Bilbao International Logo

ART CITY

Artearen apustua oso lotuta dago Bilbok hartu duen hiri eta ekonomia garapenaren eredu aldaketarekin.

Ez Guggenheim Museoa bakarrik, arte garaikidearen erakusketarik sofistikatuenak ekartzeko gaitasuna duena, Arte Ederren Museoa ere, bere berrikuntza ikusgarriarekin, eta Bilbao Arte Fundazioa programak sustatzen ari dira artea bere esparru guztietan ekoiztu eta zabaltzeko.

Sartu

Artea kalean

Bilbotik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da.

Salvador Dalí, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Miquel Navarro, Manolo Valdés, Jeef Koons, Luis Borgoise, Vicente Larrea… bezalako artistek beren irudimenaren lekukoa utzi dute eta dimentsio berria ematen diote hiriko zenbait lekuri.

Sartu

Hiri altzariak

Eserlekuak, paperontziak, txorkoak, luminariak, oztopo-zutoinak, autobus geltokiak, seinaleak...

Atal honetan hiria identifikatzen duten elementu urbanoak erakutsiko ditugu, askotan oharkabean pasatzen direnak.

Sartu

BILBAO DESIGN

Diseinuaren kontzeptua oso zabala da. Hain zabala da, askotan artearekin edo artearen beste esparru batzuekin dagoen muga oso lausoa dela.

Atal honetan saski-nahaski bat aurkezten dizuegu, diseinua ildo nagusi duten edukiekin.

Sartu

Bilbao Art District

Bilbao Art District jaio egin da, galeriek, museoek eta hiriko artearen esparruko eragilerik garrantzitsuenek elkarrekin martxan jarri duten ekimen bat, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea, babesa eta lankidetza ditu.

Sartu

08/10/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Making Africa – Gaur egungo diseinuaren kontinentea

Guggenheim Bilbao Museoa • 2015eko urriaren 30a – 2016ko otsailaren 21a

  • Egunak: 2015eko urriaren 30a – 2016ko otsailaren 21a
  • Komisarioak: Amelie Klein, Vitra Design Museum; Petra Joos
  • Guggenheim Bilbao Museoa

Guggenheim Bilbao Museoak Making Africa – Gaur egungo diseinuaren kontinentea aurkezten du.

Guggenheim Bilbao Museoaren eta Vitra Design Museum-en erakusketa honek German Federal Culture Foundation eta Art Mentor Foundation Lucerne fundazioen laguntza dauka.

Erakusketan hainbat sormen-esparrutako obrak ikus daitezke: altzari eta objektuen diseinua, arte grafikoak, ilustrazioa, moda, arkitektura, hirigintza, eskulangintza, zinema eta argazkigintza, baita baliabide digitalak eta analogikoak ere. Lan horien bitartez eraldaketa politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala eta teknologikoa erakusten dira.

Afrikan bereziki nabarmentzen den eboluzio horren buru da pentsalari eta egileen belaunaldi gazte bat. Hauek kontinenterako eta mundu osorako diziplina anitzeko irtenbideak eta irtenbide berritzaileak proposatzeaz gain, diseinua ulertzeko ohiko modua asaldatzen dute.

Erakusketako obrek erantzun zehatzak ematen dizkiote XXI. mendean diseinuak lor dezakeenari eta lortu behar duenari. Askotan kopuru txikitan eta lantaldean sortuak dira, modu deszentralizatuan produzituak eta, nagusiki, hiri-ingurunean eginak, emaitzak baino gehiago piezak egiteko prozesuak du garrantzia. Batzuetan badagoen zerbait berriro asmatzen duen sortzaile informalaren kulturatik sortzen dira, edo lan berriak produzitzen dituzte usadiozko tresnak eta tresna elektronikoak erabiliz.

Artelan hauek iraultza digitala eta gure eguneroko analogikoa lotzen dituzte, materialen erabilera berriak asmatzen dituzte, merkatuari begira baino gehiago gizarteari begira daude, eta etorkizunari begira aurreikuspen ausartak egiten dituzte.

Gaur egungo sormen-lan hauek XX. mendearen erdialdeko lanekin lotuak daude.Izan ere, une hartan gazteen belaunaldi batek kolonialismoaren amaiera ospatzen zuen eta munduan berezko lekua eta aukeradun etorkizun bat izateko eskubidea aldarrikatzen zuen. Erakusketaren bitartez ez da Afrikako diseinuaren irudi osatua erakutsi nahi. Izan ere, 54 herrialde, 2.000 hizkuntza eta kultura baino gehiago, eta 1.000 milioi biztanleko kontinente hau zabalegia, konplexuegia eta anitzegia da.

Erakusketak, ordea, kontakizun berri bat eskaintzen du, Afrikara begiratzean sor daitezkeen askotariko bat. Halaber, kontinente hau erabat berria den ikuspegi batetik begiratzeko gonbidapena da.

Making Africa — Gaur egungo diseinuaren kontinentea erakusketak gaur egungo Afrikako

diseinuaren gainean ikuspegi berria eskaintzeko erronka du, 120 artista eta diseinatzaile baino gehiagoren artelanen bitartez. Aldaketa politikoa eta ekonomikoa kontinentean diseinuaren bitartez nola lagundu eta bultzatzen den erakusten digute artista hauek. Horrela, erakusketa honetan Afrika esperimentazio-gune bezala —mundu-mailako garrantzia duten ikuspegi eta soluzio berriak sortzen ditu—, eta XXI. mendean diseinuaren potentzialaren inguruan eztabaida berriak bultzatzen dituen indar bezala erakusten da.

Publiko globalari zuzenduta dauden eta munduaren ikuspegi berria ematen duten “aro digitalean jaiotako” Afrikako entrepreneur , pentsalari eta diseinatzaileen belaunaldi berri baten inguruan osatu da. Askotan lanean diziplinak nahasten dituzte, eta diseinu, arte, argazkigintza, arkitektura eta zinemaren ohiko definizioa apurtzen dute. Hedabideek Afrikaren goraldiari buruz hitz egiten dutenean, hazkuntza ekonomiko azkarrari edo erdi mailako klasearen gorakadari begiratzeko joera dute. Fenomeno horiek datozen hamarkadetan gertatuko diren funtsezko aldaketen oinarrian egoten jarraituko dute. Hala ere, bada afrikarren eguneroko bizitza jada aldatu duen eta artisten eta diseinatzaileen obran eragin handia duen beste aldaketa bat: Afrikan, gaur egun, 650 milioi telefono mugikor daude, Europan eta Estatu Batuetan baino gehiago. Gailu hauetako askok Interneteko konexioa dutenez, munduarekin komunikatzeko eta informazioa trukatzeko plataforma dira. Horrek, Making Africa — Gaur egungo diseinuaren kontinentea lanaren azpian dauden ikuspegiak aldatzea ahalbidetu du.

INFO GEHIAGO HEMEN >