Bilbao International Logo

ART CITY

Artearen apustua oso lotuta dago Bilbok hartu duen hiri eta ekonomia garapenaren eredu aldaketarekin.

Ez Guggenheim Museoa bakarrik, arte garaikidearen erakusketarik sofistikatuenak ekartzeko gaitasuna duena, Arte Ederren Museoa ere, bere berrikuntza ikusgarriarekin, eta Bilbao Arte Fundazioa programak sustatzen ari dira artea bere esparru guztietan ekoiztu eta zabaltzeko.

Sartu

Artea kalean

Bilbotik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da.

Salvador Dalí, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Miquel Navarro, Manolo Valdés, Jeef Koons, Luis Borgoise, Vicente Larrea… bezalako artistek beren irudimenaren lekukoa utzi dute eta dimentsio berria ematen diote hiriko zenbait lekuri.

Sartu

Hiri altzariak

Eserlekuak, paperontziak, txorkoak, luminariak, oztopo-zutoinak, autobus geltokiak, seinaleak...

Atal honetan hiria identifikatzen duten elementu urbanoak erakutsiko ditugu, askotan oharkabean pasatzen direnak.

Sartu

BILBAO DESIGN

Diseinuaren kontzeptua oso zabala da. Hain zabala da, askotan artearekin edo artearen beste esparru batzuekin dagoen muga oso lausoa dela.

Atal honetan saski-nahaski bat aurkezten dizuegu, diseinua ildo nagusi duten edukiekin.

Sartu

Bilbao Art District

Bilbao Art District jaio egin da, galeriek, museoek eta hiriko artearen esparruko eragilerik garrantzitsuenek elkarrekin martxan jarri duten ekimen bat, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea, babesa eta lankidetza ditu.

Sartu

21/09/2012

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Las columnas de Alhóndiga Bilbao

Artearentzat eszenatoki ederra

«Zutabeen atzean ezkutatu egiten gara, maitemindu egiten gara, musu ematen dugu… Zutabeen atzean zelatan ibiltzen gara, hil egiten dugu, norbaitekin elkartzen gara…” Philippe Starck-en gogoeta hori bizirik dago Alhondiga Bilbaoko Kulturen Atarian. Hiru eraikinak eusten dituzten 43 zutabeak sinboloak dira, Lorenzo Baraldiren ustez, gizakiak historian zehar bizi izan dituen milioika zutaberen eta hamaika kulturen, arkitekturen, gerren eta erlijioen sinbolo. Italiako eszenografoak gune honetan Alhondiga Bilbao diseinatu duenaren ikuspegi zinematografikoa gauzatu du, interpretazio berezia eginez.

Alhondiga Bilbaoko atarian sartzea gizaterian eragina izan duen aniztasun kultural eta geografikoan murgiltzea da. Ez dago araurik, ez dago gidoirik historia honen ibilbidea jarraitu ahal izateko. Bisitari bakoitzak bere ikuspegia sor dezake nahi duen ibilbidea eginez, istorioak asmatzeko gaitasunari hegoak emanez. Eskultura hauek kokatzerakoan irizpide bakarra izan da kontuan, hau da, antzeko material edo estiloa duten zutabeak elkarren ondoan ez jartzea, zutabe guztiek behar duten garrantzi eta esanahia izan dezaten. Ibilbide hau gogoeta egiteko aukera bat da, guk jakin gabe ere, arteak gure bizitzan duen garrantziaren inguruko gogoeta.

Eszenografoa

Lorenzo Baraldi lanbidez eszenografoa da eta bere esperientzia zabala erabili du gune honek Philippe Starck-i sortzen zizkion ideiak eta sentsazioak gauzatzeko. Kontzeptua definitu ondoren zutabe bakoitza egiteko tailer eta eskulangile abilenekin egin zuen lan. Horregatik, hainbat lekutatik iritsi dira piezak: Milanetik, Erromatik, Florentziatik edo Eibartik.

800 zirriborro 43 zutaberentzat

Bocetos

Lorenzo Baraldi asko inplikatu da Alhondiga Bilbaoko hiru eraikinak eusten dituzten zutabeei bizitza ematerakoan. Zimenduen estaldura aukeratzeko prozesuan izan diren estilo eta forma guztien ikerketa ikonografikoa egin zuen lehenik, antzinatik hasi eta orain arte, eta pintura eta eskultura adierazpen ugari izan zituen kontuan. Lan honen guztiaren ondorioz 800 zirriborro egin zituen eta azkenean 43 aukeratu eta egin ziren. Aukeratutako diseinuak eskalan egin ziren eragina hobeto ikusteko eta beharrezkoak izan zitezkeen aldaketak egiteko.

Materialak

Procedencia materiales

Behin betiko diseinuak aukeratu ondoren zutabeak ze materialekin egingo ziren erabaki zen. Batzuetan eredu berdina errepikatu da material desberdina erabiliz eta horri esker erabilitako materialak azken emaitzan duen eragina ikus dezakegu: nolako materiala halako emaitza. Lehenengo material zaharrenak aukeratu ziren: marmola, adreilua, egurra eta brontzea. Gero, garai modernoen adierazgarri, zementua eta altzairua. Azkenik, hainbat mendez erabili izan diren elementuak erabiltzea proposatu zen, nahiz eta ia ezezagunak izan: Lecceko harria eta zeramika esmaltatua.

Eskulangileak

artesanos

120 lagunen eskuek egin dute lan eszenografia honetan. Langileak, eskultoreak, pintoreak eta arkitektoak buru-belarri aritu dira askorentzat erronka profesionala izan den enkargu hau burutzen. Horregatik, zutabeek eskulanari omenaldia ere egiten diote, xehetasunak zaintzeari, lan egiteko modu tradizionalenari, nahiz eta zutabe horiek egiterakoan teknika modernoak erabili.

Kokapena

Colocacion de columnas

Zutabeak egin ondoren bost hilabete pasa ziren Kulturen Atarian jarri ziren arte. Zutabe askok bidaia luzea egin zutenez ahalik eta gehien zaindu ziren hondatu ez zitezen. Kokapena ere ez zen lan erraza izan. Egiaz, adreiluzko zutabeak bertan egin ziren, banan bana, pieza bakar batean oso-osorik garraiatzea ezinezkoa baitzen.

Orrialdeak: