Bilbao International Logo

Slow Food BILBAO-BIZKAIA

Elkarte hau ondo jatearen aldeko gustua berreskuratzeko asmoarekin jaio zen. Tokian tokiko ekoizleen elikagaiak erabiltzeari ematen dio lehentasuna gehienezko kalitatea eta ekoizpen arduratsuaren jasangarritasun ekonomikoa bermatzeko.

Slow Food produktuak eta ekoizleak ezagutu, baita talde honek sortutako 0. Kilometroko jatetxe sarea ere.

Sartu

Izardun Jatetxeak

Bilbon eta Bizkaian dauden eta goi mailako sukaldaritza lantzen duten jatetxeen zerrenda aurkezten dizugu, Michelinen gida gorri ospetsuaren izarra lortu dutenak.

Kalitatea, sormena eta plater bakoitzaren gaineko lanagatik gailentzen dira jatetxe hauek; euren filosofia eta denboraldiko menuak ezagutu.

Sartu

Jatetxeen Gida

Bilbora datozen bisitari askoren oroitzapenik onena, hiriko jatetxe batzuetako mahaian eseri eta jandakoaren gozamenik ederrena gogoratzean du iturria. Bertako euskal gastronomia dastatzeko unea dugu hau, baina izen honen barruan elkartzen diren sukaldaritza era desberdinen nortasuna ezagutzeko ere.

Sartu

Pintxoak

Goi mailako sukaldaritza miniaturan. Bilboko pintxorik onenen hautaketa zabala eskaintzen dizugu, baita nola egin azaldu ere.

1997tik dagoen "Pintxo taberna – Bilbo-Bizkaia – Pintxo Txapelketan" saria lortu duten pintxoak, hiribilduko lokalik onenek parte hartzen dute bertan.

Sartu

Gure ardoak

Ardoa beti izan da protagonista hiribilduko bizimoduan.

Bilbok Bizkaiko txakolina eta Errioxako ardoa promozionatzen ditu. Horrela, mahatsondo eta ardoagatik nazioartean ezagunak diren eskualdeetako zortzi hiri handik osatzen duten munduko sarearen partaide da Bilbo.

Sartu

March 2015

Basque Fest Gourmet, producto y gastronomía vasca

Euskal gastronomia “basque FEST” jaialdiaren protagonistetako bat da, dudarik gabe. Urterik urte Gourmet programazioa haziz doa kalitatezko produktuari eta euskal sukaldaritzari balioa eman eta horiek sustatzeko jarduera eta proposamen berriekin. Gehiago irakurri

“basque FEST”, cita de la cultura y la vanguardia vasca

Aste Santua heltzen denean, Bilbo “basque FEST” jaialdian murgiltzen da. Hiriko bazter guztietan izango dugu jaialdia. Beraren egitarau luzeak “plan” sorta handia proposatzen die bisitari nahiz bilbotarrei, 100 bat jarduera hain zuzen, euskal kulturaren eta abangoardiaren indarra agerian jarriko dutenak. Gehiago irakurri

Txina eta Hego Koreako hainbat ordezkarik Bilbo bisitatuko dute, bertako hiri eta kultura garapenerako eredua ezagutzeko

Bilbo hiriaren eraldaketak munduko beste herrialde eta hiri batzuen interesa pizten jarraitzen du, hiriaren garapen eredua in situ ezagutu nahi baitute. Oraingo honetan, Hego Koreako eta Txinako bi ordezkaritzek hiria bisitatuko dute gaur eta ostiralean, hurrenez hurren, bertako arkitektura eta hiri berritzerako estrategien berri izateko eta eraberritze prozesuan lankidetza publiko-pribatua sustatzeko Bilboko Udalak abiarazitako ekimenak ezagutzeko. Gehiago irakurri

Diseño “made by basques” para el mobiliario urbano de Bilbao

Bilboko Udalak eta HABIC Zuraren Klusterrak hiri ekitaldietarako tokiko zurez diseinatutako oinezkoentzako lehen hesia diseinatu dute. Hiri altzari honek hobekuntza estetikoko eskakizunei erantzuten die, nortasun propioarekin eta iraunkortasuna irizpidetzat hartuz. Hala, ‘made in Bilbao’ oinezkoentzako diseinuzko lehen hesia ekarri duen proiektua sortu da, zurez egindakoa; horrek ingurumenarekiko errespetu osagaia dakar. Gehiago irakurri

Oportunidades de negocio en Bilbao. Seminario Internacional, organizado por el Ayuntamiento, George Washington University y Deusto Business School

Gaurkoan aurkeztu dute, Deustuko Unibertsitatean, “Business in a Political Age” (Negozioak, Aro Politikoan) nazioarteko mintegiaren lehen eguna. Hain zuzen, Bilboko Udalak, George Washington University unibertsitateak eta Deusto Business School negozio eskolak antolatu dute mintegia. Ondoz ondoko bi egunetan, nazioarteko adituek euren analisiak aurkeztu eta partekatuko dituzte, eta, hartara, talde politikoek, arautzaileek, hedabideek, talde ekintzaileek eta beste eragile batzuek euskal enpresetarako negozio aukerak nola mugatzen edo zabaltzen dituzten azalduko dute.
Gehiago irakurri