Bilbao International Logo

Slow Food BILBAO-BIZKAIA

Elkarte hau ondo jatearen aldeko gustua berreskuratzeko asmoarekin jaio zen. Tokian tokiko ekoizleen elikagaiak erabiltzeari ematen dio lehentasuna gehienezko kalitatea eta ekoizpen arduratsuaren jasangarritasun ekonomikoa bermatzeko.

Slow Food produktuak eta ekoizleak ezagutu, baita talde honek sortutako 0. Kilometroko jatetxe sarea ere.

Sartu

Izardun Jatetxeak

Bilbon eta Bizkaian dauden eta goi mailako sukaldaritza lantzen duten jatetxeen zerrenda aurkezten dizugu, Michelinen gida gorri ospetsuaren izarra lortu dutenak.

Kalitatea, sormena eta plater bakoitzaren gaineko lanagatik gailentzen dira jatetxe hauek; euren filosofia eta denboraldiko menuak ezagutu.

Sartu

Jatetxeen Gida

Bilbora datozen bisitari askoren oroitzapenik onena, hiriko jatetxe batzuetako mahaian eseri eta jandakoaren gozamenik ederrena gogoratzean du iturria. Bertako euskal gastronomia dastatzeko unea dugu hau, baina izen honen barruan elkartzen diren sukaldaritza era desberdinen nortasuna ezagutzeko ere.

Sartu

Pintxoak

Goi mailako sukaldaritza miniaturan. Bilboko pintxorik onenen hautaketa zabala eskaintzen dizugu, baita nola egin azaldu ere.

1997tik dagoen "Pintxo taberna – Bilbo-Bizkaia – Pintxo Txapelketan" saria lortu duten pintxoak, hiribilduko lokalik onenek parte hartzen dute bertan.

Sartu

Gure ardoak

Ardoa beti izan da protagonista hiribilduko bizimoduan.

Bilbok Bizkaiko txakolina eta Errioxako ardoa promozionatzen ditu. Horrela, mahatsondo eta ardoagatik nazioartean ezagunak diren eskualdeetako zortzi hiri handik osatzen duten munduko sarearen partaide da Bilbo.

Sartu

26/06/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Bilbao-Bizkaia ya tiene sus mejores “pintxos” 2015

Bilbao-Bizkaiak dagoeneko baditu 2015eko pintxorik onenak. Ahozurienentzako mokadu gustagarri hauek ahora eramateko hona jo beharko duzu: La Olla de  la Plaza Nueva taberna (Pintxoen Establezimendurik Onenaren Urrezko Zotza), Haritza Gastro Bar Mungian (Antxoa osagai berezi gisa duen pintxoaren Urrezko Zotza), Kobika Durangon (Pintxo Librearen Urrezko Zotza) eta Ermuko Sagarra Gastro Pub lokala (Publikoaren Sari Berezia). Bilbo eta Bizkaiko 59 ostalaritza establezimenduk hartu dute parte 2015eko Pintxo Txapelketaren XVII. edizio honetan. Hirian zein lurraldean ospatu da ekainaren 4an eta 7an eta ekainaren 11tik 14ra.

Nazioarteko prestigioa duten hamar euskal sukaldarik osatu dute epaimahaia. Tradizioa eta berrikuntza uztartu dituzten Antxoa osagai berezi gisa duen pintxoa eta Pintxo Librea aukeratzeko erronka nekezari aurre egin behar izan diote. Hitzordua arratsalde honetan izan da Artxandako Ostalaritzako Goi Eskolan. Bertan, in situ prestatu dituzte aldez aurretik maila bakoitzean hautatutako pintxoak. Txapelketaren antolakuntzan lagundu duen ostalaritza eskola honetako irakasle talde batek eta Zuzendaritza taldeak egin du lehen aukeraketa. Horrez gain, hiriko eta lurraldeko hiru pintxo establezimendu onenak aukeratzeko ardura izan dute.

HAUTAPEN IRIZPIDEAK ETA SARIAK

Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzi Xabier Otxandianok, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismorako eta Kanpo Sustapenerako zuzendari nagusi Gabino Martinez de Arenazak, Bizkaiko Ostalaritza Elkarteko idazkari nagusi Angel Gagok eta Mahou San Migueleko Iparraldeko Marketing Field arloko arduradun Iñaki García Miguelek Bilbao Bizkaia Pintxo Txapelketa 2015 lehiaketaren XVII. edizioaren hamar sariak banatu dituzte. Txapelketaren garaikurrak urrez, zilarrez eta brontzez egindako zotzak dira, eta gure kulturaren nortasun marka bereizgarri bat irudikatzen dute, pintxoak alegia, pintxoen jatorria eta irudia islatzen baitute; gure kulturaren marka nabarmena izateaz gain, turista ugari gure hiri eta lurraldera erakartzeko erreferente erabakigarriak ere badira pintxoak.

Antxoa osagai berezi gisa duten pintxoen eta pintxo libreen kategorietan pintxoak aukeratzeko irizpidea osagaien kalitatea izan da, betiere kontuan hartuta salmenta prezioa, prestaketa eta aurkezpena. Pintxoen establezimendurik onenaren kategorian, hiru irabazleak aukeratzerakoan lokalaren giroa, dekorazioa, argia, hari musikala, tenperatura, garbiketa eta uniformetasuna hartu dira kontuan, baita zerbitzua, pintxoen aniztasun aukera eta barran daukaten banaketa ere. Publikoaren Sariari dagokionez, herritarrek in situ eman ahal izan dute botoa gehien gustatu zaien hautagaiaren alde, doako dei bat eginez.

PINTXORIK ONENAK

Pintxo Librearen Saria

Urrezko Zotza. Kobika (Durango), arrautza ikaztua pintxoarekin

Kobika - Palillo de Oro 2015

Zilarrezko Zotza. Duplex (Bilbo), Basoko egunsentiarekin

Duplex

Brontzezko Zotza. Urtza Taberna (Zornotza), Muskuilua latan pintxoarekin

Urtza

Antxoaz Eginiko Pintxoen Saria

Urrezko Zotza. Haritza Gastro Bar&Café (Mungia). Antxoazko makarroiak eta Idiazabal ketua.

Haritza - Palillo Oro

Zilarrezko Zotza. Haritza taberna (Mungia). Antxoa eta Vermoutha, hamaiketako perfektua

Haritza

Brontzezko Zotza. Kobika (Durango). Antxoazko paella.

Kobika antxoa

Pintxoen Establezimendurik Onenari Saria

Urrezko Zotza. La Olla de la Plaza Nueva. Plaza Barria, 14. Bilbo

La Olla Bilbao - Pintxos

Zilarrezko Zotza. El Huevo Frito. Garcia Rivero maisuaren kalea, 1. Bilbo

Brontzezko Zotza. Sagarra Gastro Pub. Probaleku, 4 behea. Ermua

Publikoaren Sari Berezia

Urrezko Zotza. Sagarra Gastro Pub (Ermua), eusko-japoniar tatakiarekin.