Bilbao International Logo

ART CITY

Artearen apustua oso lotuta dago Bilbok hartu duen hiri eta ekonomia garapenaren eredu aldaketarekin.

Ez Guggenheim Museoa bakarrik, arte garaikidearen erakusketarik sofistikatuenak ekartzeko gaitasuna duena, Arte Ederren Museoa ere, bere berrikuntza ikusgarriarekin, eta Bilbao Arte Fundazioa programak sustatzen ari dira artea bere esparru guztietan ekoiztu eta zabaltzeko.

Sartu

Artea kalean

Bilbotik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da.

Salvador Dalí, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Miquel Navarro, Manolo Valdés, Jeef Koons, Luis Borgoise, Vicente Larrea… bezalako artistek beren irudimenaren lekukoa utzi dute eta dimentsio berria ematen diote hiriko zenbait lekuri.

Sartu

Hiri altzariak

Eserlekuak, paperontziak, txorkoak, luminariak, oztopo-zutoinak, autobus geltokiak, seinaleak...

Atal honetan hiria identifikatzen duten elementu urbanoak erakutsiko ditugu, askotan oharkabean pasatzen direnak.

Sartu

BILBAO DESIGN

Diseinuaren kontzeptua oso zabala da. Hain zabala da, askotan artearekin edo artearen beste esparru batzuekin dagoen muga oso lausoa dela.

Atal honetan saski-nahaski bat aurkezten dizuegu, diseinua ildo nagusi duten edukiekin.

Sartu

Bilbao Art District

Bilbao Art District jaio egin da, galeriek, museoek eta hiriko artearen esparruko eragilerik garrantzitsuenek elkarrekin martxan jarri duten ekimen bat, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea, babesa eta lankidetza ditu.

Sartu

24/06/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Presentados los seis carteles finalistas para Aste Nagusia 2015

Aste Nagusi Ikusgarria, Once Menos Cuarto, PUM! FIU! SSS!, Aste Nagusi Goxo Goxoa, Etxebarria eta Mari Jaia Txinpun, dira Aste Nagusia 2015eko Kartel Lehiaketaren sei finalistak. Bilboko Jai Batzordeak izandatutako epaimahaiak aukeratu ditu finalista hauek.

179 lanen artean aukeratu izan dira sei kartel hauek. Aurten, kartelak Alacanteko puntu desberdinetatik, Bartzelonatik, Burgosetik, Gipuzkoatik, Leonetik, Nafarroatik, Madriletik eta Sevillatik heldu dira.

Kartel hauen hautaketa egiteko epaimahaia honela dago osatua: Itziar Urtasun, Jai Batzordeko presidentea eta Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotzia; Asier Abaunza, Jai Batzordeko ordezkaria; Aitziber Ibaibarriaga, Jai Batzordeko ordezkaria; Izaskun Madariaga, Bilboko Konpartsakeko ordezkari bat; Aitor Arakistain, Bilbao-Arteko ordazkaria; Nerea Urkiri, Ibarrekolanda Institutoko goi graduko publizitate irakaslea; Carlos León,diseinugile grafikoa, eta Unai Izquierdo, El Correo telebistako kazetaria.

NOLA BOZKATU

Sei kartel finalistak Plaza Zirkularrean dagoen  Bilboko Turismo Bulegoko egoitzan (Terminus) egongo dira ikusgai eta baita Bilboko Udaleko webgunean ere bai,  www.bilbao.net -en, astelehenetik, ekainaren 29tik, uztailaren 3ra arte. Epe horretan, herritarrek kartel irabazlea hautatu ahal izango dute. Alde batetik, ageriko moduan egin ahal izango dute Bilboko Turismo Bulegoko egoitzan, edota Bilboko Udaleko webgunearen ( www.bilbao.net ) zein Aste Nagusiko Facebook gune ofizialaren bitatez ( www.facebook.com/bilbaofestak ).

HEDABIDE KOLABORATZAILEAK

Kartelak hedabide kolaboratzaileen bitartez ere bozkatu ahal izango dira: EL CORREO, DEIA, GARA, NERVIÓN, RADIO BILBAO-CADENA SER, ONDA CERO, RADIO POPULAR, BIZKAIA IRRATIA, ONDA VASCA, RADIO NERVIÓN, www.Bilbao24horas.com, EITB.COM eta TELEBILBAO; hauek guztiak beren web guneen bitartez.

Hedabideen bitartez bozkatzeko epea berdina izango da: ekainaren 29etik uztailaren 3ra arte, biak barne.

PUNTUAZIO SISTEMA

Bozkaketa egiteko lau modu hauek (Terminus eraikinean ageriko botazioa, Bilboko Udaleko webgunea, Facebookeko gune ofiziala eta hedabide kolaboratzaileen bitartez) %75-eko erabakia osatuko dute (%25a bozkaketa sistema bakoitzak). Gainerako %25a epaimahaiaren erabakiak osatuko du.

Kartel irabazleak 3.000 euroko saria eskuratuko du.