Bilbao International Logo

12/03/2013

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Thinking Football Film Festival

Iturria: Athletic-Club.net

Fundacion Athletic Club Fundazioak Thinking Football Film Festival, dokumental eta futbol zinemaldia aurkeztu du martxoaren 12an, Athletic Cluben Lezamako prentsa aretoan. Ekitaldian Jokin Garatea eta Yolanda Lazaro Athletic Clubeko batzakideek eta Bilboko Udaleko Euskara, Gazte eta Kirol zinegotzia den Xabin Anuzita egon dira.

Thinking Football Film Festival, gai sozialaren inguruko futbola eta zinema dokumentalaren jaialdia da, eta apirilaren 29tik maiatzaren 5era arte bilakatuko da Bilboko BBK Aretoan.

Athletic Club Fundazioaren eskutik, BBK Aretoaren eta Bilboko Udalaren elkarlana eta babesarekin, hamalau pelikula dokumental proiektatuko dira, jokoaren gainetik, XXI. mendearen hastapenean futbolak gizartean duen garrantziaren arrazoietan eta pasioetan sartzen direla.

Egitarau nagusia osatzen duten pelikula gehientsuenak ezezagunak dira Estatu espainiarrean, eta Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Uruguai, Argentina edo Suediatik datoz.

Jaialdiaren bilakaeran, igorriko diren pelikulen zuzendari edota protagonista gehienak gure artean izango ditugu. Era berean, egitarau nagusia bestelako jarduera multzo garrantzitsu batez osatuko da, eta horietariko batzuk jaialdiaren aurretik egingo dira, adibidez, Thinking Football Zinekluba zinearen zikloa. Aurki iragarriko dira jarduera hauek.

Thinking Football Film Festival-ak, Melia Bilbao Hotelaren babesa jaso du, hurrengo kolaborazioez gain: 11mmko Zinema eta Futbol Nazioarteko Jaialdia, Canal Plus, San Miguel, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Libero eta Panenka aldizkariak.

Programa ikusi (PDF)

Thinking Football Film Festival