Bilbao International Logo

Tag: visit

Bilboko Alkatea Danimarkako Enbaxadorea buru duen erakunde eta enpresen ordezkaritza batekin batzartu da

Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea John Nielsen Danimarkako Enbaxadore berriarekin batzartu da gaur goizean Udaletxean. Nielsen, Euskadin nahiz Estatuan interes ekonomikoak dituzten hainbat enpresa daniarren zuzendari eta arduradunen ordezkaritza batekin batera bertaratu da, egunotan Bilboren eraldaketa-prozesua eta ekonomia, garraio nahiz bizi-kalitatearen aldeko estrategiak ezagutzeko egiten ari diren bisitaldiaren barruan. Gehiago irakurri

Bilboko Alkatea Mauritanako hiriburuko Alkatesarekin batzartu da

Bilera hau, Nouakchott-eko Alkatesa egunotan Euskadin betetzen ari den lan-agenda trikoari atxikita antolatu da. Nouakchott-eko Alkatesa, Mauritanian hedapen zabala duen IDOM ingeniaritza-enpresak gonbidatuta etorri da Euskadira. Gogoan izan behar da, Bilbao Bizkaiak 4 milioi euro inguruko esportazioak egin dituela aurten Mauritaniara, eta Afrikako herrialde hau dela gaure artean koloniarik zabalena dutenetako bat.
Gehiago irakurri

Japoniako Kansai eskualdeko enpresa ordezkaritza batek Bilbo bisitatuko du

Kansai Productivity Center erakundeak Bilbo hautatu du hiri sortzaileen adibide gisa, Negozioak berriro diseinatuz programaren barruan. Helburua bazkide diren enpresetako zuzendariek mundu osoan burutzen ari diren eraldaketa prozesuen adibide nagusiak ezagutzea da. Gehiago irakurri

Kazakhstango eta Kirigizistango Gobernuetako ordezkariek Bilbo bisitatuko dute Asiako Garapenerako Bankuko kideekin batera

Kazakhstango eta Kirgizistango Gobernuetako ordezkariek eta Asiako Garapenerako Bankuko hainbat arduradunek Bilbo bisitatu dute azken hamarkadetan hiriak jasan duen garapen eta eraldaketa prozesuaren proiektu enblematikoak ezagutzeko. Gehiago irakurri

La Fundación Eisenhower se fija en la reestructuración urbana y social de Bilbao

Eisenhower Fundazioa Filadelfian (Ameriketako Estatu Batuak) egoitza duen irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu bat da, eta Bilboko hiri- eta gizarte-eraldaketan arreta jarri du arreta, prozesu horiek garatzen laguntzen duten faktore ekonomiko eta politikoak aztertzeko programaren barruan, hain zuzen ere. Gehiago irakurri