Bilbao International Logo

24/08/2013

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Rafael Moneo

José Rafael Moneo Vallés (Tutera, 1937ko maiatzaren 9a) arkitekto nafarra da, mundu mailan arrakasta handiena lortu duena, Pritzker Saria alegia. Bere lana Bilbo hirian Deustoko Liburutegia da.

Ikasketak Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoan egin zituen, 1961. urtean amaitu zituelarik. Ikasle zelarik Francisco Javier Saenz de Oiza arkitekto espainiarrarekin hainbat proiektutan parte hartu zuen.

1961 eta 1962 urtetan beharbada Danimarkako arkitektorik handiena izan den Jorn Utzon maisuaren bulegoan lan egin zuen, eta ondoren, 1963an Erromako Espainiar Akademian bi urtez ikasteko beka bat lortu zuen eta gertaera honek garrantzi handia izango zuen bere lanaren etorkizuneko garapenean.

1966tik 1970era Madrilgo Arkitektura Eskolan irakasle ihardun zuen, eta ondoren Bartzelonara joan zen bizitzera, bertako Arkitektura Eskolan Konposizio Elementuen katedraduna izan zelarik ia hamar urtez, 1980 urtean berriro ere Madrilgo Eskolara itzuli zen arte, oraingoan Konposizio Katedraz ardura hartzeko.

1973tik Moneok bulego propioa zuen Madrilen, eta bai bulegoaren proiektatze lanaren bitartez, bai irakaskuntzak ideien hedapenari ematen zion aukeraren bitartez, denboran zehar gaurkotasunez mantentzen diren obrak defendatu zituen. Garaiko arkitekto askok ez bezala, Moneok ez ditu utilitarismo eta espresionismo korronteak jarraituko, izan ere Eskandinaviako estiloan eta Holandako tradizioan oinarrituko da arkitektura garaikideari dagokion lengoaian bere obra garatzeko.

1976an Estatu Batuetara joango da, New Yorkeko Arkitektura eta Hiri-Ikasketen Institutoan lan egitera eta hiri bereko Cooper Union School of Architecture-an irakasteko. Hurrengo urteetan Princeton eta Harvard-en ere klaseak eman zituen eta baita Lausanako Ecole Polytechnique Fédéral-eko Arkitektura sailan.

1985ean Harvard Unibertsitateko Arkitektura Saileko dekano izendatu zuten, postuan 5 urte iraun zituelarik. Oraindik eskola horretako Arkitektura Katedra mantentzen du, eta Sert Professorship delako ohorezko kargua eman diote bertan.

1992an Espainiako Gobernuaren Arte Ederren Urrezko Domina jaso zuen.

1993 urte oparoa izan zen Moneorentzat. Lovainako Unibertsitateak Honoris Causa Doktore izendatu zuen. American Academy of Arts and Letters-ek arkitekturako Arnold W. Brunner Memorial Prize-a eman zion eta Nafarroako Gobernuak Vianako Printze saria.

1996an Arkitekturako Nobel saritzat hartzen den Pritzker saria jasotzen du. Horrez gain Frantziako Arkitektura Akademiak Urrezko Domina ematen dio.

Horrez gain beste hainbat sari irabazi ditu eta hainbat Arte Ederretako Akademien kide da eta 2012an Arteen Asturiasko Printzea Saria eman zioten.

Iturria: wikipedia

Deustuko Liburutegia