eta ardoagatik nazioartean ezagunak diren eskualdeetako zortzi hiri handik osatzen duten munduko sarearen partaide da Bilbo.

Sartu

06/03/2011

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Lan Ekintzak eta Fernado Canalesek berrikuntza irekiaren saria eman dute Etxanobe Jatetxeko jangela-zerbitzua hobetzeko

Jasotako proposamen guztiak aztertu ondoren, irabazi duen konponbidea “Jangela-zerbitzuaren iraultza Etxanobe jatetxera iritsi da, mahaikideei IPAD bat eskainita” izan da, pertsona, estrategia eta berrikuntzan espezializatutako Vanessa González aholkulariak aurkeztua. Proposamenak 2.000 €-ko beka jaso du eta proiektua jatetxean bertan garatu ahal izango da.

Lan Ekintza-Bilbaok, EKIN estrategiaren bidez, erakunde handiak eta profesional nahiz enpresa berritzaileak harremanetan jarri nahi ditu, Berrikuntza Irekiaren kontzeptua erreferentziatzat hartuta. Horretarako zenbait erronka jarri dira martxan, ezagutzako enpresa-sare baten garapena bultzatu nahi delako, batez ere, enpresa handiei dauzkaten arazoetarako ideia eta konponbide sortzaile eta praktikoak emateko, eta, horrela, enpresek duten berrikuntza-gaitasuna eta, hein berean, lehiarako kokapena hobetu ahal izan dezaten.

Lan Ekintza-Bilbaok eta Euskaltel enpresak Berrikuntza Irekiko beste erronka batzuk proposatu dituzte aurretik ere, eta sariak entregatu dizkiete konponbide irabazleei. Batetik, Lan Ekintza-Bilbaok “Bilbo bizitzeko, lanerako, inbertitzeko eta ekiteko hiri gisa aurkezteko ideiak” bilatzeko erronka planteatu zuen, eta, bestetik, Euskaltelek “Interneteko Euskaltel produktu berri baterako ideiak” bilatzeko erronka.

Irudia: www.etxanobe.com