Bilbao International Logo

BILBAO URBAN EVOLUTION

Industria hiria izatetik, zerbitzu eta kultura hiria izatera.

Gaur egun, Bilbo, hiri-birmoldaketaren adibiderik onenetarikoa da. Hiribilduaren hiri-garapena ezagutu modu ikusgarri eta intuitiboan, hirian egindako lanik garrantzitsuenetatik ibilbide historikoa eginez.

Sartu

Bidean

Hiribilduaren eraldaketa ez da hasiera eta bukaera duen prozesua, denboran jarraitzen duen zerbait baizik.

Bilbo urbanismo eta arkitektura arloetan punta-puntako hiri bezala egonkortuko duten proiektuak ezagutu, etorkizuneko lorpenak.

Sartu

Lan berriak

Azkenaldian, Bilbo urbanismo eta arkitektura estreinaldi handiak dituen hiria da.

Atal honetan, xehetasun osoz erakusten ditugu bukatutako lan berriak, Bilbo Berriaren parte direnak.

Sartu

Eraikin historikoak

Bilbok bere historia gordetzeko guztia eman du.

Eraikin historikorik gehienak birmoldatu eta gorde egin izana ezinbestekoa da arkitektura berria aspaldiko artisten arkitekturarekin uztartzeko.

Sartu

IZARDUN ARKITEKTOAK

Nazioarteko arkitekto ospetsuek hiri xarmagarri honetan arte-lan modernoak utzi dituzten heinean (haietako askok Pritzker saria jaso dute, hots, Arkitektura arloko osperik handieneko saira), beste batzuek zenbait eraikin berri dituzte haien sinadura utziz.

Sartu

Tag: norman foster

Más de 300 arquitectos y urbanistas de renombre se reúnen en Bilbao a partir de mañana en el BIA Urban Regeneration Forum

Bizkaiko lurralde historikoan arkitektura eta hirigintza dinamizatzea xede duen BIA (Bilbao Bizkaia Architecture) plataformak 300 arkitekto, hirigile eta ingeniari baino gehiago bilduko ditu bihartik aurrera ‘Hiri bizirantz’ lemapean, hiri berrien erronkei buruz eztabaida egin dezaten. Topaketa Mexikori eskainitako jardunaldi batez hasi eta Norman Fosterri lehen BIA Saria emateko ekitaldiaz amaituko da ostiralean, hilak 26. Gehiago irakurri

Norman Foster recibirá en Bilbao el I Premio BIA por su contribución a la regeneración urbana de la villa

Norman Foster, arkitektura garaikideko izenik ospetsu eta garrantzitsuenetakoa, Bilbon izango da irailaren 26an BIA (Bilbao Bizkaia Architecture) Saria jasotzeko. Arkitektura eta hiri-birsorkuntzaren bitartez Bizkaiko gizartea garatzen lagundu dutenak aldarrikatzea da golardo honen helburua. Saria emateko ekitaldia Guggenheim Museoan izango da. Gehiago irakurri

Sir Norman Foster

Sir Norman Foster (Stockport, Manchester Handia, 1935eko ekainaren 1a – ) arkitekto britainiarra da. Euskal Herrian ezaguna egin da bere agentziak Bilboko Metroa deseinatu zuelako. Beronen beirazko sarrerak, lurrean sartzen diren hodi eliptiko itxurakoak, fosterito izenez ezagunak dira herritarren artean, Foster beraren abizenaren txikigarri gisa. Gehiago irakurri

Metro Bilbao

Lanak 1988an hasi ziren, eta 1995eko azaroan hasi zen Metroa martxan. Norman Fosterrek obra finaren ideia izan zuen, sinbologia eta funtzionaltasuna uztartzen zituelako. Bilboko Metroa proiektu arras originala da, erraza eta eraginkorra. Baina aipagarriena zera da, bilbotarrek hoberen baloratzen duten obra dela. Gehiago irakurri