Bilbao International Logo

ART CITY

Artearen apustua oso lotuta dago Bilbok hartu duen hiri eta ekonomia garapenaren eredu aldaketarekin.

Ez Guggenheim Museoa bakarrik, arte garaikidearen erakusketarik sofistikatuenak ekartzeko gaitasuna duena, Arte Ederren Museoa ere, bere berrikuntza ikusgarriarekin, eta Bilbao Arte Fundazioa programak sustatzen ari dira artea bere esparru guztietan ekoiztu eta zabaltzeko.

Sartu

Artea kalean

Bilbotik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da.

Salvador Dalí, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Miquel Navarro, Manolo Valdés, Jeef Koons, Luis Borgoise, Vicente Larrea… bezalako artistek beren irudimenaren lekukoa utzi dute eta dimentsio berria ematen diote hiriko zenbait lekuri.

Sartu

Hiri altzariak

Eserlekuak, paperontziak, txorkoak, luminariak, oztopo-zutoinak, autobus geltokiak, seinaleak...

Atal honetan hiria identifikatzen duten elementu urbanoak erakutsiko ditugu, askotan oharkabean pasatzen direnak.

Sartu

BILBAO DESIGN

Diseinuaren kontzeptua oso zabala da. Hain zabala da, askotan artearekin edo artearen beste esparru batzuekin dagoen muga oso lausoa dela.

Atal honetan saski-nahaski bat aurkezten dizuegu, diseinua ildo nagusi duten edukiekin.

Sartu

Bilbao Art District

Bilbao Art District jaio egin da, galeriek, museoek eta hiriko artearen esparruko eragilerik garrantzitsuenek elkarrekin martxan jarri duten ekimen bat, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea, babesa eta lankidetza ditu.

Sartu

20/09/2011

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Exposición: “Objetos Imposibles” de Jacques Carelman

2011/09/27 - 2011/10/16. AlhóndigaBilbao.

Info: AlhóndigaBilbao

Erakusketa honek margolari, eskultore, ilustratzaile, eszenografo eta, batez ere, autodidakta den Jacques Carelman frantziarraren “Objektu ezinezkoen Katalogoa” izeneko obra biltzen du.

Carelman-ek umorea erabiltzen du sortze prozesuan. Logika eta zentzugabekeria zorroztasun handiz bat eginez asmatzen eta imaginatzen du. Denok ezagutzen dugun errealitatea itxuraldatzen du. Jostagarri da, dibertitzen da eta, apropos, ezertarako balio ez duten objektu arruntak adibide zoragarritzat hartuz, egunerokotasunaren ikuspuntu ezberdin eta kreatiboa ematen digu.

Erakusketa 1972an aurkeztu zen lehen aldiz, Marsan Pabiloian, Louvreko Museoan. Ordutik handituz joan da 200 objektu eta 100 irudi izatera heldu den arte. 2.500.000 bisitarik baino gehiagok ikusi dute hiri ezberdinetan: Paris, Bartzelona, New York, Jerusalem, Tokio, Hanburgo, Madril, etab.

Artistak honela azaltzen du zein den erakusketaren filosofia: “kontsumo gizarteari buruzko kritika da, mendebaldeko herrialde aberatsetako hirietako biztanleek edozein gauza erosteko, denbora gutxira baztertzeko eta kontsumitzen jarraitzeko duten beharra barregarri utzi nahi da. Gure gizarteetan objektuari zaion mirespenari sakratutasuna kentzea da helburua.”

+ Info: La Risa de Bilbao