Bilbao International Logo

ART CITY

Artearen apustua oso lotuta dago Bilbok hartu duen hiri eta ekonomia garapenaren eredu aldaketarekin.

Ez Guggenheim Museoa bakarrik, arte garaikidearen erakusketarik sofistikatuenak ekartzeko gaitasuna duena, Arte Ederren Museoa ere, bere berrikuntza ikusgarriarekin, eta Bilbao Arte Fundazioa programak sustatzen ari dira artea bere esparru guztietan ekoiztu eta zabaltzeko.

Sartu

Artea kalean

Bilbotik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da.

Salvador Dalí, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Miquel Navarro, Manolo Valdés, Jeef Koons, Luis Borgoise, Vicente Larrea… bezalako artistek beren irudimenaren lekukoa utzi dute eta dimentsio berria ematen diote hiriko zenbait lekuri.

Sartu

Hiri altzariak

Eserlekuak, paperontziak, txorkoak, luminariak, oztopo-zutoinak, autobus geltokiak, seinaleak...

Atal honetan hiria identifikatzen duten elementu urbanoak erakutsiko ditugu, askotan oharkabean pasatzen direnak.

Sartu

BILBAO DESIGN

Diseinuaren kontzeptua oso zabala da. Hain zabala da, askotan artearekin edo artearen beste esparru batzuekin dagoen muga oso lausoa dela.

Atal honetan saski-nahaski bat aurkezten dizuegu, diseinua ildo nagusi duten edukiekin.

Sartu

Bilbao Art District

Bilbao Art District jaio egin da, galeriek, museoek eta hiriko artearen esparruko eragilerik garrantzitsuenek elkarrekin martxan jarri duten ekimen bat, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea, babesa eta lankidetza ditu.

Sartu

29/10/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

DISKOBOLOA IZANGO DA PIEZA GONBIDATUA OSTEGUNEAN, BILBOKO ARTELAN BERREGINEN MUSEOKO “ARTELAN BERE TESTUINGURUAN” ZIKLOAN

Hilean behin, programak Museoko bildumako piezak aztertzen ditu, hitzaldi eta doako bisita gidatu baten bidez.

Hilero antolatzen den “Obra bere testuinguruan” hitzaldi-ziklora gonbidatzen zaituztegu. Hitzaldi-ziklo honi esker, Bilboko Berreginen Museoan ikusgai dauden artelan esanguratsuenak sakon aztertu daitezke. Aipatutako museoa Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren zuzendaritzapean dago.

Diskoboloa, antzinaroko eskulturarik famatuenetakoa, protagonista izango da ostegun arratsaldean, Bilboko Berreginen Museoan. Grand Tour. Italia, Museoko aldi baterako erakusketa berriko eskulturetako bat izango da aipatutako erakusketaren inaugurazioaren atarikoa, datorren azaroaren 5ean.

Diskoboloaren brontzezko jatorrizkoa gaur egungo arora heldu ez den arren, Erromatar garaiko hainbat kopiari –osorik edo zatika– esker, horren itxura nolakoa zen asma dezakegu.

Hitzaldiak, oraingoan, Diskobolo famatuaren bertsio ospetsuenetako baten kopiaren analisia izango du oinarri. Hain zuzen ere, Charles Townley bildumazale aberats eta jaun ingelesak XVIII. mendean erositako kopia, gaur egun Londresko Britainiar Museoan ikusgai dagoena. Eskultura ospetsua Tívoliko (Italia) Villa Adrianan aurkitu zen, 1791n, eta hiru urte behar izan zituen Londresera heltzeko; izan ere, Aita Santuak ezezkoa eman zion hain balio handiko pieza bat Estatu Vatikanoetatik kanpora ateratzeari. Indusketa-lan horietan geroago aurkitutako beste diskoboloari esker, lehenengo pieza esportatzeko prozesua desblokeatu ahal izan zen.

Hitzaldiak eskulturaren ezaugarri garrantzitsuak aztertuko ditu, adibidez, ia osorik (burua izan ezik) aurkitu zutela, eta inguruetan aurkitutako antzinako beste buru bat gehitu zitzaiola. Hala ere, estatua osatzerakoan, burua modu okerrean jarri zen; izan ere, diskoari begiratu beharrean (jatorrizkoak bezala), lurrari begiratzen dio.

Itziar Martija, hizlaria, eskulturaren egiazkotasunaren eta konposizioaren inguruan sortutako iruzkinei buruz arituko da; era berean, Diskoboloaren buruaren benetako jabea Hermes sandalia lotzen irudikatzen duen estatua batena izateko aukerari buruzko iritziak ere aztertuko ditu.

“Artelana Bere Testuinguruan” Zikloa

  • Eguna: osteguna, urriak 29.
  • Ordua: 18:00.
  • Sarrera librea, aldez aurretik erreserbatu gabe.

Museoaren ordutegia:

  • Asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.
  • Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara.
  • Itxita astelehen eta jaiegunetan.

INFO GEHIAGO: www.museoreproduccionesbilbao.org