Bilbao International Logo

ART CITY

Artearen apustua oso lotuta dago Bilbok hartu duen hiri eta ekonomia garapenaren eredu aldaketarekin.

Ez Guggenheim Museoa bakarrik, arte garaikidearen erakusketarik sofistikatuenak ekartzeko gaitasuna duena, Arte Ederren Museoa ere, bere berrikuntza ikusgarriarekin, eta Bilbao Arte Fundazioa programak sustatzen ari dira artea bere esparru guztietan ekoiztu eta zabaltzeko.

Sartu

Artea kalean

Bilbotik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da.

Salvador Dalí, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Miquel Navarro, Manolo Valdés, Jeef Koons, Luis Borgoise, Vicente Larrea… bezalako artistek beren irudimenaren lekukoa utzi dute eta dimentsio berria ematen diote hiriko zenbait lekuri.

Sartu

Hiri altzariak

Eserlekuak, paperontziak, txorkoak, luminariak, oztopo-zutoinak, autobus geltokiak, seinaleak...

Atal honetan hiria identifikatzen duten elementu urbanoak erakutsiko ditugu, askotan oharkabean pasatzen direnak.

Sartu

BILBAO DESIGN

Diseinuaren kontzeptua oso zabala da. Hain zabala da, askotan artearekin edo artearen beste esparru batzuekin dagoen muga oso lausoa dela.

Atal honetan saski-nahaski bat aurkezten dizuegu, diseinua ildo nagusi duten edukiekin.

Sartu

Bilbao Art District

Bilbao Art District jaio egin da, galeriek, museoek eta hiriko artearen esparruko eragilerik garrantzitsuenek elkarrekin martxan jarri duten ekimen bat, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea, babesa eta lankidetza ditu.

Sartu

26/01/2011

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Eskulturak Abandoibarran

Eskulturak Abandoibarra 3

7. JUDITH (2002)

EGILEA: MARKUS LÚPERTZ (1941)

KOKALEKUA: Erribera Parkea, Liburutegi aurrean.

EZAUGARRIAK: Brontze modelatuzko 1.500Kg.

Markus Lüpertz eskultore alemanak barrokoa dela dio bere Judith lanaz. Konplexua da ere heroi hebrearraren istorioa: Holofernes jeneral asiriarra seduzitu zuen eta lepoa moztu zion bere zerbitzariaren laguntzarekin. Mitoak dio, gainera, buru ebaki hori erakusteak ihesean jarri zuela etsaien ejertzitoa, eta Bethulia herria salbu geratu zen.

Brontze modelatu honen hiru metrotik gorako garaiera eta 1.500 kiloko pisua, Abandoibarrako Erribera Parkean dago 2003tik. Zuzena eta goretsia da, eta aurpegia nabarmentzen zaio batez ere. Eskultore espresionistak, Bilbo ondo ezagutzen duena, arte lanak dauzka ere hortik hurbil dagoen Arte Ederren Museoan.

8. BEGIRARI IV (1997, 2003an instalatua)

EGILEA: EDUARDO CHILLIDA (1924-2002)

KOKALEKUA: Aita Arrupe pasabidearen amaieran.

EZAUGARRIAK: Korten altzairua. 7,10 metroko altuera.

Faro zaindari bat bezalakoa, lan bertikala da, planteamendu totemikoarekin. Korten altzairua zabaltzen doa behetik gora. Goialdean, barruko bolumen baten espazioa irekitzen da, eta horren hutsuneak begi itxura ematen dio, lekua seinalatzen duen Polifemo handia bailitzan.

9. EXPLORER’S BOOK

EGILEA: SIR ANTHONY CARO (Londres 1924)

KOKALEKUA: Pedro Arrupe pasabide ondoan

EZAUGARRIAK: Altzairua eta hormigoia. Neurriak:1,63 x 1,90 x 2,05metro

Bilboko Pedro Arrupe pasabide ondoan dago. Liburu ireki baten itxura duen altzairu eta hormigoizko pieza hau itsasontzietako ainguren hondakinez eginda dago. Horrela, Carok bere sintexi pertsonala azaltzen du, figuratibo eta abstraktu artean.

Sir Anthony Caro (Londres, 1924) eskultura garaikide ingelesaren berriztatzaileen artean dago, baita gaur egun dauden eskultore abstraktu garrantzitsuenen artean ere. Londres, Berlin eta Milango Arte Ederren Akademietako kide da. St Martin arte eskola londrestarrean irakasle izan da, eta hortaz, influentzia handia izan du bi artista-belaunalditan gutxienez.

Eskulturak Abandoibarra 4

10. PUPPY (1992)

EGILEA: JEFF KOONS (York, Pensilvania, 1955)

KOKALEKUA: Guggenheim Bilbao Museoa

EZAUGARRIAK: Altzairu herdoilgaitza, sustratua eta loratzen ari diren landareak. 1.240 x 830 x 910 cm.

Puppy, Jeff Koonsen eskultura da, Museoaren kanpoaldean iraunkorki instalatua, eta lehenaldia eta oraina bat egiten dituena. Ia lau metro altu den lan honi altzairu herdoilgaitzezko egitura batek eman dio itxura, modelaketa programa sofistikatu baten bidez diseinatu delarik, eta hemezortzigarren mendeko lorategi egituratuak gogora ekartzen dizkigu.

Puppyk -West Highland terrier txakurra, hasieran zurez tailatutako eskultura izateko sortua- loreen eta txakurkumeen ikonografiarik eztiena konbinatzen du sentimentalismoari gorazarre egiten dion monumentu honetan.

11. IDI-BIHOTZAK (1995-2004)

EGILEA: JEFF KOONS (York, Pensilvania, 1955)

KOKALEKUA: Guggenheim Bilbao Museoa

EZAUGARRIAK: Kromo asko duen altzairu herdoilgaitza koloredun laka zeharrargiarekin

Bertzioa: 5 aletik 4. 203 x 460 x 520 zm.

Idi-bihotzak, tamaina erraldoiko kolorezko puxiken moduan sortuak (2 metro altu eta 5 metro zabaletik gora), Koonsek 1994an hasitako Ospakizuna sail anbiziotsuko zati da. Urtebetetze-jai, opor eta festa-ekitaldiei lotutako objektu orokorrak eta herrikoiak (festa-txanoa dela, Pazko tarta-bihotzak eta -arrautzak direla) inspirazio-iturri hartuta, Ospakizuna saileko pintura eta eskulturek Koonsek haurtzaroko elementuekin etengabe izandako erlazioa islatzen dute. Idi-bihotzetako altzairu herdoilgaitz distiratsu eta aratzeko gainazalek artistaren lehenagoko lanak ekartzen dituzte gogora, adibidez, Rabbit (1986); bertan, objektu puzgarri arrunt bat zerbait gogor, distiratsu eta sinboliko bihurtu zen.

Idi-bihotzetan eta Ospakizuna sailean agertzen diren animalia-globoetan, baita Puppy itzelean ere (1992), Koonsek eskala eta materialak manipulatu ditu susma ezineko neurrietaraino. Idi-bihotzakek eskultura minimalista batzuen industria-forma handiak ekartzen ditu gogora, baina eskultura baikor bat eta kolorez betea ere bada, desfileko karroza alai bat irudi.

12.ZUHAITZ GARAIA ETA BEGIA, (2009)

EGILEA: ANISH KAPOOR (Bombay, India 1954)

KOKALEKUA: Guggenheim Bilbao Museoa

EZAUGARRIAK: Ispilu-akaberadun leundutako altzairu esferek.

Lan liluragarri hau Guggenheim Bilbao Museoaren iparraldeko urmaelean dago. Ispilu-akaberadun

leundutako altzairu herdoilgaitzezko laurogei esferek osatzen dute eta hala, lanak ingurukoa behin eta berriro islatzen du, hots, isla fraktalak sortzen ditu: esfera bakoitzak bere burua, paisaia, Museoaren ingerada eta horren arkitektura uztartzen ditu.

Irudien angelua aldatuz doa ikuslearen begiradak eskulturan gora egin ahala. Era horretan, artistak gauzen itxuraren iragankortasuna adierazten du eta, argi-itzalen, bolumen eta espazioen erabilera konplexuaren bitartez, ikusten dugun munduaren ezegonkortasunari buruz pentsarazten digu, lurrera baitakar hodeiak eta zerua.

Orrialdeak: