Bilbao International Logo

Tag: Musika

Gaur egungo pop elektronikorik onena iritsiko da Bilbora Years & Years taldearekin

Bilbao BBK Live jaialdiak goi-mailako taldeak gehitzen jarraitzen du, datorren urteko uztailaren 7, 8 eta 9an ospatuko den hamaikagarren edizioko kartelera. Ingalaterrako biran sarrera guztiak agortu eta Europa osoko salduenen artean kokatu ondoren, Years & Years banda britainiarraren parte-hartzea, aurretiaz baieztatuz joan diren Pixies, M83, Father John Misty, José González eta Courntey Barnett taldeen jardunei gehituko zaie.
Gehiago irakurri

Hot Chip taldearen pop eta dance fusioa Bilbao BBK Live 2016 Jaialdira iritsiko da

Hot Chip pop eta dance fusioan talde berritzaileenetako bat da, eta Bilbao BBK Live 2016 Jaialdiaren XI edizioan joko duten taldeen zerrendara gehitu da. Jaialdia uztailaren 7an, 8an eta 9an egingo da. Musika elektronikoaren nazioarteko erreferentzia bihurtu dituen Why Make Sense? azken diskoa aurkeztuko du banda britaniarrak. Hot Chip taldeak jada baieztatutako beste artista batzuekin batera egongo da kartelean, besteak beste, Pixies, New Order eta M83.
Gehiago irakurri

New Order taldeak “Music Complete” izeneko azken diskoa aurkeztuko du Bilbao BBK Live 2016 Jaialdian

New Order nazioarteko pop elektronikoan eragin gehien izan duen taldeetako bat izan da, eta Bilbao BBK Live 2016 Jaialdiaren XI ediziorako baieztatutako taldeen zerrendara gehitu da. Jaialdia uztailaren 7an, 8an eta 9an egingo da. Manchesterreko bandak Music Complete azken diskoa aurkeztuko du Kobetamendiko agertokian, azken hamarkadan gai berriekin egindako lehenengoa.
Gehiago irakurri

M83 taldearen musika elektronikoak erritmoz beteko du Bilbao BBK Live 2016 Jaialdia

M83 bandaren musika elektronikoak erritmoz beteko ditu Kobetamendiko zelaiak Bilbao BBK Live jaialdiaren XI. edizioan, hau da, uztailaren 7an, 8an eta 9an. Hala, dagoeneko baieztatu diren Pixies, Father John Misty eta Courntey Barnett taldeei gehituko zaie banda frantsesa. Gaur bertan jakin denez, Bilbao BBK Live jaialdia European Music Awards sariketako finalista izendatu dute. Gehiago irakurri

Chrystal Fighters y Richard Ashcroft, nuevas confirmaciones para BIME Live 2015

Hirugarren BIME Liveko kartela osatuta geratzen da Los Planetas, Crystal Fighters eta Richard Ashcroft artistekin. Gainerako beste artista nagusi batzuekin batera, musikazaleek ezin huts egin dezaketen udazkeneko jaialdia izango dugu berriz ere.
Gehiago irakurri