Bilbao International Logo

20/08/2013

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Zaha Hadid

Zaha Hadid (Bagdad, 1950eko urriaren 31a) irakiar jatorriko arkitekto britainiar dekonstruktibista da. Ordenagailuek eta informatika programek ematen duten aukera berriez ahalbidetzen da bere arkitektura hein handi batean, azalera eta egitura bihurrituz sortzen diren espazio berriak sortuz.

Euskal Herrian ezaguna egin da Durangoko EuskoTrenen egoitza nagusia eraikitzeko lehiaketa irabazi eta Bilboko Zorrotzaurre auzoaren hirigintza plana egingo duelako.

Bagdaden jaioa (Irak), matematika ikasi zuen Beiruteko amerikar unibertsitatean Londresera arkitektura ikastera joan baino lehen. Titulua lortu eta gero, bere irakasle izandako Rem Koolhaas arkitekto holandarraren Office for Metropolitan Architecture (OMA) estudioan lan egin zuen. 1979an Londresen kokatutako bere arkitektura agentzia ireki zuen. 1980 hamarkadan Architectural Association-en irakasle izan zen.

2004 urtean Pritzker saria jaso zuen, emakume bati emandako lehena.

Lan garrantzitsuenak

Hadiden lan asko eta asko kontzeptualak izan dira, baian hauek dira eginadako lan batzuk:

1993 Vitra Suhiltzaile Etxea, Weil am Rhein, Alemania
1998 Rosenthal Center for Contemporary Art, Cincinnati, Ohio, AEB
2001 Hoenheim-Nord Terminus eta Parkina, Estrasburgo, Frantzia
2002 Bergisel Eski Jauzia, Innsbruck, Austria
2005 Ordrupgaard eranskina, Kopenhage, Danimarka
2005 Phaeno Science Center, Wolfsburg, Alemania
2005 Nordkettenbahn (aireko tranbia), Innsbruck, Austria
2005 BMW Zentroa, Leipzig, Alemania

Zaha Hadiden sari asko eraiki gabeko proiektuei izan dira: The Peak Club Hong Kong hirian (1983) eta Cardiff Bay Opera House Galesen (1994).

Isla Zorrotzaurre