Bilbao International Logo

Slow Food BILBAO-BIZKAIA

Elkarte hau ondo jatearen aldeko gustua berreskuratzeko asmoarekin jaio zen. Tokian tokiko ekoizleen elikagaiak erabiltzeari ematen dio lehentasuna gehienezko kalitatea eta ekoizpen arduratsuaren jasangarritasun ekonomikoa bermatzeko.

Slow Food produktuak eta ekoizleak ezagutu, baita talde honek sortutako 0. Kilometroko jatetxe sarea ere.

Sartu

Izardun Jatetxeak

Bilbon eta Bizkaian dauden eta goi mailako sukaldaritza lantzen duten jatetxeen zerrenda aurkezten dizugu, Michelinen gida gorri ospetsuaren izarra lortu dutenak.

Kalitatea, sormena eta plater bakoitzaren gaineko lanagatik gailentzen dira jatetxe hauek; euren filosofia eta denboraldiko menuak ezagutu.

Sartu

Jatetxeen Gida

Bilbora datozen bisitari askoren oroitzapenik onena, hiriko jatetxe batzuetako mahaian eseri eta jandakoaren gozamenik ederrena gogoratzean du iturria. Bertako euskal gastronomia dastatzeko unea dugu hau, baina izen honen barruan elkartzen diren sukaldaritza era desberdinen nortasuna ezagutzeko ere.

Sartu

Pintxoak

Goi mailako sukaldaritza miniaturan. Bilboko pintxorik onenen hautaketa zabala eskaintzen dizugu, baita nola egin azaldu ere.

1997tik dagoen "Pintxo taberna – Bilbo-Bizkaia – Pintxo Txapelketan" saria lortu duten pintxoak, hiribilduko lokalik onenek parte hartzen dute bertan.

Sartu

Gure ardoak

Ardoa beti izan da protagonista hiribilduko bizimoduan.

Bilbok Bizkaiko txakolina eta Errioxako ardoa promozionatzen ditu. Horrela, mahatsondo eta ardoagatik nazioartean ezagunak diren eskualdeetako zortzi hiri handik osatzen duten munduko sarearen partaide da Bilbo.

Sartu

20/02/2013

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Gaztaroa Elkarteak Cocina del Muelle 3 ekimanari ukitu berria eman dio

Gizarteratzearen inguruan 25 urteko prestakuntza-esperientziarekin izanik Sartu proiektuan, Gaztaroa Elkarteak bere jarduera zabaldu egiten du tailerrak antolatuz publikoarentzat oro har eta ikastetxeentzat.

Esperientzia horren ondorioz proiektu berri bat eskaintzen diote publikoari oro har eta ikastetxeei, hau da, tailer gastronomiko eskuragarriak egingo dituzte hasi berrientzat edo profesionalentzat.

Ikasteko bokazioa eta aisialdia uztartuz Cocina del Muelle 3-ek topagune bihurtu nahi du urrats bat gehiago eman nahi duten sukalde zaleentzat. Ikasiz dibertitzeko gunea izateaz gain errezeta on batek duen guztia baloratzeko gunea ere izango da, sukaldaritza jasangarria, ekologikoa eta lantze-prozesuekin errespetuz jokatuko duena ere bai… eta hori guztia mahai bikain baten inguruan gonbidatutako profesionalek gidatuta.

Era berean, Cocina del Muelle 3-ek bere hezkuntza-proposamena zabaldu nahi du www.keima.net (Gizarteratze Enpresa) erabiliz eta Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleengana bideratuz, gastronomiaren inguruko proposamen jostagarriak eginez haurrengan hainbat balio sustatzeko asmoz: elikadura egokia, Mediterraneoko dieta, sasoiko elikagaiak eta ekologia.

Cocina del Muelle 3-ek, gainera, atari birtual bat estreinatu du eta bertan tailer-agenda kontsulta daiteke, non okintza, gozogintza eta sukaldaritza protagonistak diren: www.lacocinadelmuelle3.com.

Bilboko proiektu berri honen inguruko xehetasun gehiago jakiteko gure sukaldearekin harremanetan jar zaitezke ondorengo telefono zenbakira deituz, 619 022 403, edo emailez lacocinadelmuelle3@sartu.org.