Bilbao International Logo

ART CITY

Artearen apustua oso lotuta dago Bilbok hartu duen hiri eta ekonomia garapenaren eredu aldaketarekin.

Ez Guggenheim Museoa bakarrik, arte garaikidearen erakusketarik sofistikatuenak ekartzeko gaitasuna duena, Arte Ederren Museoa ere, bere berrikuntza ikusgarriarekin, eta Bilbao Arte Fundazioa programak sustatzen ari dira artea bere esparru guztietan ekoiztu eta zabaltzeko.

Sartu

Artea kalean

Bilbotik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da.

Salvador Dalí, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Miquel Navarro, Manolo Valdés, Jeef Koons, Luis Borgoise, Vicente Larrea… bezalako artistek beren irudimenaren lekukoa utzi dute eta dimentsio berria ematen diote hiriko zenbait lekuri.

Sartu

Hiri altzariak

Eserlekuak, paperontziak, txorkoak, luminariak, oztopo-zutoinak, autobus geltokiak, seinaleak...

Atal honetan hiria identifikatzen duten elementu urbanoak erakutsiko ditugu, askotan oharkabean pasatzen direnak.

Sartu

BILBAO DESIGN

Diseinuaren kontzeptua oso zabala da. Hain zabala da, askotan artearekin edo artearen beste esparru batzuekin dagoen muga oso lausoa dela.

Atal honetan saski-nahaski bat aurkezten dizuegu, diseinua ildo nagusi duten edukiekin.

Sartu

Bilbao Art District

Bilbao Art District jaio egin da, galeriek, museoek eta hiriko artearen esparruko eragilerik garrantzitsuenek elkarrekin martxan jarri duten ekimen bat, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea, babesa eta lankidetza ditu.

Sartu

31/01/2012

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Cuarta edición del programa de apoyo a la creación escénica -Artistas en Residencia-

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, BilbaoEszenaren Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren, bitartez, “Artistak Egoitzan” programaren 2012ko deialdia ireki du. Programa hori, duela hiru urte, gure Hiribilduan arte eszenikoen alorrean ikerketa eta berrikuntza sustatzeko eta bultzatzeko xedez martxan jarritako ekimen berritzailea da. Deialdira aurkeztu nahi diren konpainiek edo artistek 2012ko martxoaren 30era arte aurkeztu ahal izango dituzte euren sorkuntza proposamenak. BilbaoEszenak bost arte proiektu aukeratuko ditu. Horien helburu nagusiak proposamen eszenikoak sortzea, ikertzea eta zabaltzea izango da.

Aurtengo edizioak berrikuntza bat izango du. Egoitzetako bat, ikus-entzuleen edo beste artista batzuen aurrean aurkeztu beharreko emaitza erabat euskaraz eskainiko duen arte egitasmo batentzat erreserbatuta egongo da. Horrez gain, hizkuntza horren erabileraren balorazio orokorra ere handiagoa izango da, %10etik %20ra igaroz, Arte Eszeniko garaikideen barruan euskararen erabilera sustatzeko asmoz.

“Artistak Egoitzan” programaren helburu nagusia artistei eta artista taldeei laguntzea da, arlo eszenikoetan sorkuntza edo ikerketa prozesuak garatzeko baliabideak eskainiz (ekonomikoak, teknikoak, prestakuntzakoak edo laguntzakoak, etab.) eta batik bat, eszena berriekin zerikusia duten, interes zehatz bat sortu eta izaera anitza duten arloetan, ardatz nagusia antzerkia eta dantza izanik, diziplina tradizionalagoekin, kaleko antzerkiarekin edo zirkuarekin, adibidez, erlazionatutako proiektuak baztertu barik.

Programa honetan, Bilboko Udalak, BilbaoEszenaren bidez, helburu bi lortu nahi ditu: batetik, arte eszenikoen esparruko arte sorkuntza sustatzea, eta, bestetik, garapen eta ikerketa-prozesuak bultzatzea, batez ere, dramaturgia berriak ardatz nagusia izanik. Halaber, hirugarren helburua ere aipatu behar da, sorkuntzako talentua aurkitzera eta erakartzera bideratua, ekoizpen garapen prozesurako sarrera erraztuz.

EUSKAL ARTISTAK

18 urtetik gorako artistek, bakarka edo taldean aurkez ditzakete deialdi honetarako proiektuak, arte eszeniko garaikidearen sorkuntza edo ikerketako lan prozesuetan BilbaoEszenarekin parte hartu nahi badute. Parte hartzaileen nazionalitatea edozein izan daiteke baina, euskaraz garatu beharreko egoitzaz gain, beste egoitza bi, gutxienez, euskal artisten proposamenetara zuzenduta egongo dira.

Egoitza bakoitzak gehienez 35 eguneko iraupena izango du eta epealdi horretan modu trinkoan egingo da, aurkeztu eta hautatutako proiektu artistikoan oinarrituta. Egoitzak BilbaoEszenaren lokaletan eta gure hiriko beste eszena gune batzuetan egingo dira, batez ere uztailean, abuztuan, irailean eta urrian. Proiektu bakoitzerako diru-kopurua gutxienez 1.500 euro eta gehienez 5.000 eurokoa izango da. Horrez gain, aukeratutako pertsonek, euren sorkuntza prozesuak ikus-entzuleen edo sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukera izango dute, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikideko Jaialdian, BAD-en, edo Udalak bultzatutako beste edozein ekimen eszenikotan.

Laguntzak jaso nahi dituen egoitza proiektuaren proposamen zehatzak gehienez ere 15 orrialde izango ditu, eta bertan xehetasun artistikoak, proiektuaren kostuak, prozesuaren deskribapena, egoitzaren helburua eta eduki artistikoak azalduko dira. Agiri hori euskaraz edo gaztelaniaz bidali ahal izango da eta beste hizkuntzaren batean bidaliz gero, atal bakoitzaren laburpena erantsi beharko da, Euskadiko Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean idatzita.

Guztira, Kultura eta Hezkuntza Sailak 44 eskari jaso zituen “Artistak Egoitzan” programaren aurreko edizioan, 16 Euskal Herritik, eta gainerakoak Estatuko beste lekuetatik, Europatik eta Hego Amerikatik jasotako zenbait ahaztu gabe. Aurkeztu ziren guztien artean, proposamenak aukeratzeko ardura izan duen batzordeak, kanpoko adituen laguntzarekin, honako hauek hautatu zituen: Sopelako Sara Paniagua artista gaztea buru duen eta Estela Llovesen, Mónica Valencianoren eta Raquel Sánchezen partaidetza duen “Canción Laverinto” egitasmoa garatzeko proposamena; Estibaliz Olabarriaren “Play stands still” egitasmoa; Roberto Martínez artista errioxarraren eta Alberto Etxebarrieta bilbotarraren “I´m so excited” proposamena; Madrilen bizi diren Lisa Parra eta Silvia Zayas artisten “About Ana” eta, azkenik, Laida Azkona dantzari nafarra buru duen “Mu-to” egitasmoa.

Proiektuak aukeratzeko orduan, epaimahaiak kontuan izan zituen, besteak beste, haien izaera anitza eta eremu eszeniko berrien ikerketara eta garapenera egindako hurbilpen berritzailea eta baita artearen ikuspegitik duten interesa ere.

BAD 2012

Beste alde batetik, Kultura eta Hezkuntza Sailak, urriaren 25etik azaroaren 4ra burutuko den BAD-en, Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren, hurrengo ediziorako proposamen artistikoak jasotzeko epea zabalik du. Jaialdian parte hartzeko interesa duten konpainiek edo artistek MARTXOAREN 30era arte aurkeztu ahal izango dituzte euren proposamenak.

“ARTISTAK EGOITZAN” PROGRAMARAKO EGITASMOAK ETA BAD 2012RAKO PROPOSAMENAK AURKEZTEKO LEKUA:

BILBAOESZENA
Juan Gardeazabal kalea, 3 – lonja
48004 Bilbo
T: 94 433 49 95
Mail: bilbaoeszena@ayto.bilbao.net.