Bilbao International Logo

27/05/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

El Sol en Bilbao hasta 2019. El Festival Iberoamericano de la Comunicación Publicitaria prolonga su celebración en nuestra ciudad por tres años

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak modu positiboan baloratu dute “EL SOL” Publizitate Komunikazioaren Jaialdi Iberoamerikarra 2019. urtera arte geratzea. Berri horrek agerian utzi du jaialdiak hirian egoteko duen borondate tinkoa, bai esperientziaren arrakastagatik, bai lehiaketak hirian eta lurraldean izan duen harrera onagatik. Gainera, ikusi da Bilbok eta Bizkaiak nazioarteko proiekzioa duten hiriko ekitaldiak antolatzearen aldeko apustua egin dutela, jardun ekonomikoa sustatzeko eta enplegua sortzeko motor gisa.

“EL SOL” jaialdiaren XXX. edizioa da 2015. urtekoa, eta jaialdiak azken urteetan izandako hazkuntza iraunkorra dela-eta, ekitaldia publizitate-sormenaren erreferente modura finkatu da estatuan eta Latinoamerikako herrialdeetan.

Harreman egonkorra eta emankorra

Antolatzaileek esandakoaren arabera, “EL SOL” jaialdiak hiri ireki bat aurkitu du Bilbon; izan ere, etenik gabeko eraldatzeko prozesu batean dago murgilduta eta jaialdia bere ehun ekonomikoan integratzea lortu du, balio eta etorkizun handiko sektore batean, hau da, industria sortzaileen sektorean. Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sektore hori estrategikotzat jotzen dute.

Ekitaldiaren bidez, eragin ekonomiko positiboa sortzen da, eta, gainera, hiriko hotelen sektorearentzat urteko gertakaririk garrantzitsuenetako bat da. Bestalde, jaialdian urtero biltzen diren ordezkarien presentziak ostalaritza- eta merkataritza-establezimenduei mesede egiten die.

Bizkaiko erakundeen iritziz, “EL SOL” Publizitate Komunikazioaren Jaialdi Iberoamerikarrarekin denbora gehiagoz bat egiteak aukera emango du komunikazioari, sormenari, berrikuntzari eta diseinuari guztiz lotuta dagoen hiriaren eta lurraldearen irudia kanpoan proiektatzeko.

El Sol - Publicidad 2015