Bilbao International Logo

30/11/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

New Order taldeak “Music Complete” izeneko azken diskoa aurkeztuko du Bilbao BBK Live 2016 Jaialdian

New Order nazioarteko pop elektronikoan eragin gehien izan duen taldeetako bat izan da, eta Bilbao BBK Live 2016 Jaialdiaren XI ediziorako baieztatutako taldeen zerrendara gehitu da. Jaialdia uztailaren 7an, 8an eta 9an egingo da. Manchesterreko bandak Music Complete azken diskoa aurkeztuko du Kobetamendiko agertokian, azken hamarkadan gai berriekin egindako lehenengoa.

New Order klasikoenen kutsuekin, Music Complete lanean xehetasun guzti-guztiak zaindu dira. Taldeak esan duenaren arabera, disko horrekin dantzarako album bat egin nahi izan duten, Joy Division gogora ekartzen duten zenbait oihartzunekin.

New Order nahitaezko erreferentzia izan da pop elektronikoaren zaleentzat. Manchesterreko taldearen behin betiko arrakasta Blue Monday lan mitikoarekin iritsi zen. Izan ere, single independente hori musikaren historian gehien saldu dena izatera iritsi zen, eta denboraren poderioz, belaunaldi oso batentzako benetako himno bihurtu da.

New Order banda Joy Division taldeko Ian Curtis abeslaria hil eta gero sortu zen. New Orderren lehenengo bertsioa erraz aldera daiteke sorrarazi zuen taldearenarekin. Power Corruption & Lies albumarekin post-punk estilotik aldentzen dira, eta beste norabide bat hartuz musika elektronikoaren eta new wave estiloaren arteko fusio bat egin dute, New Orderren soinu bereizgarria lortzeko.

Honako hauek dira Peter Hook baxu-jotzailea joan eta gero berritutako banda britaniarra osatzen duten kideak: Bernard Sumner, Stephen Morris, Gillian Gilbert, Phil Cunningham eta Tom Chapman. Azken hilabeteetan azken disko arrakastatsua aurkezten ibili dira, eta disko arrakastatsuarekin sold out piloa lortu dituzte Paris, Brusela, Stockholm, Berlin, Londres, Glasgow, Liverpool edo Manchesterren