Bilbao International Logo

25/06/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Burdeos se interesa por las buenas prácticas de gestión de MercaBilbao

Beste hiri batzuetako sektoreko profesionalak Mercabilbao aztertzera etorri dira berriro ere. Kasu honetan, mugaz beste aldekoak izan dira. Izan ere, Bordeleko MIN-eko arduradun teknikoek eta politikoek Bizkaiko banaketa plataformaren instalazioak bisitatu dituzte gaur. Guztira 4 pertsona etorri dira Bizkaira Mercabilbaoren jardunbide onak ezagutzeko eta bi erakundeen arteko lankidetzarako eta harreman instituzionalen eta ekonomikoen ezarpenerako formulak baloratzeko. Aukera horiek bat datoz Mercabilbaoren nazioartekotze estrategia indartzearekin.

Xabier Otxandiano Ekonomiaren Sustapen, Merkataritza eta Enplegu zinegotziak, Aitor Argote Mercabilbaoko zuzendari nagusiarekin batera, Bilboko handizkako merkatuaren kudeaketa ereduaren funtzionamendua eta jardunbide onak aurkeztu dituzte.

Plataforma logistikoa

Duela urtebetetik, Mercabilbao eta Bilboko Portu Agintaritza, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, nazioartekotze estrategian pausoak ematen ari dira, merkatu berrietara zabalduz.

Merkatuaren aukera berriei esker, Mercabilbaok, Bilboko Portuarekin batera, lehen pausoak eman ditu fruten esportaziorako plataforma logistiko gisa. Bizkaiko hiriburuaren kokagune geografiko estrategikoak, dauden azpiegiturek, dauzkagun biltegi logistikoek eta garraio joan-etorriek egiten dute posible ekimen hori.

Horri guztiari esker Mercabilbao, Bilboko Portuaren laguntzarekin, kateari balio erantsia emango dion zentroa izango da, ohikoak ez diren beste leku batzuetara heltzeko eta karga mistoak bideratzeko aukera emanez. Eragiketa mota horiek errentagarriak dira baliabide mailan eta ekonomiaren eta denboraren ikuspuntutik.