Bilbao International Logo

BILBAO URBAN EVOLUTION

Industria hiria izatetik, zerbitzu eta kultura hiria izatera.

Gaur egun, Bilbo, hiri-birmoldaketaren adibiderik onenetarikoa da. Hiribilduaren hiri-garapena ezagutu modu ikusgarri eta intuitiboan, hirian egindako lanik garrantzitsuenetatik ibilbide historikoa eginez.

Sartu

Bidean

Hiribilduaren eraldaketa ez da hasiera eta bukaera duen prozesua, denboran jarraitzen duen zerbait baizik.

Bilbo urbanismo eta arkitektura arloetan punta-puntako hiri bezala egonkortuko duten proiektuak ezagutu, etorkizuneko lorpenak.

Sartu

Lan berriak

Azkenaldian, Bilbo urbanismo eta arkitektura estreinaldi handiak dituen hiria da.

Atal honetan, xehetasun osoz erakusten ditugu bukatutako lan berriak, Bilbo Berriaren parte direnak.

Sartu

Eraikin historikoak

Bilbok bere historia gordetzeko guztia eman du.

Eraikin historikorik gehienak birmoldatu eta gorde egin izana ezinbestekoa da arkitektura berria aspaldiko artisten arkitekturarekin uztartzeko.

Sartu

IZARDUN ARKITEKTOAK

Nazioarteko arkitekto ospetsuek hiri xarmagarri honetan arte-lan modernoak utzi dituzten heinean (haietako askok Pritzker saria jaso dute, hots, Arkitektura arloko osperik handieneko saira), beste batzuek zenbait eraikin berri dituzte haien sinadura utziz.

Sartu

31/01/2011

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

E. BEGOÑA

Begoña elizatea izan zen Bilborekin anexionatu zen arte, XX. mendea hasita, Hiribilduaren asmo espantsionistaren garaian. Zelatari agertzen da auzo hau hiriaren gainean, eta bertako tenplua gatazka sozial eta gerren lekuko mutu izan da. Hori dela-eta, berreraiki eta berritu behar izan da askotan.

Goian gotikoa, eta behean, Itsasadarra izango zenaren (oraindik ibai) ondoan Bizkaiko lehen eraikin industriala kontsideratzen dena, gaur egun irakaskuntzarako erabilia: orografia malkartsuko distritua mugatzen duten bi eraikin handiak.

E1. BEGOÑAKO BASILIKA

Basilika itxurako oinplanoa, sei tarteko hiru nabe dituena, gurutzadura lerrokatua eta oinera jaisten den garapen longitudinala.
Eraikuntza estilo gotikoarekin hasten da, eta lanak egin ahala galtzen da estilo hori. Atari nagusiak, manierista, Gil de Hontañonen kutsu gaztelarra duena, San Anton elizaren eskema errepikatzen du; koruak estilo klasikoa dauka.

XVI. mendean eta XVII. mendeko lehen hamarkadetan egindako lanak (eraikin zaharra botatzea, nabeak eraiki, dorrea, korua…) plano-egile eta maisu harginena izan ziren, horien artean Martín Garita. Udalak onartu zuen azken horren planoa lanarekin amaitzeko, tenpluko obra nagusiaren azken errematea Martín Ibáñez de Zalbideari badagokio ere, koru gaineko kapera itxi baitzuen eta sakristia amaitu.

1900ean inauguratu zen, koroatze ospetsuaren ekitaldiekin batera. Lehenago hasi zen, 1876an, azken berritzea, espadaña dorrearen errematearekin (Jose Maria Basterra arkitektoarena).

COLEGIO LUIS BRIÑAS

E2. LUIS BRIÑAS IKASTETXEA

Jolas bolumetrikoan eta fatxaden kontrastean dauka eraikin honek bere potentzialtasuna, erdiko dorrea barne. Bere benetako estilo espresionista estalki arrazionalistaren baitan gordetzen da, ikustekoa benetan.

Konplexutasun handiko programari soluzio formala emateko zailtasunak hazten ziren orubearen tamaina txikiagatik eta maldagatik. Ispizuak (San Frantzisko auzoan ikastetxea eraikitzeko lehiaketan epaile izandakoa) lau altuerako eraikin konpaktua proposatzen du, bakoitza bere garrantziarekin erditik muturretara; piezak batze horrek solairuen nolabaiteko zatikatzea sortzen du.

Inguruko etxebizitza blokeek “itxi” egin dute eraikina apur bat, baina azken berritzeari esker, bere nortasuna berreskuratu egin du. Mugimendu Modernoaren arkitektura katalogoan, DOCOMOMO, aurki daiteke.