Bilbao International Logo

Bilbao Internacional enpresak

PUBLIKOAK

LOGO BILBAOPORT

Bilbao Port (Bilboko Portu Agintaritza) Bizkaiko Golkoaren ekialdean eta Europako Atlantiko itsasertzaren erdigunean kokatzen da. Kokapen geografiko pribilegiatu horri esker, nazioarteko porturik garrantzitsuenak lotzen ditu. Lotura bereziki ona du Ameriketako eta Ipar Europako portuekin. Itsasoko ohiko 200 zerbitzu baino gehiagok munduko 500 porturekin lotzen dute.

Portuak lan egiteko baldintzarik onenak betetzen ditu. Mota guztietako salgaiak eta itsasontziak hartzen ditu eta eguneko 24 ordutan eta urteko egun guztietan lan egiten du, sakonera eta mareekin inolako arazorik sortu gabe.

Portuak puntu batzuetan 32 m-ko sakonera duenez, egokia da ontzi handiak porturatzeko. Nabarmentzekoak dira kaiak dituen 17 km-ak eta merkantziak gordetzeko dagoen eremu zabala: 250.000 m² baino gehiago estalita, 30.000 m2 gordailu frankoetarako eta 25.300 m² hozkailu-biltegietarako.

Instalazioaren azalera, guztira, 313 hektareakoa da lurrean eta ia 1.700 hektareakoa uretan. Instalazio bereziak daude merkantzia bakoitzerako: merkantzia orokorrak, edukiontziak, ontziratu gabekoak (bai solidoak, bai likidoak), barazkiak eta frutak eta automobilak.

Bilbao Metropoli 30

Bilbao Metropoli-30 elkarte publiko-pribatua da. 1991n sortu zen, eta gaur egun 140 bazkide baino gehiago ditu, Bilboko metropolialdeko sektore desberdinak ordezkatzen dituzten enpresa pribatuak, instituzioak eta erakundeak barne. 1992ko ekainaren 9an, Eusko Jaurlaritzak “Onura Publikoko Erakunde” izendatu zuen Elkartea; izan ere, beraren arabera, Euskadiren interes orokorraren sustapenean laguntzen du, jarduerak garatuz; bereziki, Bilboko metropolialdea eta bere eragin-eremu osoa barne hartzen duelako, Elkartearen jardueretatik sortutako onuren hartzaile gisa.

Bilbao Metropoli-30, beraz, foro neutrala da, eta elkartera atxikitako instituzioei aukera ematen die epe luzera Bilbao Metropolitarraren etorkizunaz pentsatzeko, era aberats eta parte-hartzailean, Metropoliaren gainerako alderdiekin lotutako beste eragile guztien lankidetza eskuzabalarekin. Horiek horrela, Elkartearen ekintza-eremua estrategikoa eta epe luzerakoa da, horretarako, bazkideen gaitasun exekutibo, politiko eta ekonomikoan oinarrituz.

Bilbao Ria 2000

BILBAO Ría 2000 herri diruko akziokako baltzua da eta 1992ko azaroaren 19an sortu zen. Estatuko Administrazio Zentralak eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek osotzen dute erdi bana. Estatuko Administrazioa zenbait herri enpresek ordezkatzen dute (SEPES – Etxebizitza Ministeritzaren menpe dagoen Lurzoruaren Enpresa Erakunde Publikoa –, Bilboko Portu Agintaritza, Adif eta Feve) eta EAEren ordezkotzaz, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilbao eta Barakaldoko Udalak arduratzen dira. Elkartearen zeregina Bilbao metropolitarraren alde andeatuak eta gainbera dauden industria eremuak berreskuratzea da. Horretarako, hirigintza, garraio eta ingurumen arloko egitasmoak koordinatu eta gauzatzen ditu. Honako hauek dira gaur egun lantzen ari den esparruak: Abandoibarra, Ametzola, Trenbidearen Hegoaldeko Sahiesbidea, Bilbao Zaharra, Basurto-San Mames-Olabeaga, Basauri eta zenbait trenbide azpiegitura.

BILBAO Ria 2000 sortzeko, 1,8 miloi eurotako kapitala jarri zen. Orduz geroztik, elkarteak herri aurrekontuak erabili gabe dirubidezko oreka lortzeko daukan gaitasuna erakutsi du. Hori bi gauzei esker lortu du; alde batetik, akziodunek Bilboko eta Barakaldoko erdigunean dauzkaten lursailak uzten dizkiotelako eta bestetik, udalek lorzoru horientzat aurrikusi duten erabilera aldatzen dutelako. BILBAO Ria 2000k lursailak urbanizatzeko dirua jartzen du eta eragile pribatuei saltzen dizkie partzelak. Horrela lortzen duen gaindikina, metropoliarentzat garrantzitsuak diren ihardueretan erabiltzen da; hona hemen horren zenbait adibide: Trenbidearen Hegoaldeko Sahiesbidea, Bilbao Zaharra, eta Basurto-San Mames-Olabeagari dagokiona. Gainera, BILBAO Ria 2000k Europar Batasunaren laguntzak ere hartzen ditu.

Consorcio de Aguas de Bizkaia

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa erakunde mankomunatua da, eta Bizkaiko milioi bat biztanle baino gehiagori zerbitzua ematen dien lehen mailako sarearen kudeaketaren arduraduna da, bai edateko uraren hornikuntzarena zein hondakin uren saneamenduarena.

Eusko Trenbide Sarea

ETS, Euskal Trenbide Sarea/Red Ferroviaria Vasca, Eusko Jaurlaritzak 2004an sortu zuen Erakunde Publikoa da, Euskadiko tren sektorea berrantolatzeko eta garraio moten oreka berria bultzatzeko, ingurumen eragin txikiena duten garraioen alde, trenaren alde, batez ere.

Euskal Trenbide Sareak Euskadiko Autonomia Erkidegoaren eskumen diren trenbide azpiegiturak kudeatzen eta administratzen ditu. Horrez gain, gaur egun dagoen Trenbide Sarearen kontserbazio egokia bermatzeko, azpiegitura aktibo berrien eraikuntzarekin, trenbide azpiegituren modernizazioarekin eta hobekuntzarekin, segurtasun eta telekomunikazio instalazioekin eta trenbide pasaguneak kentzearekin eta haietan segurtasuna hobetzearekin erlazionaturik egin beharreko jarduketa guztiak burutzen ditu.

Metro Bilbao

PRIBATUAK

BBVA

BBVA finantza-zerbitzuak ematen dituen  talde globala da eta bere bezero diren pertsona zein enpresei produktu eta zerbitzuen aukera osoa eskaintzen die. Taldea, orain dela 150 urte baino gehiago jaio zen eta  Espainiako merkatuan, buruzagitza sendoa du. Gainera, nazioarte mailan presentzia sendoa izanik; Hego Ameriketan frankizia liderra da ; Mexikon lehen finantza erakundea eta AEBtan gordailu mailan 15 banku handienetariko bat da. Txina eta Turkian nazioarteko presentzia duten erakunde gutxienetariko bat da. BBVAk 104.000 pertsona enplegatzen ditu  mundu osoko 30 herrialde baino gehiagotan, 47 milioi bezero baino gehiago ditu  eta 900.000 akziodun. BBVAk ideia batekin definitzen du bere enpresa ikuspegia: “Pertsonentzako etorkizun hobe bat lortzeko lan egiten dugu”.

Iberdrola

IBERDROLA da energia talde nagusia Espainian; burtsa kapitalizazioari begira, munduko konpainia elektrikorik handienetarikoa, eta energia eolikoan liderra munduan. Lidergo hori industria-proiektu sendoa, errentagarria eta balioaren sortzailea garatzearen ondorio da, nazioarteko hazkunde jasangarriaren estrategian oinarrituta, baita giza talde kultura anitzean ere (40 herrialde desberdin baino gehiagotan egunero lan egiten duten 30.000 pertsonatik gora). Horrela bermatzen da planetako energia horniketarik garbi eta seguruena.

Azken hamarkadan, IBERDROLAk hazkunde prozesu handia bizi izan du eta nazioarteko bihurtu da. Horri esker, munduko energia-enpresarik nagusienetarikoa da, energia eta gasez hornitzen baititu 28,5 milioi bezero baino gehiago. Hurrengo urteotan, konpainiak jarraituko du bere nazioarteko lidergoa egonkortzen, garapen jasangarriaren aldeko apustua berrindartzen eta balioa sortzen aktibitatea daukan munduko eskualde guztietan.

Hurrengo urteotako IBERDROLAren hazkundea ez da bakarrik Estatu Batuetan, Erresuma Batuan eta Espainian zentratuko, potentzialtasun handia duten herrialdeak ere hartuko ditu, Brasil edo Mexiko kasu. Gainera, lanean jarraituko du hornikuntza seguru, lehiakor eta jasangarria bermatzeko, eta horrela, elektrizitatea sortzeko teknologiarik garbienak ezinbestekoak izango dira klima aldaketaren kontra borrokatu eta erregai fosilen dependentzia murrizteko.

Idom

IDOM, ingeniaritza, arkitektura eta aholkularitzazko zerbitzu profesionalen merkatuan aintzindari bat da. Bere jardueraren ia %40a eremu internazionalean garatzen du, 32 bulego 14 herrialdetan banaturik dituela.

IDOMek bere independentzia nola babestu jakin izan du beste edozein talde ekonomikoren zein edozein interesen aurrean, mende erdian zehar. Denbora horretan 10.000 bezero baino gehiago hartu ditu 20.000 proiektutan parte hartuz munduko bost kontinenteetan.

Proiektu konplexu eta diziplina anitzekoak ekiten direnean, IDOMek sendotasun bereizgarriak agertzen dituen arren dimentsio txikiagoko enkarguak egiteko gaitasuna ere badu. Azken finean proiektu guztiek garrantzi bera dute hauen tamainari arreta eman gabe, Firmaren izatekoaren arrazoia bezeroa eta honen beharrak baitira.

SENER

SENER, 1956 an Bilbon sortu zen ingenieritza eta teknologia talde pribatu bat da, bere helburua bezeroei soluzio teknologiko aurreratuenak eskaintzea da, eta bere berrikuntza eta kalitatearen kompromesuagaitik eta duen independentziagaitik nazioarteko ezagutzaz gozatzen du.

SENERek ingeniaritzaren berezko aktibitateak elkartzen ditu, Energia eta Ingurumen eta Aeroespazial arloetan lan egiten duten empresatan industria-partaidetza edukiz gain.

UNIPORT

Bilboko itsas eta portu sektoreak, zeina 200 enpresek osatzen baitute, azken hamarkadan, Bilboko kai zaharrak utzi ondoren,  1.500 milioi eurotik gora inbertitu ditu Kanpoko Abran; horrela, bada, beti puntakoa den euskal kanpo-sektorearen bazkide estrategikoa bilakatu da sektore horrek bere burua nazioartean agertzeko ahiten ari den ahaleginetan.

UniportBilbao Bilboko itsas eta portu sektorea ordezkatzen duen Elkartea da, eta bere xedeak zerbitzuak lehiakor bilakatzea eta sektorea sustatzea dira.