Bilbao International Logo

Tag: medio ambiente

Bilboko Alkateak Hiri eta Tokiko Gobernuen Munduko Kontseiluan parte hartuko du Klimari Buruzko Parisko gailurrean

Bilboko Alkateak Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen (CGLU) Munduko Kontseiluaren Parisko bileran parte hartuko du. Erakunde hori tokiko eta eskualdeetako gobernuak ordezkatzen dituen nazioarteko handiena da eta Bilbaok bertan parte hartu du 2013az geroztik. Munduko Kontseiluaren bilera Tokiko Liderren Klimari buruzko Gailurrarekin batera egingo dute. Gailur horretan, tokiko liderrek Parisen egunotan burutzen ari diren Aldaketa Klimatikoari buruzko Nazioarteko Konferentzian (COP 21) lagunduko duten ekintza bateratuak adostuko dituzte.
Gehiago irakurri

Ingurumena gestionatzeko Bilboko eredua azalduko da Kolonbian, I. River City Global Forumean

Ingurumena gestionatzeko Bilboko eredua azalduko da Kolonbian, NBE-Habitat Giza Asentamenduetarako Nazio Batuen Agentziaren eta Garapenerako Banku Inter-amerikarraren (GBI) babespean, Kolonbiako Kordoba departamenduko hiriburua den Monteriako Udalak antolatutako I River City Global Forum foroan (Ibaidun Hirien Foro Globala). Gehiago irakurri

Bilbao, la tercera ciudad más sostenible del Estado

Ingurumen eta gizarte iraunkortasunaren aldeko apustuak hirugarren postuan kokatu du Bilbo Estatuko 25 hiri nagusien artean, Análisis e Investigación aholkularitza-enpresak egindako ikerketa baten arabera. Gehiago irakurri