Bilbao International Logo

ART CITY

Artearen apustua oso lotuta dago Bilbok hartu duen hiri eta ekonomia garapenaren eredu aldaketarekin.

Ez Guggenheim Museoa bakarrik, arte garaikidearen erakusketarik sofistikatuenak ekartzeko gaitasuna duena, Arte Ederren Museoa ere, bere berrikuntza ikusgarriarekin, eta Bilbao Arte Fundazioa programak sustatzen ari dira artea bere esparru guztietan ekoiztu eta zabaltzeko.

Sartu

Artea kalean

Bilbotik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da.

Salvador Dalí, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Miquel Navarro, Manolo Valdés, Jeef Koons, Luis Borgoise, Vicente Larrea… bezalako artistek beren irudimenaren lekukoa utzi dute eta dimentsio berria ematen diote hiriko zenbait lekuri.

Sartu

Hiri altzariak

Eserlekuak, paperontziak, txorkoak, luminariak, oztopo-zutoinak, autobus geltokiak, seinaleak...

Atal honetan hiria identifikatzen duten elementu urbanoak erakutsiko ditugu, askotan oharkabean pasatzen direnak.

Sartu

BILBAO DESIGN

Diseinuaren kontzeptua oso zabala da. Hain zabala da, askotan artearekin edo artearen beste esparru batzuekin dagoen muga oso lausoa dela.

Atal honetan saski-nahaski bat aurkezten dizuegu, diseinua ildo nagusi duten edukiekin.

Sartu

Bilbao Art District

Bilbao Art District jaio egin da, galeriek, museoek eta hiriko artearen esparruko eragilerik garrantzitsuenek elkarrekin martxan jarri duten ekimen bat, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea, babesa eta lankidetza ditu.

Sartu

21/11/2011

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Lucariniren eskultura bat eta Begoña Zuberoren argazki panel bat, Bilboko Udaletxean atzealdeko kalean apaingarri

Bilboko Udalaren atzealdeko kalearen inguruneak apaindura berria dauka: Joaquin Lucariniren eskultura bat eta Begoña Zuberoren tamaina handiko horma-irudia, argazkiez osatutakoa.

Lucariniren eskultura brontzez eginda dago, 187x185x80 cm-ko tamaina dauka, eta eskaiolaz egindako jatorrizko piezaren kopia bakarra da. Obra hori hainbat urtetan RAGeko tailerren eraikinean kokatuta egon zen, Acillona familiaren aginduz.

“Fama” izeneko figura bat da, greziar-latindar mitologiaren emakumezko izakia, hain zuzen ere, berri onen eroalea. Arranoaren hegalekin eta eskuetan tronpeta bat duela irudikatu ohi den arren, automozioaren ikurra den tronpeta uztai edo bolante batekin ordeztu dute.

Lucariniren “fama” delakoak figuratibismoa eta lerro zuzen nahiz funtzionalen erabilera sintetizatzen ditu, izan ere, horiexek dira artista honek duen estiloaren ezaugarriak. Bestetik, Bilboko hiriko paisajean dauden beste eskultura batzuk egin ditu, adibidez: Botika Zaharreko “Tigrea”; “Leyendo” (“Irakurriz”), Casilda Iturrizar Parkeko sarbideetarako batean dagoena; eta Albiako Lorategi, Kale Nagusi eta Zabalburuko hainbat eraikini atxikitako eskultura batzuk.

Lucarini eta Acillona familiek inolako interesik gabe eman dizkiote Bilboko Udalari eskultura erreproduzitzeko eta erakusteko eskubideak. Argazkiez osatutako horma-irudi baten gainean instalatu dute, Begoña Zubero bilbotar artistak diseinatu duena.

Begoña Zuberoren horma-irudia, 19×10,5 metrokoa da, aluminioaren gainean inprimaketa digitaleko teknikaren bitartez eginda dago, lau planotan antolatuta dago eta zuri-beltzezko paisaje naturala irudikatzen du. Argazkiez osatutako konposaketa honek berrikuntza dakar, argazkilaritza hiriaren espazioan txertatzen duen heinean