Bilbao International Logo

ART CITY

Artearen apustua oso lotuta dago Bilbok hartu duen hiri eta ekonomia garapenaren eredu aldaketarekin.

Ez Guggenheim Museoa bakarrik, arte garaikidearen erakusketarik sofistikatuenak ekartzeko gaitasuna duena, Arte Ederren Museoa ere, bere berrikuntza ikusgarriarekin, eta Bilbao Arte Fundazioa programak sustatzen ari dira artea bere esparru guztietan ekoiztu eta zabaltzeko.

Sartu

Artea kalean

Bilbotik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da.

Salvador Dalí, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Miquel Navarro, Manolo Valdés, Jeef Koons, Luis Borgoise, Vicente Larrea… bezalako artistek beren irudimenaren lekukoa utzi dute eta dimentsio berria ematen diote hiriko zenbait lekuri.

Sartu

Hiri altzariak

Eserlekuak, paperontziak, txorkoak, luminariak, oztopo-zutoinak, autobus geltokiak, seinaleak...

Atal honetan hiria identifikatzen duten elementu urbanoak erakutsiko ditugu, askotan oharkabean pasatzen direnak.

Sartu

BILBAO DESIGN

Diseinuaren kontzeptua oso zabala da. Hain zabala da, askotan artearekin edo artearen beste esparru batzuekin dagoen muga oso lausoa dela.

Atal honetan saski-nahaski bat aurkezten dizuegu, diseinua ildo nagusi duten edukiekin.

Sartu

Bilbao Art District

Bilbao Art District jaio egin da, galeriek, museoek eta hiriko artearen esparruko eragilerik garrantzitsuenek elkarrekin martxan jarri duten ekimen bat, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea, babesa eta lankidetza ditu.

Sartu

11/12/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

BILBAO SE DISFRAZA, NADA SIN CARNAVAL, MOZORRO SALVE, KOLOREZ BLAI!, SARDINA IN THE BOX, TXO! Y UN CARNAVAL CON MAYUSCULAS DIRA 2016KO ARATUSTEETAKO SEI LAN FINALISTAK

BILBAO SE DISFRAZA, NADA SIN CARNAVAL, MOZORRO SALVE, KOLOREZ BLAI!, SARDINA IN THE BOX, TXO! ETA UN CARNAVAL CON MAYUSCULAS, dira 2016ko Bilboko Aratusteetako Kartel Lehiaketaren finalistak. Haien artean aukeratuko da Bilboko Aratusteetako irudi nagusia.

Jaietako Sailak izendatutako epaimahai batek aukeratu ditu finalistak. Epaimahaiak sei kide izan ditu: Bilboko Konpartsen ordezkari bat; Itziar Urtasun eta Goyo Zurro, Jaietako batzordearen presidentea eta ordezkaria; Maylin Vergara disenatzailea eta Fede Merino kazetaria.

Sei kartel finalistak Terminus eraikinean eta Udalaren web orrian (www.bilbao.eus) ikusgai egongo dira abenduaren 14tik 18ra bitartean eta baita komunikabide laguntzaileetan ere. Bilbotarrek zuzenean eman ahal izango dute botoa Terminus eraikinean bertan (Plaza Biribila), Udalaren web orrian, lehiaketaren laguntzaile diren komunikabideetan. Bozketa egiteko epea astelehenetik, abenduak 14, ostiralera, hilak 18, izango da.

Irabazlearen izena Gabonak pasatu eta gero jakinaraziko da. Irabazleak 2.000 euroko saria jasoko du.

Aurten komunikabide laguntzaile hauen bitartez egin daitezke botaketak: DEIA, EL CORREO,GARA, EL NERVION, C