Bilbao International Logo

ART CITY

Artearen apustua oso lotuta dago Bilbok hartu duen hiri eta ekonomia garapenaren eredu aldaketarekin.

Ez Guggenheim Museoa bakarrik, arte garaikidearen erakusketarik sofistikatuenak ekartzeko gaitasuna duena, Arte Ederren Museoa ere, bere berrikuntza ikusgarriarekin, eta Bilbao Arte Fundazioa programak sustatzen ari dira artea bere esparru guztietan ekoiztu eta zabaltzeko.

Sartu

Artea kalean

Bilbotik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da.

Salvador Dalí, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Miquel Navarro, Manolo Valdés, Jeef Koons, Luis Borgoise, Vicente Larrea… bezalako artistek beren irudimenaren lekukoa utzi dute eta dimentsio berria ematen diote hiriko zenbait lekuri.

Sartu

Hiri altzariak

Eserlekuak, paperontziak, txorkoak, luminariak, oztopo-zutoinak, autobus geltokiak, seinaleak...

Atal honetan hiria identifikatzen duten elementu urbanoak erakutsiko ditugu, askotan oharkabean pasatzen direnak.

Sartu

BILBAO DESIGN

Diseinuaren kontzeptua oso zabala da. Hain zabala da, askotan artearekin edo artearen beste esparru batzuekin dagoen muga oso lausoa dela.

Atal honetan saski-nahaski bat aurkezten dizuegu, diseinua ildo nagusi duten edukiekin.

Sartu

Bilbao Art District

Bilbao Art District jaio egin da, galeriek, museoek eta hiriko artearen esparruko eragilerik garrantzitsuenek elkarrekin martxan jarri duten ekimen bat, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea, babesa eta lankidetza ditu.

Sartu

Tag: Berregin Museoa

El realismo de José Ramón Muro llega al Museo de Reproducciones de Bilbao

Erakusketa martxoaren 8tik apirilaren 21era bisitatu ahal izango da.

José Ramón Muro Peregen pintura errealista Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bilboko Berreginen Museora heldu da. Larunbat honetan, martxoaren 8an, goizeko 11:00etan, inauguratuko den erakusketa museoaren bigarren solairuan bisitatu ahal izango da apirilaren 21era arte. Gehiago irakurri

El Museo de Reproducciones mostrará sus obras de forma interactiva coincidiendo con el Día Internacional de los Museos

Bilboko Berreginen Museoak zenbait jarduera berezi programatu ditu, bere bisitariekin batera Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Museoen Nazioarteko Eguna datorren larunbatean, maiatzaren 18an, ospatuko da “Memoria+Sormena= Gizarte Aldaketa” lelopean. Gehiago irakurri

La Acrópolis protagoniza la nueva exposición temporal del Museo de Reproducciones

Luzapena: 2013ko irailaren 29ra arte egongo da zabalik

Bilboko Arte Berreginen Museoak, “Akropolis. Mito biziak” aldi baterako erakusketa aurkeztuko du. Erakusketak ibilbidea egiten du Akropolitik, sinbolo erlijioso eta mitiko gisa, Museoaren fondoetan dauden eskulturen bitartez. Gehiago irakurri

Polieuktoren Demostenes izango da Berreginen Museoaren Artelana bere testuinguruan zikloaren protagonista

Polieuktoren Demostenes izango da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bilboko Berreginen Museoaren pieza garrantzitsuenak ezagutzera bideraturiko zikloaren protagonista, ostegun honetan, maiatzaren 17an. Gehiago irakurri

El Museo de Reproducciones acoge una jornada sobre nuevas propuestas de promoción turística

Turistopiaren helburua, turismoaren sektorearekin erlazionaturiko pertsonen artean harremanak bultzatzea eta ideiak eta egitasmoak trukatzea da, eta, horrez gain, berrikuntzaren eta turismo sortzailearen aldeko apustua egiten duten enpresei, ekintzaileei eta profesionalei laguntza ematea. Jardunaldia, internetek eskaintzen duen bi noranzkotako komunikazioaz baliatuko da, ideiak denbora errealean konpartitzeko eta parte hartzen duten ideien eta enpresen berri emateko.
Gehiago irakurri