Bilbao International Logo

BILBAO URBAN EVOLUTION

Industria hiria izatetik, zerbitzu eta kultura hiria izatera.

Gaur egun, Bilbo, hiri-birmoldaketaren adibiderik onenetarikoa da. Hiribilduaren hiri-garapena ezagutu modu ikusgarri eta intuitiboan, hirian egindako lanik garrantzitsuenetatik ibilbide historikoa eginez.

Sartu

Bidean

Hiribilduaren eraldaketa ez da hasiera eta bukaera duen prozesua, denboran jarraitzen duen zerbait baizik.

Bilbo urbanismo eta arkitektura arloetan punta-puntako hiri bezala egonkortuko duten proiektuak ezagutu, etorkizuneko lorpenak.

Sartu

Lan berriak

Azkenaldian, Bilbo urbanismo eta arkitektura estreinaldi handiak dituen hiria da.

Atal honetan, xehetasun osoz erakusten ditugu bukatutako lan berriak, Bilbo Berriaren parte direnak.

Sartu

Eraikin historikoak

Bilbok bere historia gordetzeko guztia eman du.

Eraikin historikorik gehienak birmoldatu eta gorde egin izana ezinbestekoa da arkitektura berria aspaldiko artisten arkitekturarekin uztartzeko.

Sartu

IZARDUN ARKITEKTOAK

Nazioarteko arkitekto ospetsuek hiri xarmagarri honetan arte-lan modernoak utzi dituzten heinean (haietako askok Pritzker saria jaso dute, hots, Arkitektura arloko osperik handieneko saira), beste batzuek zenbait eraikin berri dituzte haien sinadura utziz.

Sartu

06/12/2010

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Guggenheim Bilbao Museoa: ikurra

mapa de situacion

1989an Bilbok hartu zuen Hiri Antolamendurako Plan Nagusiak aurreikusten zuen Abandoibarran museo bat kokatzearen egokitasuna, hiriaren kultura-ikurra izateko asmoz.

1991n hasi ziren tramiteak, eta euskal administrazioen arduradunak harremanetan jarri ziren Solomon R. Guggenheim Foundation-ekin hiri-biziberritze planean parte har zezaten proposatzeko. Arte fundaziokoek atseginez hartu zuten gonbidapena, mundu osoan lekua izango zuen egitura sortu nahi baitzuten. Bilbo izango zen aukeratutako lekuetariko bat.

Arkitektoak munduan ezaguna izan behar zuen: Frank O. Gehry. Goitik, Artxandatik, begiratu ostean aukeratu zuen pinakotekarako lekua, La Salve zubia besarkatuz. Gehryk ez zuen soilik museo bat eraiki, arkitektura-aldaketarako hazia eman zion Bilbori, munduan adibide izango zena.

gehry y el guggenheim

1993ko otsailean, Gehryk asmatutako museoaren eskema-diseinua aurkeztu zen, eta lehen harria jartzea ospatu zen. 1994ko urrian, eraikinaren egitura altxatzen hasi zen, eta azkenik, 1997ko urriaren 19an, Guggenheim Bilbao Museoak ateak ireki egin zituen.

Arkitekturaren eremutik gaindi dagoen arren, eraikinak gustu bikaineko lana erakusten du. 32.500metro karratuko lursailean dago, Ibaizabal-Nerbioi Itsasadarraren mailan, hau da, hiria bera baino 16metro beherago, eta muturretako bat La Salve zubi ederrak zeharkatzen du.

Eraikina elkarren artean lotuta dauden bolumenez osatuta dago, kaliza harriz estalitako ortogonal batzuk, eta okertuta dauden eta bihurgunedunak diren beste batzuez. Titaniozko azal metalikoa dauka gainera, eta horrek, Guggenheim identifikatzea errazten du.

Guggenheim Bilbao. Varias

Bolumen horiek eraikin osoari gardentasuna ematen dioten beirazko hormekin konbinatzen dira. Konplexutasun matematikoa dela-eta, harri, beira eta titaniozko bihurgune makurrak Catia izeneko informatika-programarekin diseinatu ziren, jetak (hegazkinak) diseinatzeko erabiltzen dena.

Gaur egun, Bilbo ez da Guggenheimaren hiria, kontrara, Guggenheima da Bilbon bizi dena. Hiria museoaren ospeari gailendu zaio, eta balio erantsiaz jabetu da: hiria da Bilbo.

Ikusi erreportajea eBook formatuan:


Guggenheim Bilbao Museoa: ikurra

Deskargatu Guggenheim Bilbao Museoa: ikurra eBook formatuan