Bilbao International Logo

05/11/2013

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Bilbao ha presentado en Madrid sus fortalezas como ciudad de congresos

Bilboko Udalak konbentzioak, ekitaldiak eta korporazio-jarduerak egiteko egoitza modura hiriak dituen balioak eta indarguneak aurkeztu ditu gaur Madrilen. Lan-batzarra Madrilgo Arkitektoen Elkargoaren egoitzan egin da. Enpresa handietako hainbat zuzendarik han egon direla baieztatu dute.

Ordezkatuta egon diren konpainien artean, honako hauek daude: IBEX-35eko enpresak, ekitaldiak antolatzen dituzten enpresak eta bidaia, teknologia, banaketa eta etengabeko merkatuaren arloetako enpresak, besteak beste.

Bertaratu direnek ‘iN Bilbao, Conventions & Events’ katalogoaren lehenengo aleak jaso dituzte. Ekitaldiak hartzeko diseinatuta dauden hiriko azpiegitura nagusiak jasotzen ditu katalogo horrek; horrez gain, Bizkaiko hiriburuari buruzko informazio praktikoa ere jasotzen du.

Aurkezpena honako hauek egin dute: Alkatetzako Kabineteko zuzendari ordezkariak; Bilbao Ekintzako zuzendari nagusiak; eta Bilbao Convention Bureau-ko zuzendariak.

Aurkezpen Bideoa:

2.Bideoa: