Bilbao International Logo

02/12/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Bilboko Alkateak Hiri eta Tokiko Gobernuen Munduko Kontseiluan parte hartuko du Klimari Buruzko Parisko gailurrean

Bilboko Alkateak Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen (CGLU) Munduko Kontseiluaren Parisko bileran parte hartuko du. Erakunde hori tokiko eta eskualdeetako gobernuak ordezkatzen dituen nazioarteko handiena da eta Bilbaok bertan parte hartu du 2013az geroztik. Munduko Kontseiluaren bilera Tokiko Liderren Klimari buruzko Gailurrarekin batera egingo dute. Gailur horretan, tokiko liderrek Parisen egunotan burutzen ari diren Aldaketa Klimatikoari buruzko Nazioarteko Konferentzian (COP 21) lagunduko duten ekintza bateratuak adostuko dituzte.

Munduko Kontseiluaren bilera honetan planeta osoko tokiko 500 ordezkari batzartuko dira. Nazioarteko eremuan tokiko gobernuen agenda politikorako garrantzi handiagoko zenbait gairi buruz eztabaidatzeko topagunea izango da bilera hau. Gai horiek, besteak beste, hurrengoak dira: krisi humanitarioen tokian tokiko eragina; hirien nazioarteko agenda berrian eginkizun nabarmenagoa edukitzeko tokiko gobernantza eduki beharra; eta, Garapen Iraunkorrerako Nazio Batuen 2030 Agendaren tokiko dimentsioa.

Estatuak baino txikiagoak diren egitura administratiboetako gobernuen eginkizuna sendotzeko balio izan du Gailurrak. Hala, klimaren aldaketaren kontra borrokatzeko tamaina handiagoko helburuak ezarri ahal izan dituzte. Bestetik, COP21eko bileran hirien ahotsa entzun ahal izateko balio izan du. Hala, haien ahaleginak kontuan hartu dira 2020tik aurrera atmosferarako emisio kutsakorrak murrizteko konpromiso lotesle. Eta behin betikoari buruzko negozioa egin bitartean, Planetaren Berotzea 2º C-tik beherakoa izateko helburuarekin.

Bilboren konpromisoa sendoa da, oro har, ingurumenaren alde eta, zehatz-mehatz, aldaketa klimatikoaren kontra. Arazoaren tamainarengatik eta jendea kontzientziatzeko zein sentsibilizatzeko asmoz, 2009an BIO, Aldaketa Klimatikoaren aurkako Bilboko Bulegoa, sortu zen.

Bilboren nazioarteko harremanak

Hiru egunez, Bilboko Alkateak hurrengo bileretan parte hartuko du: abenduaren 4an, ostiralean, Tokiko Liderrentzako Klimari buruzko Gailurraren inaugurazioan eta CGLUren Munduko Kontseiluan; abenduaren 5ean, larunbatean, Bureau Exekutiboan eta Kultura Batzordean, honetan Bilbon 2015ean egindako Kulturaren Gailurreko emaitzak jakinarazteko parte hartuko du; eta abenduaren 6an, igandean, Emakumeei eta Garapenari buruzko batzordean.

Bilboko Alkalteak, Juan Mari Aburtok, lehengo urrian Belfasten egin bezala, Parisko egonaldiaz baliatuko da munduko beste hiri batzuetako tokiko liderrekin, eta CGLUren modura, zenbait hiri batzen dituzten erakundeen eta sareen ordezkariekin alde biko harremanak eta bilerak egiteko.

Halaber, Alkateak Parisko Alkateari, Anne Hidalgo andereari bere elkartasuna erakutsiko dio azaroaren 13an Frantziako hiriburuan izandako gertakizun tragikoengatik.

Bilbo, CGLUren kide aktiboa da

Bilbo Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen (CGLU) kide aktiboa da 2004an sortu zenetik. Munduko Kontseiluan zuzenean ordezkatuta egoteaz gain, Bilbo CGLUren Ezagutzaren Hiri Digitalen Batzordeburua da. Organo honen xedea, tokiko gobernuen arteko ikuspegi eta dinamika bateratuaren garapena sustatzea da, teknologia berriak erabiltzearen eta lurraldeen garapen iraunkorrerako berrikuntzaren alde azaldu daitezen.

Bestetik, 2015eko martxoan, Bilbon egin zuten CGLUren Kulturari buruzko Lehenengo Gailurra hiru egunez, Kulturari lotutako 100 aditurekin baino gehiagorekin. Bertan, esperientziak aurkeztu zituzten, eztabaidak egin ziren eta kulturaren aldeko politikak sendotzearen aldeko konpromiso berretsi zuten. Gainera, garapen iraunkorraren erronkek tokiko gobernantza demokratikoa eskatzen dutela onartu zuten, herritarren parte-hartzearen nahiz iraunkortasunaren osagaien (sozialak, ekonomikoak, ingurumen-arlokoak eta kulturalak) arteko harremanak sendotzearen aldeko konpromisoaren bidez adierazita.