Bilbao International Logo

09/09/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Una delegación de la ciudad sueca de Malmö visita Bilbao para conocer las estrategias del Ayuntamiento en Acción Social

Suediako Malmö hiriko udal ordezkaritza bat Bilbo bisitatzen ari da, eta bertan izango da irailaren 9an eta 10ean; bisitaren helburua Bilboko Udalak gizarte ekintza arloan bideratutako estrategiak eta hirigintza eta ekonomia aldetik izandako eraldatze prozesua ezagutzea da. Suediako ordezkaritza orotara 19 arduradunek osatzen dute, eta udal administrazioko hainbat ataletakoak dira.

Bilboko Udalak garatutako estrategiak ezagutzeko interes nabarmena agertu du Malmöko Udalak, hain zuzen ere gizarte ekintzako udal politikan, genero indarkeriaren aurka borrokatzeko arloan eta udal etxebizitza politikan. Hala, lan bilerak izango dituzte Francisco Dehesa Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako zuzendariarekin, Isabel Garcés Udal Etxebizitzen zuzendariarekin eta Amaia Domingo Bilboko Udaleko Berdintasuna Sustatzeko atalburuarekin; azken horrek genero indarkeriari dagokion udal programa aurkeztuko die.

Hirigintza arloan Bilbo nazioarteko erreferente bihurtzea ekarri duen eraldatze prozesua, berriz, Asier Abaunza Hiri Plangintzako zinegotziak azalduko die ordezkari suediarrei.

Ez da Malmö hiriak Bilbora bertako udal estrategiak ezagutzeko ordezkaritza bat bidaltzen duen lehenengo aldia. 2013ko azaroan udal bereko ordezkaritza bat Bizkaiko hiriburuan izan zen, bertako komunikazio estrategia ezagutzen. Malmö Suediako hirugarren hiri handiena eta Eskania probintziako hiriburua da. Populazioari dagokionez, 310.000 biztanle inguru ditu.