Bilbao International Logo

23/10/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

El Alcalde de Bilbao recibe al Embajador y al Cónsul de Venezuela

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak bulegoan izan ditu bisitari gaur goizean Mario Isea Bohórquez Venezuelako Enbaxadorea eta Yolanda Rojas Venezuelako Kontsula, Bilboko Udalaren eta Latinamerikako herrialde horren arteko loturak estutzen lagunduko duen kortesiazko topaketa batean.

Gaurkotasunezko nahiz bi aldeen intereseko gaiak aztergai izan dituen bilera honen bitartez, beste aurrerapauso eman da Bilboren nazioarteko proiekzioari dagokionez, bereziki gogoan izanik, hemengo hiri eraldaketa eta kudeaketa eredua ezinbesteko erreferentzia bilakatu dela Latinoamerikako eta mundu osoko hiri eta herrialde askorentzat.

Gaur Mario Isea Bohórquez enbaxadorearekin izandako topaketaren aurretik, Bilboko Alkateak lan-bilera bat izan zuen Yolanda Rojas Venezuelako Kontsularekin irailaren 8an, Yuri Arce Navarro boliviar kontsula ere tarteko zela.

Nazioarteko agenda trinkoa

Maiatzean Alkatetzara iritsi zenez geroztik, Juan Mari Aburtok nazioarteko 15 topaketa izan ditu guztira, Bilbo marka indartu eta gure hiria inbertsioen eta turismoaren trakzio-eragile bihurtzeko asmoz.

Honela, ekainaren 18an, Bilboko Alkatea Kolonbiako Etxebizitza Ministro Luis Felipe Henaorekin eta FINDETER Lurralde-Garapenerako Nazioarteko Banka Finantzarioko zuzendari María Mercedes Abondanorekin batzartu zen.

Horrez gain, Alkatetzako bulegoan izan ditu bisitari Mexikoko Leon hiriko alkatea, Bancomer bankuko zuzendaritzaren ordezkaritza batekin batera (abuztuak 25); Red Bull Cliff Diving World Series lehiaketaren antolatzaileak (irailak 10); BUILD Bilbao Urban Innovation and Leadership Dialogues nazioarteko foroan parte hartu zuten lider eta profesional amerikar eta europarrak (irailak 16); German Marshall Fund fundazioaren arduradunak (irailak 18); Txinako Etorkizuneko Liderrak Programako hirigile eta arkitektoen ordezkaritza bat (irailak 22); Eisenhower Fundazioaren ordezkariak (urriak 6 de octubre), eta Estatu Batuetako, Alemaniako, Frantziako, Suediako eta Norvegiago kontsulak, besteak beste.

Azkenik, urriaren 8an eta 9an, Bilboko Alkateak “Belfast Homecoming” delako topaketan parte hartu zuen Ipar Irlandan, Irlanda, Eskozia, Londres eta AEBetako ordezkari instituzional, enpresari eta adituekin batera, eta bertan, zehatz-mehatz azaldu ahal izan zuen Bilbo nazioarteko erreferentzia bihurtu duen hiri, gizarte eta kultur eraldaketa-eredua.