Bilbao Arte

Bilbao Arte Urazurrutia kalean dagoen artisten mintegia da, Bilbo Zaharrean. Hamabi estudio dauzka, artistei aldi baterako uzten zaizkienak, zenbait tailer -argazkilaritza, teknologia berriak, grabatua eta plato-filmazioa-, mediateka bat eta erakusketa areto garrantzitsu bat. Gehiago irakurri

Sala Rekalde

Bizkaiko Foru Aldundiak sortu zuen 1991n, izena ematen dion Bilbo erdiguneko kalean. Hasieran, Errekalde Aretoa XX. mendeko bigarren zatiaren gaurdainoko arte erakusketarako gunerik garrantzitsuena izan zen, eta nazioartean izen handiko artisten lanak hartu zituen hirian, Guggenheim Bildumaren lehen aurkezpenak barne. Gehiago irakurri

Galerías de Arte

Bilboko galeria pribatuen eskaintza zabala eta anitza da. Joera, genero eta modu askotariko espektroa hartzen dute, baina garaikidetasunaren aldeko apustua nabarmena da. Atal honetan, hiriko galeria garrantzitsuenen errepasoa eskaintzen dizuegu. Gehiago irakurri

Museo Guggenheim Bilbao

Guggenheim Bilbao Museoa sortu izana kontu artistikotik haratago doa. Handikerietan erortzeko arriskurik gabe, gure hiriaren historiaren inflexio puntua da, eta “Guggenheim efektua” deitu denaren genesia, sortzea eta eboluzioa ikasgaia izango da gure etorkizun hurbileko eskoletan. Gehiago irakurri

Museo de Bellas Artes

1997an Guggengheim Museoa sortzearekin batera, Arte Ederren Museoaren aktibitatea eta papera ez ziren murriztu, alderantziz, handitu egin ziren; gainera, horrela aurreikusita zegoen. Gaur egun, Arte Ederren Museoa oinarrizko erakundea da Bilboko bizitza kulturalerako, ez bakarrik erakusketaren ikuspuntutik begiratuta, baita gordetzeko eta ikertzeko daukan nortasun horri esker ere. Urtean-urtean 200.000 bisitari inguru hartzen ditu. Gehiago irakurri