Bilbao International Logo

ART CITY

Artearen apustua oso lotuta dago Bilbok hartu duen hiri eta ekonomia garapenaren eredu aldaketarekin.

Ez Guggenheim Museoa bakarrik, arte garaikidearen erakusketarik sofistikatuenak ekartzeko gaitasuna duena, Arte Ederren Museoa ere, bere berrikuntza ikusgarriarekin, eta Bilbao Arte Fundazioa programak sustatzen ari dira artea bere esparru guztietan ekoiztu eta zabaltzeko.

Sartu

Artea kalean

Bilbotik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da.

Salvador Dalí, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Miquel Navarro, Manolo Valdés, Jeef Koons, Luis Borgoise, Vicente Larrea… bezalako artistek beren irudimenaren lekukoa utzi dute eta dimentsio berria ematen diote hiriko zenbait lekuri.

Sartu

Hiri altzariak

Eserlekuak, paperontziak, txorkoak, luminariak, oztopo-zutoinak, autobus geltokiak, seinaleak...

Atal honetan hiria identifikatzen duten elementu urbanoak erakutsiko ditugu, askotan oharkabean pasatzen direnak.

Sartu

BILBAO DESIGN

Diseinuaren kontzeptua oso zabala da. Hain zabala da, askotan artearekin edo artearen beste esparru batzuekin dagoen muga oso lausoa dela.

Atal honetan saski-nahaski bat aurkezten dizuegu, diseinua ildo nagusi duten edukiekin.

Sartu

Bilbao Art District

Bilbao Art District jaio egin da, galeriek, museoek eta hiriko artearen esparruko eragilerik garrantzitsuenek elkarrekin martxan jarri duten ekimen bat, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea, babesa eta lankidetza ditu.

Sartu

Tag: escultura

Las Cantorías del Duomo protagonizan este jueves el ciclo “La obra en su contexto” del Museo de Reproducciones

Lucca della Robiaren Kantoriari eta Eskultura Museo Nazionalak laga duen Donatelloren Kantoriari dagozkien bi paneletako berreginak, Berreginen Museoak apirilera arte jasoko duen “Vía Renacimiento. Florentzia Eskultura” erakusketaren parte dira. Gehiago irakurri

Siete muestras de pintura, escultura y fotografía en una nueva edición de Expodistrito

Hiruhileko honetarako programak jasoko dituen erakusketak hauek izango dira: Igor Calvoren eta David Cidreren argazki erakusketak; JJCuperren eta Xabier Artolozagaren eskultura erakusketa; eta Javier Pérez Herrerosen, Naty Pérez Aparicioren eta Bizkaiko Arte Elkarteko zenbait kideren margo erakusketak. Gehiago irakurri

Alumnos de Bellas Artes de la UPV/EHU crean una escultura para el Museo Marítimo de Bilbao

Pasa den asteazkenean, uztailak 24, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Arteko Graduko laugarren mailako ikasleak diren Alberto Díezek eta Leo Burgek sortutako “Baluarte 1,2,3,4,5″ eskultura aurkeztu zuten Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko kaian. Gehiago irakurri

Jedd Novatt-en eskultura, Deustuko Unibertsitateko liburutegiaren ondoan

Bilboko Udalak Jedd Novatt eskultorearen ‘Chaos’ deritzon eskultura inauguratu du gaur. Eskultura Deustuko Unibertsitatearen Liburutegiaren ondoko berdegune batean kokatuta dago, eta Mary Spencer filantropo eta bildumagile iparramerikarrak eman dio dohaintzan Bilboko hiriari. Eskulturea gaur egungo artistarik handienetakoa dugu. Gehiago irakurri

Vuelve Expodistrito a los Centros Municipales de Bilbao

Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko den aldi baterako erakusketa zikloak, datorren URTARRILAREN 9an inauguratuko du urteko lehen hiruhilekorako programa. Martxoaren 31ra arte, Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko eta Burtsa-Ibaiondoko udaltegietara hurbiltzen diren bilbotarrek, zazpi pintura, eskultura eta argazki erakusketaz eta gure Hiriko bi auzoren, Otxarkoagaren eta Begoñaren, historiari atzerako begirada ematea proposatzen duten beste bi erakusketaz gozatu ahal izango dute. Gehiago irakurri