Bilbao International Logo

Slow Food BILBAO-BIZKAIA

Elkarte hau ondo jatearen aldeko gustua berreskuratzeko asmoarekin jaio zen. Tokian tokiko ekoizleen elikagaiak erabiltzeari ematen dio lehentasuna gehienezko kalitatea eta ekoizpen arduratsuaren jasangarritasun ekonomikoa bermatzeko.

Slow Food produktuak eta ekoizleak ezagutu, baita talde honek sortutako 0. Kilometroko jatetxe sarea ere.

Sartu

Izardun Jatetxeak

Bilbon eta Bizkaian dauden eta goi mailako sukaldaritza lantzen duten jatetxeen zerrenda aurkezten dizugu, Michelinen gida gorri ospetsuaren izarra lortu dutenak.

Kalitatea, sormena eta plater bakoitzaren gaineko lanagatik gailentzen dira jatetxe hauek; euren filosofia eta denboraldiko menuak ezagutu.

Sartu

Jatetxeen Gida

Bilbora datozen bisitari askoren oroitzapenik onena, hiriko jatetxe batzuetako mahaian eseri eta jandakoaren gozamenik ederrena gogoratzean du iturria. Bertako euskal gastronomia dastatzeko unea dugu hau, baina izen honen barruan elkartzen diren sukaldaritza era desberdinen nortasuna ezagutzeko ere.

Sartu

Pintxoak

Goi mailako sukaldaritza miniaturan. Bilboko pintxorik onenen hautaketa zabala eskaintzen dizugu, baita nola egin azaldu ere.

1997tik dagoen "Pintxo taberna – Bilbo-Bizkaia – Pintxo Txapelketan" saria lortu duten pintxoak, hiribilduko lokalik onenek parte hartzen dute bertan.

Sartu

Gure ardoak

Ardoa beti izan da protagonista hiribilduko bizimoduan.

Bilbok Bizkaiko txakolina eta Errioxako ardoa promozionatzen ditu. Horrela, mahatsondo eta ardoagatik nazioartean ezagunak diren eskualdeetako zortzi hiri handik osatzen duten munduko sarearen partaide da Bilbo.

Sartu

Tag: Cocineros

12 cocineros vizcaínos reciben la distinción Km.0 de Slowfood Bilbao Bizkaia

Lara Martín eta Álvaro Garrido; Guillermo Fernández; Josemi Olazabalaga; Ricardo Pérez; Asier Elizegi; Eneko Atxa; Jabi Gartzia; Pablo Urzay; Edurne Martín; Igor Ozámiz eta Aitor Elizegi dira 2013an saria jaso duten profesionalak. Gehiago irakurri

Bilboko Udalak eta Slow Food Bilbao-Bizkaia mugimenduak KM0 bereizgarria eman die 15 sukaldari

Bilboko Udalak eta Slow Food Bilbao-Bizkaia mugimenduak eman die KMO bereizgarria 2010ean sari horrekin Bizkaian aintzatetsiak izan diren 15 sukaldari eta jatetxeri. Gehiago irakurri