Bilbao International Logo

BILBAO URBAN EVOLUTION

Industria hiria izatetik, zerbitzu eta kultura hiria izatera.

Gaur egun, Bilbo, hiri-birmoldaketaren adibiderik onenetarikoa da. Hiribilduaren hiri-garapena ezagutu modu ikusgarri eta intuitiboan, hirian egindako lanik garrantzitsuenetatik ibilbide historikoa eginez.

Sartu

Bidean

Hiribilduaren eraldaketa ez da hasiera eta bukaera duen prozesua, denboran jarraitzen duen zerbait baizik.

Bilbo urbanismo eta arkitektura arloetan punta-puntako hiri bezala egonkortuko duten proiektuak ezagutu, etorkizuneko lorpenak.

Sartu

Lan berriak

Azkenaldian, Bilbo urbanismo eta arkitektura estreinaldi handiak dituen hiria da.

Atal honetan, xehetasun osoz erakusten ditugu bukatutako lan berriak, Bilbo Berriaren parte direnak.

Sartu

Eraikin historikoak

Bilbok bere historia gordetzeko guztia eman du.

Eraikin historikorik gehienak birmoldatu eta gorde egin izana ezinbestekoa da arkitektura berria aspaldiko artisten arkitekturarekin uztartzeko.

Sartu

IZARDUN ARKITEKTOAK

Nazioarteko arkitekto ospetsuek hiri xarmagarri honetan arte-lan modernoak utzi dituzten heinean (haietako askok Pritzker saria jaso dute, hots, Arkitektura arloko osperik handieneko saira), beste batzuek zenbait eraikin berri dituzte haien sinadura utziz.

Sartu

16/12/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Zorrotzaurreko Birpartzelazio Proiektuaren behin-betiko onarpena

Bilboko Udalak aurrera egin du Zorrotzaurre auzoko hirigintzako arloko berroneratzeko prozesuan eta, 1 Egikaritza Unitatea kudeatzeko Berpartzelazioko Proiektua Udal Gobernu Batzordeak behin betiko onartuta, une erabakigarrira heldu da.

Tramite horrekin, lurzoruaren jabeen artean kargak eta onurak banatzeko prozesua amaitu egin da, partzela berriak Zorrotzaurreko Udal Antolamendurako Plan Berezira (UAPB) egokituta. Orain, Jabegoaren Erregistroan islatu behar izango da, titularrekin batera dagozkion inskripzioaren bitartez.

Hala, Berpartzelazioko Proiektuaren arabera, jabe bakoitzak partzela berrietan bere eskubideak esleituta edukiko ditu, horiei egotzitako erabilera berrien proportzioan (etxebizitza babestua, etxebizitza librea edo hirugarren mailakoa edo produktiboa). Hala, Udalak aipatutako erabilera hauetako bakoitzaren %15aren eskubide urbanistikoak jasoko ditu eta Hitzarmen Batzordea industriako eraikinak dauden partzelekin geratuko da, haien lekualdaketa kudeatzeko eta garapen ekonomikorako jarduera berriak ezartzeko.

Zehatz-mehatz, horrela geratuko dira banatuta partzela horiek:

Partzela Pribatuak

• Babes Ofizialeko Etxebizitzak: 17.572,51 m2
• Etxebizitza Tasatuak: 17.298, 10 m2
• Etxebizitza Libreak: 33.849,53
• Hirugarren mailakoa: 30.651,19 m2
• Ekipamendu pribatua: 3.627,30 m2
• Produktiboa: 6.288,23 m2

Partzela Publikoak

• Ekipamenduak: 37.739,11 m2
• Hornidurazko Ostatuak: 5.816,89 m2
• Espazio Libreak: 90.298,56 m2
• Azpiegiturak: 645,43 m2
• Ibilgailu eta oinezkoentzako bideak: 11.490,08 m2
• Deustuko Ubidea Irekitzea: 29.154,35 m2

Lehenengo urratsak:

2013ko urriaren 15ean, gaur onartutako Berpartzelazioko Proiektua idazteko ardura daukan Hitzarmen Batzordea eratu zen, lehenengo egikaritza-unitatea urbanizatzeko prozesua bultzatzeko xedez.

Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Politiketako Sailak, Bilboko Udalak eta VISESAK -EAEko etxebizitza babestua sustatzeko Sozietate Publikoa- osatzen dute Hitzarmen Batzorde hau. Aipatutako ordezkari instituzionalez gain, Sociedad Promotora Inmobiliaria Margen Derecha SL (Ibaizabalgo Eskumaldeko Higiezinen Sozietate Sustatzailea SM), Vicinay Cadenas SA eta beste hainbat jabe txiki daude bertan ordezkatuta. Haien artean, 389.654 m2ko lurzoruaren %80a inguru dute haien esku 1 Egikaritza Unitatean.

Orain, Udalak Berpartzelazioko Proiektuari ikus-onetsia eman ondoren, Hitzarmen Batzordeak 1 Egikaritza Unitatea Urbanizatzeko Proiektua idatzi behar du eta 2016ko azken hiruhilerako behin betiko onartuta egotea aurreikusi da. Une hartan, obrak eta eraikinak egiteko lizentziak eskatu ahal izango dira.

Aldi berean, Urbanizatzeko Proiektuaren tramitazioa iraungo duen bitartean, jabeek lurzoruen kutsadura kentzeari ekin ahal izango diote.

Zorrotzaurreko Proiektua

Zorrotzaurre auzoa hirigintza-arloan berroneratzeko lanaren bidez, industriagune zahar hau Ibaizabalen bidez Bilbora heltzeko atari bihurtuko da. Ia 838.781 metro koadroko azalera duen eremu honetarako, proiektu integral eta iraunkorra egongo da, Zahah Hadid ingeles eta irakiar arkitekto ospetsuak diseinatutako Master Plan batean oinarrituta. Hala, eremu horretan, etxebizitza irisgarria, enpresa eta garapen ekonomikorako eremuak, gizarte- nahiz kultura-arloko ekipamenduak eta auzokoen aisiarako guneak bilduko dituzte.

Honenbestez, Zorrotzaurre Bilbon hiria aldatzeko hirigintza-arloan egindako proiektua nagusia da, gaur egun. Gainera, Bilbo garatzeko aukera ematen duen espazio berria da, hiriaren kalitatezko garapen sendoa lortzeko asmoz beharrezko erabilerak eta dentsitateak uztartuta, modu horretara mugikortasun iraunkorra ahalbideratuta.