Bilbao International Logo

23/09/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Bilbao vive su mejor verano turístico en entradas y pernoctaciones de viajeros

“Turismoaren arloko udarik onena” izan du Bilbok 2015ean, sarrerei eta ostatu-gauei dagokienez, eta, hartara, udako helmuga eta “basque world” izenekora sartzeko ate moduan duen erakargarritasuna sendotu da. Nortasunaren eta berezitasunaren aldeko apustua da, kulturan, kostaldean, naturan, historian eta sukaldaritzan proposamen bakanak eta berdingabeak dituena.

Izan ere, ekain, uztail eta abuztuan, 249.604 pertsonaren oporren helmuga izan da Bizkaiko hiriburua; hain zuzen, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, ehuneko 8,7 handitu da kopurua. Kopuru horrek, hartara, adierazten du Bilboko turismo historiako udarik “onena” izan dela.

Nazioarteko turismoaren jokaera ona nabarmendu behar da, 2014arekin alderatuta ehuneko 10,6 handitu baita –bidaiarien 126.816 sarrera erregistratu dira–, eta estatuko merkatua berreskuratzea, ehuneko 6,7 emendatu baita, 122.788 lagun etorrita. Ostatu-gauen kopurua ere handitu da aldi honetan. Zehazki, ehuneko 8,8 handitu da eta datu positiboak lortu dira –guztira, 503.815–, aurreko urteko aldi berarekin erkatuta, ehuneko 10,9 gehiago atzerritarren turismoari dagokionez (246.088) eta ehuneko 6,9 gehiago estatuko turismoaren arloari dagokionez (257.727).

Jatorriak

Beste behin ere, nazioarteko jatorria duten bisitarien artean, etorki herrialde nagusia Frantzia izan da, bertakoak baitziren bisitarien ehuneko 16,7. Haren ondotik Erresuma Batua (%11,6), Ameriketako Estatu Batuak eta Italia (%9,3), eta Alemania egon dira (%9,1). Estatuko turisten arloan, tradiziozko merkatuek euren pisuari eutsi diote, hala nola Madrilek –sarreren ehuneko 19,2 hangoenak izanik– eta Kataluniak –sarreren ehuneko 14,6–. Andaluzia –sarreren ehuneko 13,1 izanik– erreferentzia garrantzitsu ari da bihurtzen, azken urteetan gorantz doan joera nabarmena duela.

Arreta turismo bulegoetan

Bilbok turismo aldetik “erakargarritasuna” izatea, baita udan ere eta hiri helmuga moduan, Bilbao Turismoko bulegoetan izandako bisita kopuruan ere islatu da. Hartara, ekain, uztail eta abuztuan, 170.659 bidaiariri egin zaio arreta Plaza Biribileko eta Guggenheim Bilbaoko egoitzetan, bai eta “hiriko zizeroi” esaten zaienen bidez ere (turismo informazioa ematen duten eta kalean dabiltzan pertsonak). Kopuru hori, hain zuzen, aurreko urteko aldi berekoa baino ehuneko 3,51 handiagoa da.

Udazken-neguko sustapen egutegia

Urteko azken hiruhilekoan Bilbao Turismok sustapen egutegi bizia eduki behar du, merkatu berriak lortzeko eta daudenei eusteko helburuarekin. Lehen hitzordua, hain zuzen, Italian izango du, Riminin, urriaren 8a eta 10a artean TTG Incontri topagunea egingo baitute. Urrian, gainera, IMEX Las Vegas egingo dute, AEBetan pizgarri, bilera eta biltzar turismorako egiten duten ekitaldi giltzarria.

Azaroan, berriz, Bilbo presente egingo da World Travel Marketen (Londres), aisiako turismoko sektore profesionalari eskainitakoan, INTERaction ekitaldian (Toronto) eta INTUR barne turismoko nazioarteko azokan. Horrez gain, hilabete horretan, merkaturatze jardunaldi batean parte hartuko du Milanen.

Abenduan, Bilbo Bartzelonako IBTM azokan sustatuko dugu, pizgarrien sektorean erosle bolumen handia duen azoka izanik, eta bai Cannesen ere, zehazki, International Luxury Travel Market azokan. Azken ekitaldi hori erosteko ahalmen handiko bidaiariak erakartzeko egiten da, gehienak Europaren iparraldeko eta ekialdeko herrialdeetakoak, AEBetakoak eta Errusiakoak. Era berean, Bruselan egingo den merkaturatze jardunaldi batean ere parte hartuko dugu.

Dossierra