Bilbao International Logo

23/08/2013

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Álvaro Siza

Álvaro Joaquim de Melo Siza Vieira (Matosinhos, 1933ko ekainaren 25a) arkitekto portugaldarra da. Pritzker Saria eta Bilbon lan bat duen beste arkitektoa da Álvaro Siza, Euskal Herriko Unibertsitateko Paraninfo berria, alegia.

Portoko (Portugal) Arte Ederren Goi Eskolan ikasi zuen eta 1955 urtean diplomatu. Bere arkitektura estiloa aldi berean modernoa eta tradizionala dela esan daiteke: modernismo poetikoz jantzia, eraikina eta testuingurua uztartzearen aldekoa da, beti ere ezaugarri unibertsalak harturik.

Kokalekuan inspiratuta, tokiari darion esentzia aurkitzen saiatzen da, eta hortaz, lotura adiskidetsua lortzen du eraikin eta naturaren artean, zahar eta berriaren artean, zentzumen eta arrazoiaren artean. Fernando Tábora arkitektoarekin batera Portoko Eskolako erreferentzia bihurtu da Siza eta biok jardun zuten irakasle bertan.

Euskal Herrian ezagun bilakatu da Bilbon Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoa eraiki duelako Abandoibarran, Rafael Moneo arkitektoaren Deustuko Unibertsitateko liburutegiaren ondoan.

1992 urtean Pritzker Saria jaso zuen.

Paraninfoa UPV/EHU

Lan garrantzitsuak

1958-1963 : Boa Nova jatetxea, Matosinhos, Portugal

1962 : Miranda Santos etxea, Matosinhos, Portugal

1966 : Igerilekua, Leça da Palmeira, Portugal

1981-1985 : Avelino Duarte etxea

1988 : Schlesisches tor etxebizitzak (Bonjour tristesse), Berlin

1995 : Arkitektura eskola, Porto, Portugal

1994 : Arte Galiziar Garaikide Museoa, Donejakue Konpostelakoa, Galizia

1995 : Unibertsitate Liburutegia, Aveiro, Portugal

1997 : Serralves Arte Garaikide Museoa, Porto

1998 : Portugalgo Pabilioia Erakusketa Unibertsalean, Lisboa

2010 : Euskal Herriko Unibertsitateko Paraninfoa, Bilbo

Iturria: Wikipedia